216. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Ordenantza, suteen prebentzioa arautzen duena. Hasierako onespena

Obanosko Udalak, 2026ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Obanosko udalerrian suteen prebentzioa arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, aurretik iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada aurreko puntuan aipatu epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Obanosen, 2026ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2613085