2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Izangaien zerrenda bat eratzea, lan-harremanetako diplomadunak aldi baterako kontratatzeko
Barañaingo Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2026ko urriaren 15eko erabaki baten bidez, onetsi zituen deialdi honen oinarri arautzaileak: deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osa dadin, lan-harremanetako diplomadunaren lanpostuan aritzeko Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan.
Eskabideak aurkezteko, hogei egun naturaleko epea egonen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da Udalaren web-orrian (https://www.baranain.es/eu/), bai eta Barañaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan ere (Udaletxeko plaza z.g., Barañain).
Barañainen, 2026ko urriaren 20an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2613742