136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Alkateordearen izendapena

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluari jarraikiz, Alkatetzak, 2015eko ekainaren 18ko 24/2015 Ebazpenaren bidez,

EBATZI DU:

Lehenbizikoa.–Rebeca Lecumberri Militino Garinoaingo Udaleko alkateorde izendatzea.

Bigarrena.–Interesdunari ebazpen honen berri ematea, baita Udalbatzari ere, egiten duen lehen osoko bilkuran.

Argitara ematen da arestian aipatu erregelamenduaren 46.1 artikuluak xedatua betetzeko.

Garinoainen, 2015eko ekainaren 29an.–Alkatea, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1509758