136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Ebroko Ur Konfederazioko buruaren ebazpena, Lodosako Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2015eko tarifa onestekoa

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 309. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua, 1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ean) eta ur konfederazioen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Ur Konfederazioko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Lodosako Ubideko eremu ureztagarrian ura erabiltzeko 2015eko tarifaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 1. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2015eko martxoaren 26ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Ur Konfederazio honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2015eko apirilaren 17an, Lodosako Ubideko eremu ureztagarrian ura erabiltzeko 2015eko tarifaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 309. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2015eko maiatzaren 4an, 12an eta 22an Errioxako, Zaragozako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bat, Lodosako Ubideko eremu ureztagarrian ura erabiltzeko 2015ko tarifa jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:

1. Hektareak, ureztalurretan: 36,78252664 euro/ha.

2. Hektareak, neguko ureztalurretan (%30): 11,03475799 euro/ha.

3. Metro kubikoak, ureztalurretan: 0,00590284 euro/m³.

4. Metro kubikoak, horniduran eta industriako erabileretan: 0,05819030 euro/m³.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 309. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluen eta Uraren Administrazio Publikoaren Erregelamendua eta Ur Plangintza onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du Lodosako Ubideko eremu ureztagarrian ura erabiltzeko 2015eko tarifa onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Ur Konfederazioan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2015eko ekainaren 18an.–Idazkari nagusia, M.ª Dolores Pascual Vallés.

Iragarkiaren kodea: E1509322