199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Cortesko udal-mugartean herri-lurren okupazioaren hasierako onespena, autonomia erkidegoen arteko Puylobo izeneko lurpeko linea elektrikoa instalatzeko. Jendaurrean jartzea

Azterturik 2017ko irailaren 21eko eskabidea (irailaren 22ko erregistro zenbakia: 2017-E-RC-1133) baimena 30kv-ko aireko linea elektriko bat eraikitzeko beharrezkoak diren lurrak okupatzeko, Puylobo parkean sortzen den energia elektrikoa eramateko eta Cortes azpiestazio elektrikoa kokatzeko.

Ikusirik Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalak, Cortesko Udalean 2018ko martxoaren 14an jasotako eskabidearen bidez (Erregistroko sarrera zenbakia: R.E.240/2018), azaldu dela azpiestazio elektrikoak ukitutako azalera jada desafektaturik dagoela Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren 31n hartutako erabaki baten bidez, eta ez dela beharrezkoa desafektazioa berriz tramitatzea, eta adierazten duela jarraitu beharreko prozedura dela Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluak arautzen dituen herri-lurren okupazioarena, Cortesko Udalak honako erabaki hau hartu du 2018ko urriaren 8ko osoko bilkura berezian, zinegotziak aho batez ados zirela (11 boto alde):

1.–Hasiera batez onestea herri-lurren okupazioa, Cortesko herri-mugartean Sistemas Energéticos Loma del Viento SA enpresak egingo duena, bertan 30 kW-ko lurpeko linea elektrikoa eraikitzeko xedez, Puylobo parkean sortzen den energia elektrikoa eramateko.

2.–Onestea okupazioa arautuko duen eta okupatu beharreko azalera mugatzen duen baldintza-agiria, proposamen honekin batera atxikitzen dena.

3.–Erabaki hau jendaurrean edukitzea hamabost eguneko epean, aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako epean alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten; hori gertatuz gero, espediente osoa Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera igorriko da, onets dadin.

Onetsitako baldintza-agiria Cortesko Udalaren Gardentasun atarian dago, eta kontsulta daiteke honako esteka honen bidez: http://cortes.sedelectronica.es/transparency/d31dcc5e-e8ff-4f0a-bce2-0f96e921959f/.

Cortesen, 2018ko urriaren 8an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1812102