199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Zarrakazteluko Udalak, 2018ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zarrakazteluko udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektua. Erabaki horretan bertan Udalaren honako ordezkari hauek izendatu ziren batzorde mistoan aritzeko: Javier Igal Iguaz, Juan Jiménez Gabari eta Luis F. Usoz Josúe.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zarrakaztelun, 2018ko urriaren 1ean.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1811990