136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, deialdi hau iragarri da Ibargoitiko udal mugapeko bake epaile titular eta ordezko izateko eskaerak aurkez daitezen.

Horretarako, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa izan eta gaitasun eta bateragarritasun baldintzak beterik, bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskaerak aurkez daitezen Udalaren bulegoetan.

Itzagaondoan, 2015eko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1509987