136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Alkateordeen izendapena

Mendabiako Udaleko alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen 2015eko ekainaren 26an:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1 a), 21.2 eta 23.3 artikuluei eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 35.2, 41.3 eta 46. artikuluei jarraikiz, ebatzi dut.

1. Honako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea:

Rafael Felones Morrás, lehen alkateorde.

Fabiola Martínez Sancho, bigarren alkateorde.

2. Ebazpen hau interesdunei banan-banan jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Mendabian, 2015eko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1509761