136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

234E/2015 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, zenbait baldintzarekin, Ribaforadako 3. poligonoko 383. lurzatian lur mailegua egiteko proiekturako. Sustatzailea TRAGSA da.

2015eko maiatzaren 21ean Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko O) epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.

Proiektatutako jarduketaren xedea buztina ateratzeko harrobi abandonatu bat da, Ribaforadako 3. poligonoko 383. lurzatian dagoena, handitzea, 21.000 m³ buztin ateratzeko, 2015eko lehen hiruhilekoan gertatu ziren uholdeek Ebro ibaiaren bazterretan kaltetutako lubetak lehenbailehen konpontzeko.

Proposamenaren arabera, buztina aipatutako lurzati horretako 8.000 m²-ko eremu batean aterako da, eta horietatik 4.800 m² (2. barrutia, ingurumen arloko agirietan) harrobi abandonatuaren tokiari dagozkio; bertan lur-erauzketako ezponda bertikalak daude iparralderantz, ezkai helduak dituen eta mendebaldean 2-3 metroko altuera duen lur-mazela batekin. Harrobiko mendebaldean dagoen 3.600 m²-ko eremuan (1. barrutia) sasi eta belarren garbiketa egin da baina ez hondeaketarik. Buztina ateratzeko lanak 1. barrutitik hasiko dira, eta 2. barrutiko kotara iristean hondeatzen jarraituko da, 293,5 msnm-ko kotara iritsi arte.

Proposamenak ez ditu ukituko ezkai helduak dituen mazela eta landarediaz estalitako lurrak, sasiak garbitu gabe dituztenak, 1. barrutitik mendebaldera; horretarako, sustatzailearen asmoa jarduketaren amaierako eremua balizatzea da horien mugetan, hondeatze lanek premiarik gabeko edo nahi gabeko ukipenik eragin ez dezaten.

Espedientean Ribaforadako Udalaren aldeko txostena jasota dago, 2015eko maiatzaren 29koa.

Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak proposamenaren aldeko txostena eman du ingurumenean dituen ukipenei dagokienez, eta zenbait neurri zehaztu ditu, behin ustiaketa amaitu ondoren eremuaren lehengoratze topografikoa eta drainatze eta berriz landaretzeko lanak egiteko.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1158/2013 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Ribaforadako 3. poligonoko 383. lurzatia hobetzeko proiekturako. Sustatzailea TRAGSA da.

2. Baimena neurri zuzentzaile hauek betetzearen baldintzapean eman da:

–Jarduketaren amaieran, 2. barrutitik hego-ekialdera, Ribaforadako 3. poligonoko 384. lurzatirantz proiektatu den lur-erauzketako ezponda kenduko da, inguru horretan trantsizio leuna egiten saiatzeko.

–1. barrutitik mendebaldera sortzen diren lur-erauzketako ezpondak 2H:1V neurriekin egin edo etzanen dira, berriz landaretzeko eta ingurumen nahiz paisaiaren aldetik integratzeko lanak errazteko.

–Behar diren neurriak hartuko dira eremuan ur putzurik sortu ez dadin buztina ateratzeko lanak amaitu ondoren.

–Bota beharreko materialak, baleude, 2. barrutiko iparraldeko ezponda bertikalari babesa emanez bilduko dira, berriz landaretzen ahal den mazela bat osatuz.

–1. barrutiko lur-bizkarrak eta eremu horretan lortuko liratekeen landare-lurrak ezpondak eta zelaigune berriaren azaleraren zati bat estaltzeko erabiliko dira, berriz landaretzen laguntzeko.

–Lan horiek amaituta, beste neurri batzuk hartuko dira berriz landaretu eta lehengoratzeko bide emanen dutenak: lurra egokitu eta destrinkotzea, gehigarri organikoak, ereintzak, etab.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Ribaforadako Udalari, Basozaintzari (12. barrutia, “Tutera”) eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko ekainaren 1ean.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1508573