216. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

54/2026 FORU AGINDUA, urriaren 14koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, aldatzen duena Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren azaroaren 15eko 263/2024 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak azaroaren 15ean emandako 263/2024 Foru Aginduaren bidez, Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Aldaketak egin direnez Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren zenbait unitate organikoren egituretan, bidezkoa da Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzako bokala aldatzea; izan ere, azken horren titularra eta Kontseiluko idazkaria aldatu dira, Adingabeen Araubide Juridikoaren, Familiaren eta Diru-sarreren Bermearen Ataleko burua aldatu delako.

Ondorioz, Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzeko maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak azaroaren 15ean emandako 263/2024 Foru Aginduaren 1.a) atala aldatzea. Puntu horretan Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko kideak izendatzen dira; hain zuzen ere, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren zuzendariorde Jesús Vaca Guergué jauna izendatzen da bokal, Amalia Cuartero Arteta andrearen ordez.

2. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak azaroaren 15ean emandako 263/2024 Foru Aginduaren 1.j) atala aldatzea. Puntu horretan Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko kideak izendatzen dira; hain zuzen ere, Adingabeen Araubide Juridikoaren, Familiaren eta Diru-sarreren Bermearen Ataleko zuzendariorde Pilar García García andrea izendatzen da idazkari bokal, Alba Fernández García andrearen ordez.

3. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko urriaren 14an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2613485