136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena

Cintruenigoko alkateak 2015eko ekainaren 26an hurrengo ebazpena eman du:

“Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluko aurreikuspenek eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluko aurreikuspenek xedatzen dutela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren araberako lehentasunez eta lanpostua hutsik dagoenean edo alkatea kanpoan edo gaixorik dagoenean, eta alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko dituela alkateordeak, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen artean aukeratuz.

Alkateordeak alkatearen ebazpenaren bidez izendatu eta kargugabetu behar dira, AFEaren 46.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Osoko Bilkurari izendapenaren berri eman behar zaio lehenbiziko bilkuran. Gainera, ebazpena banan-banan jakinarazi behar zaie izendatuei eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu.

Alkatetzaren ekainaren 26ko 301/2015 Ebazpena aintzat hartu da, Cintruenigoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena xedatzen baitu.

Ikusirik hori guztia eta Alkatetza honi legez ematen zaizkion eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Tokiko Gobernu Batzarreko kidea den Casto Alvero González zinegotzia Udaleko alkateorde izendatzea.

2. Izendatuari jakinaraztea ezen, alkatea ordezkatu behar denean, kanpoan edo gaixo dagoelako, haren eginkizunak hartzen dituen alkateordeak ezin izanen dituela baliogabetu Alkatetza honek Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluari jarraikiz emandako eskuordetzak.

3. AFEaren 46.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta izendatuari zuzenean jakinaraztea.

4. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cintruenigon, 2015eko ekainaren 26an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1509770