2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Bazarreko artikuluen, sukaldeko tresnerien, jostailuen eta arropen txikizkako merkataritza
Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (arautzen ditu Ingurumenean Eragina duten Jarduerak) eta haren Erregelamendua (onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).
Espediente zenbakia: 21/2026/AACC.
Sustatzailea: Bouaroua, Hanane.
Jarduera: ezartzea bazarreko artikuluen, sukaldeko tresnerien, jostailuen, arropen eta bestelakoen txikizkako merkataritza-jarduera.
Tokia: Pablo Sarasate kalea 13, behea (3. poligonoa, 1517. lurzatia, 3. azpieremua, 1. unitatea).
Tuteran, 2026ko urriaren 7an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2613153