136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-S-131

Oscar Alonso Ustarrozek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Oscar Alonso Ustarroz.

Xedea: borda-kanpin-eskola-tailer bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Irati ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Longida (Nafarroa).

Isurketaren gehieneko bolumena urtean 70 m³-koa izanen da; Itoizko urtegira isuriko da, aurretiko iragazkia duen hobi septikoan tratatu ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko ekainaren 12an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1509463