2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MARTZILLA
Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako peoien plaza bat. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Alkatearen 2026ko uztailaren 15eko 542. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko zerbitzu anitzetako peoien plaza bat, Martzillako Udalean aritzeko. Deialdia 2026ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 30ean.
Honen bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitara ematen da Udaleko iragarki-taulan, eta agintzen da argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere. Bertan adieraziko da ezen, hurrengo hamar egun balioduneko epean, baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituztela, eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu. Hori guztia, jarraikiz deialdiaren 4. oinarriari eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Aginduaren 27. artikuluari (foru agindu horren bidez onesten da Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua).
Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, aurreko apartatuan zehaztutako organoak ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Horrenbestez, alkateak, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 27. artikuluak ematen dizkion eskudantziak erabiliz,
ERABAKITZEN DU:
Lehenengoa.–Onestea honako deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako peoien plaza bat, lan-kontratudun finkoen araubidean, Martzillako Udalean aritzeko. Honako hauek osatzen dute zerrenda:
–Onartuak:
AGUINAGA GARIJO, DAVID
ARRULA BERASTEGUI, JAVIER
PEREZ BURGOS, DANIEL
RODRIGUEZ FUERTES, M.ª PAZ
HERNANDEZ DIEZ DE ULZURRUN, M.ª TERESA
CALVO FERNANDEZ, MARTA
EZQUERRO MARIN, SANTIAGO
MORGADO DIEZ IKER
GARCÍA SEGURA DANIEL
DEL PUERTO GOIBURU, GANIX
REINARES SAIJAS, JOSE MARIA
ARBIOL SANZ, FERMIN
–Baztertuak:
BELOUALI BELKACEM, EL BACHIR
(Ez du aurkeztu eskola-gradua).
Bigarrena.–Azterketa teorikoa egiteko eguna zehaztea: 2026ko azaroaren 16an eginen da, 09:00etan, Martzillako udaletxean. Ondoren, azterketa praktikoa eginen da, 11:00etan, udal-biltegietan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau kalifikazio-epaimahaiko kideei igortzea, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Martzillako Udalaren iragarki-taulan.
Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Martzillan, 2026ko urriaren 13an.–Alkatea, Esther Villanueva Úcar.
Iragarkiaren kodea: L2613260