199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2018ko lur-ondasunen gaineko kontribuzioa (2. seihilekoa), Ekonomia-jardueren zerga (EJZ) eta pasabideak borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2018ko urriaren 16an irekiko dela epea 2018ko lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga (2. seihilekoa) eta pasabideak borondatez ordaintzeko. Borondatez ordaintzeko azken eguna: aurtengo azaroaren 30a.

Orobat, azaroaren 1ean irekiko da ekonomia-jardueren gaineko 2018ko zerga borondatez ordaintzeko epea; ordaintzeko azken eguna: aurtengo azaroaren 30a.

Caixa Banken edo Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaindu ahalko da, aldez aurretik dagokion ordainagiria erakutsita, eta Udalaren www.berriozar.es web-orriaren bidez. Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak gauzatuko dira.

Berriozarren, 2018ko urriaren 2an.–Berriozarko Udaleko alkate udalburua, Raúl Maíz González.

Iragarkiaren kodea: L1811991