136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1065/2015 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 6ko 953/2013 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 189/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako 576/2012 epaia behin-behinekoz betez, erabaki zen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdia dela-eta, Iñigo Garbayo Ágreda jauna jauna sartzea Musika (gaztelania) espezialitatean hautatutako izangaien zerrendan. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez.

Idazpuruan aipatutako ebazpenaren bidez, betearazi egin zen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 189/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako 576/2012 epai irmoa. Ebazpen horren bidez, interesduna praktiketako funtzionario izendatu zuten 2013ko irailaren 1etik aurrera. Horrez gainera, praktikaldia 2013-2014 ikasturtean egin behar zuela ezarri zen, eta, gaindituz gero, karrerako funtzionario izendatuko zutela 2011ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Inbertsioa sustatzeko eta enplegua sortzeko zerga eta lan arloko jarduketei eta jarduketa liberalizatzaileei buruzko abenduaren 3ko 13/2010 Errege Lege Dekretuaren 20. artikuluaren aplikazioaren ondorioz, ondoren azalduko den egoera gertatu da, berez lehenago izendatu behar baziren ere, epai bat betearaziz praktiketako funtzionario 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera izendatu diren irakasleekin.

Ezagun den bezala, Inbertsioa sustatzeko eta enplegua sortzeko zerga eta lan arloko jarduketei eta jarduketa liberalizatzaileei buruzko abenduaren 3ko 13/2010 Errege Lege Dekretuaren 20.1 artikuluak ezartzen du ezen, 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin eta mugarik gabeko indarraldia duela, Estatuko Klase Pasiboei buruzko Legearen Testu Bateginaren 2.1 artikuluan (testu bategin hori apirilaren 30eko 670/1987 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen) aipatzen diren langileak, i) letran adierazten direnak alde batera utzita, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartuko direla nahitaez –bakar-bakarrik arau horretan eta haren garapenerako xedapenetan xedatutakoaren ondorioetarako–, betiere aipatutako egunetik aurrera eskuratu badute lanpostua.

Artikulu horrek indarra hartu zuenerako, Nafarroan baziren irakasleen kidegoaren funtzio publikoan sartzeko hautapen prozesu batzuk deituak, praktiketako funtzionarioen izendapenak 2011ko urtarrilaren 1a baino lehen egitea aurreikusia zutenak. Hortaz, irakasleen kidegoan deialdi horien bidez sartu direnei ez zaie aurreikuspen hori aplikatu, eta klase pasiboen araubidean segitzen dute.

Dena dela, hautapen prozesu horietan, hautagai batzuk epai baten betearazpenaren ondorioz sartu dira, aztergai dugun kasuan bezala. Hortaz, praktiketako funtzionarioen izendapena, eta, are gehiago, baita praktikak ere, geroago egin dira, nahiz eta karrerako funtzionario bihurtzeko izendapenak atzeraeraginezko ondorioak izan dituen, hain zuzen, oposizioko gainerako kideak karrerako funtzionario izendatu ziren egunera atzeratu ziren ondorioak, hau da, 2011ko urtarrilaren 1a baino lehenagora.

Interesdunaren egoerak eta hautapen prozesua epaitegietara jo behar izan gabe gainditu zutenen egoerak berdinak izan behar dute. Hortaz, haren aurreikuspen sozialeko araubidea, erretiroari dagokionez, Estatuko klase pasiboena izan beharko litzateke, betiere, hautapen prozesuaren aurreikuspenen arabera, praktiketako funtzionario izendatzeko eguna 2011ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa bazen. Eta Araudia Antolatzeko eta Errekurtsoetarako Zuzendariordetza Nagusiaren 2011ko irailean eta 2013ko martxoan egindako txostenetatik horixe bera ondorioztatzen da. Txosten horien kopiak espedientean jaso dira.

Hortaz, bidezkoa da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 6ko 953/2013 Ebazpena aldatzea, bertan jaso dadin 2010eko irailaren 1ean hasiko direla Íñigo Garbayo Ágreda jauna praktiketako funtzionario izendatzearen ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Kontuan hartu behar da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 4ko 2064/2014 Ebazpenaren bidez behin betiko bihurtu zela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 189/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondorioz emandako epaiaren betearazpena, maiatzaren 6ko 953/2013 Ebazpenaren bidez gauzatu zena.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 3an emandako 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 6ko 953/2013 Ebazpenaren 1. atala aldatzea. Honela idatzita geldituko da:

“1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 189/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako 576/2012 epaia behin-behinekoz betetzea, eta horrenbestez:

A.–Íñigo Garbayo Ágreda jauna Musika (gaztelaniaz) espezialitatean hautatutako izangaien zerrendan sartzea behin-behinekoz, eta 6,5405 puntu esleitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdian. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez.

B.–Íñigo Garbayo Ágreda jauna praktiketako funtzionario izendatzea, behin-behinekoz, 2010eko irailaren 1etik aurrerako ondorio ekonomiko eta administratiboekin, eta adieraztea praktikaldia 2013-2014 ikasturtean egin beharko duela, eginen den jendaurreko ekitaldian destinoa aukeratuta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko lanpostu hutsen artean edo aldi baterako ordezkapenetarako lanpostuen artean, betiere Musika (gaztelaniaz) espezialitatean edo, hala denean, pareko espezialitateetan.

Praktikaldia gaindituz gero, karrerako funtzionario izendatuko da, 2011ko irailaren 1eko ondorioekin, horrela bere egoera pareka dadin Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozedura gainditu zuten gainerako izangaien egoerarekin.

C.–Iñigo Garbayo Ágreda jauna aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetatik ateratzea, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 8ko 60/2009 Foru Aginduaren 14. atala aplikatuta.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau honako hauei igortzea: Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalari, Langileriaren Plantillarako Bulegoari, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari, Estatuko Klase Pasiboei, Estatuko Administrazio Zibileko Funtzionarioen Mutualitate Orokorrari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan. Interesdunari adierazten zaio ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 7an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1509105