136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Alkatearen eskuordetza

Goizuetako Udaleko alkate udalburuak, 2015eko ekainaren 29an, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:

Datorren 2015eko uztailaren 4tik 16ra bitarte herritik at egongo naizenez, Toki Entitateetako Antolaketaren, Funtzionamentuaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduaren 43 eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabera, erabaki dut:

1. Alkate bezala ditudan eskumen guztiak, dagokion eskuordetzaren bidez, Daniel Oyarzabal Larraburu alkateordearen esku uztea, aipatutako egunetan ordezka nazan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesdunari jakinaraztea.

Goizuetan, 2015eko ekainaren 29an.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1509790