199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Egoitza elektronikoa sortzea

2018ko ekainaren 29an, Andrea Catalá Andueza alkateak honako ebazpen hau eman du:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBATZI DUT:

1. Metautengo Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.metauten.es helbide elektronikoan. Metautengo Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Metautengo Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Metautengo Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Metautenen, 2018ko ekainaren 29an.–Alkatea, Andrea Catalá Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1809059