2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 139. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatearen 2026ko urriaren 8ko 456. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Beriaingo Udal Planeko hiri-lurzoruko CRU unitatean, 5. poligonoko 139. katastro-lurzatian, Palomeras 5eko jabekideek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Beriainen, 2026ko urriaren 9an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2613205