136. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-S-127

Francisco Javier Elcarte Vergarak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Francisco Javier Elcarte Vergara.

Xedea: “El Poste” taberna-jatetxeko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurtzeko modua: lurrean iragaztea.

Isurketa eginen den udal mugapea: Larraga (Nafarroa).

Ur sanitarioen isurketak, gehienez ere, 1.400 m³-ko bolumena izanen du urtean; lurrean putzu iragazle baten bidez barneratuz deuseztatuko da, 10 m³-ko hobi septiko aurrefabrikatu batetik pasarazi ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko ekainaren 8an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1509077