136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena

Cintruenigoko alkateak 2015eko ekainaren 26an hurrengo ebazpena eman du:

“Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.b) artikuluan xedatutakoa, 5.000 biztanle baino gehiagoko udaletan Tokiko Gobernu Batzarra egon beharrari buruzkoa, eta kontuan hartuta hori beharrezko organotzat jotzen duela Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua (AFE) onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 35.2.d) artikuluak.

Aintzat hartuta, 7/1985 Legearen 23.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Tokiko Gobernu Batzarra osatu behar dutela alkateak eta zenbait zinegotzik, zinegotzien legezko kopuruaren herena gainditu gabe eta alkateak libreki izendatuak eta kargutik kenduak, Osoko Bilkurari horren berri emanda; xedapen hori Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 52. artikuluan berraipatzen da.

Alkatetza honi legez egotzitako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Cintruenigoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra alkateak —horretako buru jardungo du—, eta batzarkide izendatzen ditudan hurrengo zinegotziek osatuko dutela xedatzea:

–Casto Alvero González.

–María Pilar Sarasa Galarreta.

–Valentín Navascués González.

–María Cariñena Garbayo.

2. Interesdunei jakinaraztea, AFEaren 53.1 artikuluaren arabera, Gobernu Batzarraren berezko eskumena, eskuordetu ezin dena, dela alkateari beti laguntzea haren eskudantzietan.

3. AFEaren 52. eta 46.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera, ebazpena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta izendatuei banan-banan jakinaraztea.

4. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cintruenigon, 2015eko ekainaren 26an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1509771