216. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 1129. eta 1130. lurzatietan. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko irailaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Misericordia kaleko 2an eta Doña María Ugarte kaleko 12an (5. poligonoko 1129. eta 1130. lurzatiak). Plan berezi hori Alegopromo SLk sustatu du 2026ko abuztuan, eta Efrén Murnarriz Clemos arkitektoak eta deUrban Abogadosek idatzi dute.

Erabaki zuen, halaber, adieraztea bazekiela aurkeztu dela zuzkidurako hiri-jarduketarako plan bereziaren ingurumen-txosten estrategikoa, Tuterako 5. poligonoko 1129. eta 1130. lurzatiei buruzkoa, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, bai eta Tuterako Udalaren iragarki-taula elektronikoan ere, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2026ko irailaren 4an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Ingurumen-dokumentu estrategikoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2613029