1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
294E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 1ekoa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez errebokatzen baita Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren ordezkari gisa ziurtagiri elektronikoa izan behar duten funtzionarioen izendapena.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, administrazio erabat elektronikoaren alde egin du.
39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da administrazio publikoek 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu beharra dutela, eta gainerako pertsona juridikoetatik bereizitako tratamendua izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik komeni da departamentu eta mendeko erakunde autonomo bakoitzaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala edukitzea.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak. Orobat, xedatu zen ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere errebokatzen ahalko direla.
Une honetan, bidezkoa da Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren irailaren 2ko 8/2019 Foru Aginduaren bidez, departamentuko ordezkariaren ziurtagiri digitala edukitzeko, Miguel Ángel Pérez García jaunaren eta Francisco Javier Osinaga Lesaca jaunaren alde eginiko izendapena errebokatzea, orain departamentuan zerbitzurik ematen ez dutelako.
Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren irailaren 2ko 8/2019 Foru Aginduaren bidez, departamentuko ordezkariaren ziurtagiri digitala edukitzeko, Miguel Ángel Pérez García jaunaren eta Francisco Javier Osinaga Lesaca jaunaren alde eginiko izendapena errebokatzea.
2. Foru hau agindu igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko urriaren 1ean.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.
Iragarkiaren kodea: F2612946