216. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5615E/2026 EBAZPENA, urriaren 14koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2026rako gastua handitzea enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzetan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 26ko 6238E/2025 Ebazpenaren bidez, enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzen deialdia onesten da 2026rako. DDBN kodea: 859980.

Ebazpen horretan, 3.000.000 euroko gastua baimendu zen, 2025eko gastuen aurrekontuko "Autoenplegua sustatzeko laguntzak" izeneko 950001 96100 4809 241109 aurrekontu-partidaren kargura, edo 2026ko aurrekontuan gaitzen den antzeko partidaren kargura, eta aukera eman zen gehienez 500.000 eurorekin handitzeko.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 11n emandako 4631E/2026 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen 350.000 euro gehitzeko, eskaerei erantzute aldera. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 28an emandako 5324E/2026 Ebazpenaren bidez, 4631E/2026 Ebazpenean atzemandako akats teknikoa baliozkotu zen.

Gaur-gaurkoz, 2.934.700 euro eman dira, eta irailean 354.800 euroko eskaerak jaso dira. Gastu horiek ordainduko dira abuztuan handitutako partidaren kargura.

Hala ere, aurrekontua ez da nahikoa urrian eta azaroan zehar iritsiko diren eskaeren gastuak estaltzeko, eta, ondorioz, beste 350.000 euro gehiagorekin handitu beharko da partida. Horregatik, beste behin aldatu behar da baimendutako gastu gehigarria.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzen 2026ko deialdia onesten duen abenduaren 26ko 6238E/2025 Ebazpenaren bidez baimendutako gehieneko zenbateko osagarria aldatzea, 700.000 eurokoa izan dadin.

2. 350.000 euroko gastua baimentzea, 2026ko gastu-aurrekontuko "Autoenplegua sustatzeko laguntzak" izeneko 950001 96100 4809 241109 partidaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Hori guztia, Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurretiko errekerimendua egiten ahal dela ukatu gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan finkaturiko modu eta epeetan.

Iruñean, 2026ko urriaren 14an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Esther Fernández Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2613504