1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Barañaingo ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko ekainaren 19an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03036.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200103036
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
–Lote bakarra.
Erregistrokoa.–Barañaingo 548 zenbakiko finka, Iruñeko 4. Jabetza Erregistroan inskribatua. Erregistro kode bakarra: 31013000286251.
Deskribapena: Hiri-finka: berrogeita hamabi.–Barañaingo Done Eztebe kaleko bederatzi zenbakiko etxean, hamahirugarren solairuan dagoen etxebizitza, "C" letrakoa, hau da, eskaileratik igo eta eskuinaldetik kontatzen hasita hirugarrena. Hirurogeita hemeretzi metro eta berrogeita hamaika dezimetroko karratuko azalera eraikia du, eta hirurogeita zazpi metro eta laurogeita bi dezimetro karratuko azalera erabilgarria. Atondoa, korridorea, hiru logela, egongela-jangela, sukaldea, bainugela eta kanpoko esekitokia-terraza ditu. Mugakide hauek ditu, etxearen ekialdeko fatxadari begiratuta: aurrealdean, Done Eztebe kalea; eskuinaldean, solairu bereko "D" letrako etxebizitza; ezkerraldean, aparkalekua; eta atzealdean, barneko patioa eta eskailera-burua. Kuota hauek ditu elementu komunetan: a) etxearena: ehuneko osoko bat eta seiehun eta berrogeita bat milaren; b) etxe honek eta hamaika zenbakiko etxeak osatutako blokearena: ehuneko zero osoko eta zortziehun eta hogeita lau milaren.
Katastrokoa: Barañaingo 1. poligonoko 4. lurzatiko 1. hiri-azpieremuko 64. hiri-unitatea. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002136475HF.
Bizigarritasun zedula: administrazio espedientean dauden datuen arabera, ez dago jasota deskribatutako etxebizitzak bizigarritasun zedula indarrean duenik.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko urriaren 20an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2613727