2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Prototipo mekanikoen industria-diseinua eta muntaketa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–).
Espediente zenbakia: 662/2026.
Sustatzailea: Artidis Ingeniería Industrial SL.
Jarduera: prototipo mekanikoen industria-diseinua eta muntaketa.
Tokia: El Escopar industrialdea, G kalea, 2. zk. (1. poligonoko 1380. lurzatia).
Azkoienen, 2026ko urriaren 7an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2613130