2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Hiri-jarduketarako plan berezia, Etxabarriko 9. poligonoko 118. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatearen 2026ko urriaren 8ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Etxabarriko 9. poligonoko 118. lurzatian, Jesús Landa Peñak eta Maialen Aramendia Jiménez de Vicuñak sustatuta. Plan berezi horren helburua da zuzkidura-jarduketa bat definitzea, zeinean Etxabarriko 9. poligonoko 118. lurzatiaren eraikigarritasuna eta okupazioa handitzea proposatzen baita; hots, 250 m2 eraikitik 550 m2-ra igarotzea eta okupazioa 175 m2-tik 346,28 m2-ra igarotzea (lurzatiaren azaleraren %40). Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Amillaon, 2026ko urriaren 8an.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2613155