136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1547/2015 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Foruzaingoko hainbat kabo izendatzen dituena.

1064/2015 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 23ko 826/2013 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez betearazi egin zen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2013ko urtarrilaren 22ko 46 epaia, Alberto Antonio Fernández Díez jaunak sustatutako 247/2011 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

1065/2015 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 6ko 953/2013 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 189/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako 576/2012 epaia behin-behinekoz betez, erabaki zen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdia dela-eta, Iñigo Garbayo Ágreda jauna jauna sartzea Musika (gaztelania) espezialitatean hautatutako izangaien zerrendan. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez.

1066/2015 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 19ko 809/2013 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez betearazi egin zen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2012ko urriaren 8ko 580 epaia, Rosa María Garrido Díaz andreak sustatutako 161/2011 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1352/2015 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, César Aguirre Delgado eta Sergio Sáinz Yanguas jaunek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea (124/2015 prozedura laburtua) Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Errekurtsoa Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren otsailaren 25eko 46E/2015 Foru Aginduaren aurka jarri zen.

1353/2015 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Ignacio Carrillo Pérez jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea (129/2015 prozedura laburtua) Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Errekurtsoa Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren otsailaren 25eko 46E/2015 Foru Aginduaren aurka jarri zen.

1433/2015 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, geologo lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiak onesten dituena. Zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da eta, bestea, prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran aritzeko.

1441/2015 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Juan José Asín Pascual jaunak eskaturik, Unión General de Trabajadores (UGT) ordezkatuz, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 9ko 66E/2015 Foru Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (138/2015 prozedura laburtua) dagokion espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea erabakitzen duena. Errekurritutako foru agindu horren bidez erabaki zen pilatzea eta ezeztea Juan José Asín Pascual jaunak, Unión General de Trabajadores (UGT) ordezkatuz, eta Daniel Ancizu Martínez jaunak, Central Sindical Independiente y de Funcionarios (CSIF) ordezkatuz, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 2484/2014 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foruzaingoko komisarioen 10 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideak oposizio-lehiaketa bidez promozionatuz betetzeko deialdia onetsi zen.

628E0/2015 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari izateko 35 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatze bereziaren bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko ekainaren 24an hartua, “Vianako Perizuelas alderdian egin beharreko bizitegietarako jarduketa eta 18 zuloko golf zelaia” izeneko Udalez gaindiko Plan Sektoriala iraungitzen duena, Nafarroako Gobernuak 2007ko apirilaren 16an hartutako erabakiaren bidez onetsi baitzen.

492/2015 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusiak emana, Gendulaingo alderdian, Galarko eta Zizurko udal mugapeetan, bizitegi eremu bat garatzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko araudian egindako aldaketak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko xedatzen duena.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko ekainaren 24an hartua, “Cavar-1, Cavar-2, Cavar-3, Cavar-4 eta Cavar-5 izeneko parke eolikoak” izeneko Udalez Gaindiko Proiektu Sektorialaren dokumentazio berria jendaurrean jarri eta, aldi berean, mugapean eragina duten udalei entzutea ematen diena. Proiektuaren sustatzailea “Renovables de la Ribera SL” enpresa da.

66/2015 FORU AGINDUA, ekainaren 25ekoa, Sustapeneko kontseilariak emana, “Nafarroako Ubidearen lehen fasea handitzeko proiektuak” ukituriko ondasun eta eskubideak jendaurrean egoteko aldia ebatzi, ondasun eta eskubide horien zerrenda behin betiko onetsi eta haien titularrei okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten diena.

234E/2015 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, zenbait baldintzarekin, Ribaforadako 3. poligonoko 383. lurzatian lur mailegua egiteko proiekturako. Sustatzailea TRAGSA da.

410E/2015 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Castejongo udal mugapean barazki kontserbak egiteko instalazio baten Ingurumen baimen integratua aldatzen duena. Instalazioaren titularra Riberega S. Coop. da.

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. “Muruzabalgo udal mugapean (Nafarroa) gas naturala banatzeko sarea, MOP 4 bar-ekoa”.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2015eko udal aurrekontuan aldaketa egiteko 3/2015 espedientea. Behin betiko onespena

BURGI

Osoko bilkuraren eskuordetzea

CINTRUENIGO

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena

EZPOROGI

Udal ordenantza, Seme-alaba ikasleak goiko mailako ikasketetan edo unibertsitatekoetan dituzten familiendako laguntzak arautzen dituena. Behin betiko onespena

GARINOAIN

Alkateordearen izendapena

GOIZUETA

Alkatearen eskuordetza

2015eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

IRURTZUN

Hautetsien ordainsariak

ITZAGAONDOA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

ELIZAGORRIA

Alkateordearen izendapena

LEGARDA

Alkateordeen izendapena

MAÑERU

Aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

MENDABIA

Alkateordeen izendapena

NOAIN (ELORTZIBAR)

Alkateordeen izendapena

Gobernu Batzarra. Izendapena

ORISOAIN

Alkateordearen izendapena

PUIU

Alkateordearen izendapena

JAITZ

Aldaketa, Elbarrien ibilgailuetarako aparkatze txartelak ematea arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-S-127

Ebroko Ur Konfederazioko buruaren ebazpena, Lodosako Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2015eko tarifa onestekoa

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-OC-7

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-OC-573

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-S-362

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-S-131

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03292 NL/sr. espedientea. Jendaurreko informazioa

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA (FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 916/2014 familia-prozedura

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 262/2014 prozedura

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 122/2014 prozedura arrunta

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

DEPARTAMENTO DE ECONOMÍA, HACIENDA,
INDUSTRIA Y EMPLEO

Hacienda Tributaria de Navarra
Servicio de Recaudación
Notificación resolución de adopción de medidas cautelares

DEPARTAMENTO DE PRESIDENCIA, JUSTICIA E INTERIOR

Tribunal Administrativo de Navarra
Edictos de notificación

DEPARTAMENTO DE POLÍTICAS SOCIALES

Edicto de notificación