136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2015eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2015eko maiatzaren 22an egindako osoko bilkuran:

1. Hasiera batez onestea 2015. urteko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

2. Bai aurrekontu orokorra eta bai hura betearazteko oinarriak, jendaurrean edukiko dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsitzat joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da, honako artikulu honetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 9/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.

Goizuetan, 2015eko uztailaren 4an.–Alkateordea, Daniel Oyarzabal Larraburu.

Iragarkiaren kodea: L1510090