216. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Bideragarritasun-azterketa, udal kirol-instalazioen kudeaketa osoaren zerbitzu publikoa egiteko, zerbitzuak emateko araubidean. Jendaurreko informazioa

Cintruénigoko Udalak, 2026ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, eta ikusirik obrak esleitzeko kontratu-araubidearen aplikazio osagarria, erabaki zuen jendaurrean jartzea bideragarritasun-azterketa bat, udal kirol-instalazioen kudeaketa osoaren zerbitzu publikoa egiteko, zerbitzuak emateko araubidean. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udaleko ediktuen taulan eta Cintruénigoko Udaleko egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Hori guztia, betez ezartzen dena apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 40. artikuluan, 205. eta 183. artikuluei dagokienez (Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, aipatu araudian ezarritako ondorioetarako.

Cintruénigon, 2026ko urriaren 9an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2613218