2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 7. poligonoko 64. lurzatian. Hasierako onespena
Martzillako Udaleko alkatearen 2026ko urriaren 8ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Martzillako 7. poligonoko 64. Lurzatian, Refresco Iberia SAUk sustatuta.
Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta aurkezten ahalko dira egoki jotzen diren iradokizun eta alegazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan: https://marcilla.sedipualba.es/tablondeanuncios/.
Martzillan, 2026ko urriaren 8an.–Alkatea, Esther Villanueva Ucar.
Iragarkiaren kodea: L2613163