136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. “Muruzabalgo udal mugapean (Nafarroa) gas naturala banatzeko sarea, MOP 4 bar-ekoa”.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jarri da Gas Navarra SAren eskaera hau:

Aurretiazko administrazio baimena, “Muruzabalgo udal mugapean (Nafarroa) gas naturala banatzeko sarea, MOP 4 bar-ekoa” egiteko.

Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua, Iruña) aztertzen ahalko da; bertara igortzen ahalko dira alegazioak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 eguneko epean.

Iruñean, 2015eko uztailaren 3an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús Lasa Equiza.

Iragarkiaren kodea: F1510068