1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 234/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, onetsi ziren Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 24ko 163/2026 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak.
Iragarki honen bidez jakinarazten da María Luz Rubio Martinez andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 234/2026 Ebazpenaren aurka, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan, Sistema eta Aplikazio Informatikoak espezialitatean (gaztelaniaz). Ebazpen horren bidez, behin betiko zerrendak onetsi ziren Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 24ko 163/2026 Ebazpenaren bidez zerrenda espezifikoak irekitzearen ondorioz.
Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendu beharko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.
Iruñean, 2026ko urriaren 23an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2613867