199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko irailaren 26an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela, nahitaez desjabetzeko, honako exekuzio unitate honek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa: “Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia eremuko Plan Partzialeko UE-C”.

2017ko ekainaren 1ean Osoko Bilkurak hartutako Erabakiaren bitartez, onetsi zen Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia eremuko Plan Partzialeko C-2 unitatean aldaketa bat egitea, UE-C exekuzio unitatea sortzeko, Trenbideko kaleko 2. zenbakiko eraikinak osatua (Iruñeko katastroko 7. poligonoko 960. lurzatia). Desjabetze sistemaren bitartez eginen da.

2017ko abenduaren 21ean, Iruñeko Udalak onetsi zuen udalarenak ez diren pisu eta lokalen desjabetze espedienteari hasiera ematea, Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia exekuzio unitateari dagokionez, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatz eta banakakoa ere. Desjabetzeko prozeduraren iragarkia 2018ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8koan.

Udal horrek igorritako espedientean dago presako mozio bat Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia eremuko Plan Partzialeko C-2 unitatearen aldaketari buruz, 2017ko ekainaren 1ean onetsia, non esaten baita oraingo eraikinaren lurzoruaren erabilera izanen dela –behin eraikina botarik– ondoko espaloia zabaltzea eta bizitegi-erabilera kolektiborako eraikin bat egitea.

Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak alegatutako arrazoiak ikusita, eta egiaztatuta balio justua ordaintzeko behar den aurrekontu-izendapena badela, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

Horrenbestez, txosten juridikoa ikusirik, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Deklaratzea presakoa dela Iruñeko honako exekuzio unitate honek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa: “Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia eremuko Plan Partzialeko UE-C”.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitalpenaren egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Iruñeko Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2018ko irailaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1811877