136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2015eko udal aurrekontuan aldaketa egiteko 3/2015 espedientea. Behin betiko onespena

2015eko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18an, 2015eko aurrekontuan 3. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 3/2015 aldaketa.

Gastuen aurrekontuko gehikuntza

VI. kapitulua

1 452 60101

1 432 60103

40.000,00 euro

15.000,00 euro

Gastuen aurrekontuko murrizketa

IV. kapitulua

1 2220 45501

55.000,00 euro

Berriobeitin, 2015eko ekainaren 26an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1509768