136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1352/2015 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, César Aguirre Delgado eta Sergio Sáinz Yanguas jaunek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea (124/2015 prozedura laburtua) Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Errekurtsoa Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren otsailaren 25eko 46E/2015 Foru Aginduaren aurka jarri zen.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute César Aguirre Delgado eta Sergio Sáinz Yanguas jaunek Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 25ean emandako 46E/2015 Foru Aginduaren kontra. Aipatu foru aginduaren bidez ezetsi egin ziren César Aguirre Delgado, Sergio Sáinz Yanguas eta Ignacio Carrillo Pérez jaunek Barneko zuzendariaren abuztuaren 26ko 220/2014 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Ebazpen haren bidez, epaimahaiaren osaera aldatu eta destinoak aukeratzeko beste ekitaldi bat egiteko tokia, eguna eta ordua zehaztu ziren, Berriozarko Udaltzaingoko bi agente eta Uharteko hiru udal agente izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdiaren faseetan aurrera egin zezan Berriozarko Udala kondenatzen duten epaietan xedatutakoa bete beharrez (deialdia Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 16ko 2272/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen).

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren eta uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea 124/2015 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea. Errekurtsoa César Aguirre Delgado eta Sergio Sáinz Yanguas jaunek jarri zuten Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 25ean emandako 46E/2015 Foru Aginduaren kontra. Aipatu foru aginduaren bidez ezetsi egin ziren César Aguirre Delgado, Sergio Sáinz Yanguas eta Ignacio Carrillo Pérez jaunek Barneko zuzendariaren abuztuaren 26ko 220/2014 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Ebazpen haren bidez, epaimahaiaren osaera aldatu eta destinoak aukeratzeko beste ekitaldi bat egiteko tokia, eguna eta ordua zehaztu ziren, Berriozarko Udaltzaingoko bi agente eta Uharteko hiru udal agente izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdiaren faseetan aurrera egin zezan Berriozarko Udala kondenatzen duten epaietan xedatutakoa bete beharrez (deialdia Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 16ko 2272/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen).

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

3. Ebazpen hau Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoari igortzea, eta César Aguirre Delgado eta Sergio Sáinz Yanguas jaunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko ekainaren 8an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1509052