136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Alkateordearen izendapena

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluari jarraituz, Alkatetzak, 2015eko ekainaren 15eko 33/2015 ebazpenaren bidez,

EBATZI DU:

Lehenbizikoa.–Silvia Janices Jiménez Puiuko Udaleko alkateorde izendatzea.

Bigarrena.–Interesdunari ebazpen honen berri ematea, baita Udalbatzari ere, egiten duen lehen osoko bilkuran.

Argitara ematen da arestian aipatu erregelamenduaren 46.1 artikuluak xedatua betetzeko.

Puiun, 2015eko ekainaren 29an.–Alkatea, Miren Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1509757