216. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 29a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

TAFALLAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gorde diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrendaren aldaketa

Silvia Iriarte Lecumberri andreak, Tafallako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkariak,

Honako hau ematen du aditzera: 2026ko urriaren 23an argitaratutako ediktua zabaltzeko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gorde diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrendari dagokionez, honako hau gehitzen da:

–Mendigorriko Udalak lokal eta kartelak jartzeko toki hauek gehitzen ditu:

  • Lokalak: pilotaleku zaharra eta liburutegiko erabilera anitzeko aretoa, 08:00etatik 24:00ak arte.
  • Kartelak:
    • Foru plaza: Andre Maria aldapako publizitate panela.
    • Aingeru kalea: autobus geltokia.
    • Eskola kalea: ikastetxe publikoaren ondoko panela.
    • Obanos-Lerin errepidea (NA-601): egoitzako hesiak (Garesko irteera baino lehen).

Tafallan, 2026ko urriaren 23an.–Tafallako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkaria, Silvia Iriarte Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: J2613874