136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-S-362

Conservas Acico, S.A.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Conservas Acico, S.A.

Xedea: barazki kontserbak egiteko lantegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: “La Máquina” ureztatzeko erreten zaharra, hodiratutakoa (Huecha ibaia).

Isurketa eginen den udal mugapea: Cortes (Nafarroa).

Prozesuko uren bolumena 90.000 m³ ingurukoa da urtean; aurretratamenduan, lohi aktiboen erreaktore biologikoan eta bigarren mailako dekantazioan tratatzen dira. Autoklabeen hozte sistemako hondakin urak, berriz, urtean 30.000 m³ inguruko bolumena dutenak, 800 m³-ko homogeneizazio biltegi batean tratatzen dira. Azkenik, alderantzizko osmosiaren errefusak eragindako hondakin uren bolumena, urtean 55.000 m³, amaiera kutxetara isurtzen dira gainerako isuriekin batera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko ekainaren 15ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1509461