136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 122/2014 prozedura arrunta

Raquel Cervero Pinilla andreak, Zaragozako Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Lorenzo Arnal Sese jaunak eskaturik, Multiservicios Escena SL enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 122/2014 prozedura arruntean, 2015eko maiatzaren 28an ebazpena eman da. Ebazpenaren eduki osoa alderdiaren eskura dago epaitegiko idazkaritzan. Horren aurka errekurtso hauek aurkezten ahal dira:

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Multiservicios Escena SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Zaragozan, 2015eko maiatzaren 29an.–Idazkari judiziala, Raquel Cervero Pinilla.

Iragarkiaren kodea: J1508773