136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03292 NL/sr. espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Francisco Jiménez De Gracia.

I.F.Z. zenbakia: 44403923P.

Helbidea: Aieleta auzoa, 30, Etxetxuria baserria, 31747 Saldias (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: bi iturburu (Etxetxuria 1 eta Etxetxuria 2).

Eskatutako emaria: 2,44 l/s.

Udal mugapea eta probintzia: Saldias (Nafarroa).

Xedea: etxerako, ureztatzeko eta jakiak egiteko gelarako.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Etxetxuria 1 iturburuko ura baserrian erabiliko da, biltegi batekin; biltegi horretatik ura jaso egiten da ureztatu beharreko lurzatietan dauden beste bi biltegitara. Etxetxuria 2 iturburuaren sistema antzekoa da, baina baserria hornitu beharrean jakiak egiteko gela hornitzen du.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Saldiasko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2015eko ekainaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1509217