216. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 29a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
294E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 1ekoa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez errebokatzen baita Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren ordezkari gisa ziurtagiri elektronikoa izan behar duten funtzionarioen izendapena.
54/2026 FORU AGINDUA, urriaren 14koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, aldatzen duena Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren azaroaren 15eko 263/2024 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko kideak izendatu ziren.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
AKATS ZUZENKETA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 232/2026 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora sartu eta igotzeko hautapen-prozedura eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegora eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegora sartzeko hautapen-prozedurak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-esparruko plazetarako, bai eta aipatu irakasleen kidego horietan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 233/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 24ko 162/2026 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 234/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, onetsi ziren Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 24ko 163/2026 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikuntza Intentsiboko arloko fakultatibo espezialisten 6 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
420E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez prestakuntzarako beka baten deialdirako oinarriak onesten baitira, Zuzenbideko lizentziadun edo gradudunentzat, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko.
198E/2026 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita gizarte intereseko AUZOLAN proiektu komunitarioak egiten dituzten gazteei dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazio prozeduraren bidez. DDBN kodea: 932808.
5615E/2026 EBAZPENA, urriaren 14koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2026rako gastua handitzea enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzetan.
359E/2024 EBAZPENA, urriaren 7koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita "Diru-sarrera txikiko inguruneetatik datozen gazteak goi mailako hezkuntzan sartzeko bekak" izeneko dirulaguntzen deialdia, 2026-2027 ikasturtean hasitako graduko unibertsitate-ikasketak egiten ari direnentzat. DDBN kodea: 934045.
1.7. BESTELAKOAK
522/2026 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez arauak ematen baitira 2026ko azaroaren 29an Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskunde orokorretan botoa emateko eskubidea erabiltzea erraztearren egun horretan asteko atsedenik ez duten besteren konturako langileei.
ENKANTEA, Barañaingo ondasun higiezin batena.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Izangaien zerrenda bat eratzea, informatikako teknikari gisa kontratatzeko aldi baterako
Izangaien zerrenda bat eratzea, lan-harremanetako diplomadunak aldi baterako kontratatzeko
OLTZA ZENDEA
Oposizio-lehiaketa, bete dadin berdintasunerako agentearen plaza bat, eta egin dadin izangaien zerrenda bat, aldi baterako kontratazioetarako
ETXARRI ARANATZ
Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratzeko, garbitzaile lanpostuan aritzeko, euskarazko jakite-maila ezarrita dagoela
UHARTE
Lekualdatze-lehiaketa, animatzaileen bi plaza betetzeko
MARTZILLA
Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako peoien plaza bat. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
ZANGOZA
Oposizio-lehiaketa, batetik, garbiketa-zerbitzu orokorretako bi plaza betetzeko, lan-kontratu finkokoak, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren. Atzera egitea
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Hiri-jarduketarako plan berezia, Etxabarriko 9. poligonoko 118. lurzatian. Hasierako onespena
Administrazio-izapideen eta kontabilitate-espedienteen kudeaketa eta nahitaezko lege-aholkularitza esleitzeko hitzarmena. Luzapena
ALTSASU
Jarduera-lizentziaren eskaera. Garajeak
BERIAIN
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 139. lurzatian. Hasierako onespena
BERRIOBEITI
Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa. Taberna-jatetxea
CINTRUÉNIGO
Bideragarritasun-azterketa, udal kirol-instalazioen kudeaketa osoaren zerbitzu publikoa egiteko, zerbitzuak emateko araubidean. Jendaurreko informazioa
LIZARRA
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
ETXARRI ARANATZ
Euskara ikasteko beken deialdia 2025/2026. Laburpena
GARINOAIN
Deialdia, dirulaguntzak emateko desgaitasuna duten pertsonen familiei, lantegi okupazionaletara eramateko garraioa ordaintzeko. Laburpena
LAPOBLACIÓN
Enkante publikoa, laborantzako herri-lurzatien aprobetxamendua egiteko
LERIN
Ordenantza fiskala, arautzen duena nola aplikatu aukerako hobariak ECO eta "zero igorpen" ibilgailuei trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan. Hasierako onespena
MARTZILLA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 7. poligonoko 64. lurzatian. Hasierako onespena
MIRANDA ARGA
Ordenantza, janari zerbitzuaren prezio publikoak arautzen dituena Virgen del Castillo zahar-egoitzako egoiliarrak ez direnentzat. Behin betiko onespena
OBANOS
Ordenantza, suteen prebentzioa arautzen duena. Hasierako onespena
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Janaria prestatzea eta saltzea
AZKOIEN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Prototipo mekanikoen industria-diseinua eta muntaketa
SORLADA
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
TUTERA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 1129. eta 1130. lurzatietan. Jendaurrean jartzea
Jarduera-lizentziaren eskaera. Bazarreko artikuluen, sukaldeko tresnerien, jostailuen eta arropen txikizkako merkataritza
5. HAUTESKUNDE PROZEDURA
AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko bereizi diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda
TAFALLAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gorde diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrendaren aldaketa