216. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 232/2026 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora sartu eta igotzeko hautapen-prozedura eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegora eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegora sartzeko hautapen-prozedurak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-­esparruko plazetarako, bai eta aipatu irakasleen kidego horietan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere.

2026ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urriaren 27an, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora sartu eta igotzeko hautapen-prozedura eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegora eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegora sartzeko hautapen-prozedurak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-esparruko plazetarako, bai eta aipatu irakasleen kidego horietan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere.

Akats bat dela-eta, argitalpen hori "1.7. Bestelakoak" atalean argitaratu zen, nahiz eta "1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza" atalean behar zuen. Horregatik, akats hori iragarki honen bidez zuzentzen da, eta osorik argitara ematen da berriz.

Iruñean, 2026ko urriaren 27an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

232/2026 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora sartu eta igotzeko hautapen-­prozedura eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegora eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegora sartzeko hautapen-prozedurak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-esparruko plazetarako, bai eta aipatu irakasleen kidego horietan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere.

Irakasleak funtzio publikoan sartzeko sistema oposizio-lehiaketa izanen da, hala ezartzen baitu Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak hamabigarren xedapen gehigarrian, bai eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuak ere (errege dekretu horrek onesten du Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetan sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua).

Errege dekretu horren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, dei egiten duten administrazio publikoek, bakoitzak bere lan-eskaintza onetsi ondoren, eskaintza horietan baimendutako plazak betetzeko deialdiak eginen dituzte.

Deialdi honetan otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren III. tituluan ezarritakoa aplikatuko da, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den epea igaro ondoren.

Irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duen abenduaren 27ko 17/2017 Foru Legeak ezarri zuen ezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintzak garatze aldera onesten dituen deialdietan aplikatzekoa izanen dela otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa (errege dekretu horren bidez onetsi zen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetan sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua), eta arautu zuen deialdi horietan nahitaez jasoko direla hautapen-prozedura ezberdinak ezagutza-arlo edo irakasle-espezialitate bakoitzerako eta Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza ofizial bakoitzerako.

Abenduaren 27ko 116/2024 eta 119/2024 foru dekretuen bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2024ko lan publikoaren eskaintza partzialak, 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari eta tasa espezifikoari dagozkionak, hurrenez hurren (2024ra luzatu ziren aurrekontu horiek).

Bestetik, abuztuaren 27ko 96/2025 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat, 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona (2025era luzatu ziren aurrekontu horiek).

Azkenik, abuztuaren 26ko 59/2026 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2025eko lan publikoaren eskaintza partzial bat, 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokiona (2026ra luzatu dira aurrekontu horiek).

Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 16/2025 Foru Legearen 31. artikuluan (unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintzak) xedatutakoaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen plazak, erretiroaren, heriotzaren, ukoaren edo plaza-erreserbarik ez dakarren beste edozein egoera administratiboren ondorioz hutsik gelditzen direnak, automatikoki esleituko zaizkio plantilla organikoan jatorriko irakasle-kidegoari, plazen gainerako ezaugarriak zehaztu gabe.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintzetan ezarriko da irakasle-kidego bakoitzeko zenbat plaza barne hartzen dituzten guztira. Enplegu-eskaintza horietan sartzen diren plazen ezaugarriak (betiere, espezialitatea eta hizkuntza) plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean sartuko dira.

Lege-aurreikuspen hori betez, abuztuaren 26ko 60/2026 Foru Dekretuak aldatu zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, halako moduz non espezialitatea eta hizkuntza esleitu baitzitzaien ebazpen honen bidez eskaintzen diren 722 plazei.

Ondorioz, aipatu lan publikoaren eskaintzetatik, deia egiten da 648 irakasle-plaza betetzeko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan, 21 plaza betetzeko Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan eta 53 plaza betetzeko Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoan.

Ondorioz, deialdia egiten da lan publikoaren eskaintza horietako 722 irakasle plaza betetzeko; plaza horiek lehen aipatutako kidegoetakoak dira, eta 72 plaza gorde dira desgaitasuna duten pertsonen txandarako.

Halaber, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetan sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesteaz gain, lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako araubide iragankorra arautu zen; bada, errege dekretu horren 9.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, plaza gehiago gehitzen ahalko dira, deialdiko edozein txandatan, baldin eta deialdi honetan adierazten diren espezialitate eta hizkuntzetakoak badira, eta horrek ez du ekarriko eskaerak aurkezteko epe berririk ireki beharrik.

Bestetik, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren V. tituluan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura arautzen da, eta adierazten da hezkuntza-administrazioek kasuan kasuko deialdietan zehaztuko dituztela titulu horretan ezarritako prozeduren bidez eskuratzen ahal diren espezialitateak. Deialdia egiten duen hezkuntza-administrazioaren mende dauden karrerako funtzionarioek soilik hartzen ahalko dute parte deialdi horietan.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 2/2026 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-esparruko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen-prozeduretarako.

2. Dei egitea Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoan sartzeko hautapen-prozeduretarako.

3. Dei egitea aipatu irakasleen kidegoetako karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedurarako.

4. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera eta Kudeaketa Juridiko-Administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

I. TITULUA.–BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOAN, HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN KIDEGOAN ETA LANBIDE HEZIKETAKO SEKTORE BEREZIETAKO IRAKASLE ESPEZIALISTEN KIDEGOAN SARTZEKO PROZEDUREN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGORA IGOTZEKO PROZEDURAREN OINARRIAK, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN KUDEAKETA-ESPARRUAREN BARRUKO PLAZAK BETETZEKO

Lehena.–Arau orokorrak.

1. Hautapen-prozedura.

Hautapen-prozeduretarako deia egiten da 648 lanpostu betetzeko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan, 21 lanpostu betetzeko Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan eta 53 lanpostu betetzeko Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-esparruaren barruan.

72 plaza daude (63 Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan, 2 Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan, eta 7 Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoan) desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandan, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriarekin bat (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 34. artikuluan xedatutakoaren arabera, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoaren deialdiko plazen portzentaje bat erreserbatuko da, haietara igo daitezen funtzio publikoaren legediko B taldean sailkatuta dauden eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituzten irakasle funtzionarioak.

Desgaitasuna dutenentzako erreserba-prozedurarako plazak edo Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora igotzekoak osorik edo partzialki betetzen ez badira, dagokien kidego, espezialitate eta hizkuntzako plazei gehituko zaizkie, sarrera irekiko prozeduran betetzeko.

2. Deialdiko plazak honela banatu dira kidegoen, espezialitateen, hizkuntzaren eta prozeduraren arabera:

A. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko (590) espezialitateak:

ESPEZIALITATEA

HIZKUNTZA

IREKIA

ERRESERBA

IGOERA

GUZTIRA

FILOSOFIA

Gaztelania

4

1

5

10

LATINA

Gaztelania

2

1

3

6

GAZTELANIA ETA LITERATURA

Gaztelania

21

6

28

55

GAZTELANIA ETA LITERATURA

Euskara

5

1

6

12

GEOGRAFIA ETA HISTORIA

Gaztelania

8

2

10

20

GEOGRAFIA ETA HISTORIA

Euskara

5

1

6

12

MATEMATIKA

Gaztelania

24

6

30

60

MATEMATIKA

Euskara

8

2

10

20

FISIKA ETA KIMIKA

Gaztelania

6

1

7

14

FISIKA ETA KIMIKA

Euskara

3

1

5

9

BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

Gaztelania

7

2

9

18

MARRAZKETA

Gaztelania

8

2

11

21

INGELESA

Gaztelania

19

5

24

48

INGELESA

Euskara

5

1

6

12

GORPUTZ-HEZKUNTZA

Gaztelania

6

1

7

14

GORPUTZ-HEZKUNTZA

Euskara

5

1

6

12

HEZKUNTZA-ORIENTAZIOA

Gaztelania

12

3

15

30

HEZKUNTZA-ORIENTAZIOA

Euskara

2

1

3

6

TEKNOLOGIA

Gaztelania

13

3

17

33

EUSKAL HIZKUNTZA ETA LITERATURA (NAFARROA)

Euskara

5

1

6

12

ENPRESEN ADMINISTRAZIOA

Gaztelania

6

1

7

14

ENPRESEN ADMINISTRAZIOA

Euskara

2

0

2

4

LANERAKO PRESTAKUNTZA ETA ORIENTABIDEAK

Gaztelania

7

2

9

18

OSTALARITZA ETA TURISMOA

Gaztelania

1

1

3

5

INFORMATIKA

Gaztelania

8

2

10

20

INFORMATIKA

Euskara

1

0

1

2

ESKU-HARTZE SOZIOKOMUNITARIOA

Gaztelania

6

2

8

16

MERKATARITZAKO ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA

Gaztelania

2

0

2

4

FABRIKAZIO MEKANIKOAREN ANTOLAKETA ETA PROIEKTUAK

Gaztelania

5

1

6

12

SISTEMA ENERGETIKOEN ANTOLAKETA ETA PROIEKTUAK

Gaztelania

5

1

6

12

ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO PROZESUAK

Gaztelania

2

1

3

6

SISTEMA ELEKTRONIKOAK

Gaztelania

2

0

2

4

SISTEMA ELEKTROTEKNIKO ETA AUTOMATIKOAK

Gaztelania

3

1

4

8

INSTALAZIO ELEKTROTEKNIKOAK

Gaztelania

5

1

6

12

DIAGNOSTIKO KLINIKO ETA ORTOPROTESIKOKO PROZEDURAK

Gaztelania

2

1

3

6

OSASUN- ETA LAGUNTZA-PROZEDURAK

Gaztelania

3

1

4

8

MERKATARITZAKO PROZESUAK

Gaztelania

5

1

6

12

MERKATARITZAKO PROZESUAK

Euskara

2

0

2

4

ADMINISTRAZIO-KUDEAKETAKO PROZESUAK

Gaztelania

7

2

9

18

KOMUNITATEARENTZAKO ZERBITZUAK

Gaztelania

6

1

7

14

SISTEMA ETA APLIKAZIO INFORMATIKOAK

Gaztelania

6

2

8

16

SISTEMA ETA APLIKAZIO INFORMATIKOAK

Euskara

1

0

2

3

EKIPO ELEKTRONIKOAK

Gaztelania

3

0

3

6

B. Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko (592) espezialitateak:

ESPEZIALITATEA

HIZKUNTZA

IREKIA

ERRESERBA

GUZTIRA

EUSKARA

Euskara

5

1

6

FRANTSESA

Gaztelania

5

0

5

INGELESA

Gaztelania

9

1

10

C. Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko (598) espezialitateak:

ESPEZIALITATEA

HIZKUNTZA

IREKIA

ERRESERBA

GUZTIRA

SUKALDARITZA ETA PASTELGINTZA

Gaztelania

7

2

9

ESTETIKA

Gaztelania

5

2

7

IBILGAILUEN MANTENTZE-LANAK

Gaztelania

8

1

9

MEKANIZAZIOA ETA MAKINEN MANTENTZE-LANAK

Gaztelania

14

2

16

SOLDADURA

Gaztelania

12

0

12

Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatutako irakasleen kidegoetan sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onetsi zuenak, 9.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta aipatu legearen hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den araubide iragankorrean araututakoaren arabera, deialdi honetan adierazten diren espezialitate eta hizkuntzetan eskainitako plazak gehitzen ahalko dira eskabideak aurkezteko epe berririk ireki gabe, eta deialdiko edozein txandari eragiten ahalko dio gehitze horrek.

3. Hautapen-prozedura hauetan, honako arau hauek aplikatuko dira:

–2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.

–2004/38/EE Zuzentaraua, 2004ko apirilaren 29koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, Europar Batasuneko herritarrek eta haien familiako kideek estatu kideen lurraldeetan aske ibiltzeko eta bertan bizitzeko duten eskubideari buruzkoa.

–240/2007 Errege Dekretua, otsailaren 16koa, Europar Batasuneko herritarrak edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta horien joan-etorri askeari buruzkoa.

–276/2007 Errege Dekretua, otsailaren 23koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten duena, eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako araubide iragankorra arautzen duena.

–1635/1995 Errege Dekretua, urriaren 6koa, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko irakasleak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegokoak berariazko Lanbide Heziketako espezialitateetara atxikitzen dituena.

–3/2022 Lege Organikoa, martxoaren 31koa, Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzkoa.

–659/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena.

–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa.

–889/2022 Errege Dekretua, urriaren 18koa, atzerriko hezkuntza-sistemetako unibertsitate-irakaskuntzak homologatzeko, baliokidetzat jotzeko eta baliozkotzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen dituena eta aurreko antolamendu akademikoetako unibertsitate-titulu ofizialek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duten baliokidetza-maila ezartzeko prozedura arautzen duena.

–17/2017 Foru Legea, abenduaren 27koa, Irakaskuntzako Funtzio Publikorako Sarbidea arautzen duena.

–2/2021 Foru Legea, otsailaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzkoa.

–Eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak, bai eta deialdi honetan xedatutakoa ere.

Bigarrena.–Izangaien betebeharrak.

Deialdi honetan parte hartzen dutenek betebehar hauek bete beharko dituzte:

1. Betebehar orokorrak:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko gainerako estatuetako batekoa, edo arau hauek aplikatzen diren estaturen batekoa: 2004/38/EE Zuzentaraua, 2004ko apirilaren 29koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, Europar Batasuneko herritarrek eta haien familiako kideek estatu kideen lurraldeetan aske ibiltzeko eta bertan bizitzeko duten eskubideari buruzkoa; eta 240/2007 Errege Dekretua, otsailaren 16koa, Europar Batasuneko herritarrak edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta horien joan-etorri askeari buruzkoa.

Aurreko horien ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bananduta ez badaude, baita ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, zuzenbidez bananduta ez badaude eta, ondorengoei dagokienez, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, zaharragoak izanez gero, haien bizkar bizi badira edo ezgaiak badira. Halaber, herritar horien aurreko ahaide zuzenek eta haien ezkontidearenek parte hartzen ahalko dute, zuzenbidez bananduta ez badaude eta haien kargura bizi badira.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea, salbu eta ez badute osatu beren gizarte-aurreikuspeneko sisteman erretiro-saria jasotzeko eskubidea sortzeko ezarritako gabealdia, edo ez badituzte osatu pentsioa osorik kobratzeko beharrezkoak diren kotizazio-urteak.

Egoera hori egiaztatzeko, interesdunek lan-bizitzaren txostena aurkeztu beharko dute, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana.

c) Aukeratu nahi den kidegoari eta espezialitateari dagozkien eginkizunekin bateraezina den eritasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

d) Ez izatea administrazio publikoen zerbitzutik kendua diziplina espediente baten bidez, eta ez egotea eginkizun publikoak betetzeko desgaitua.

Espainiakoa ez beste nazionalitate bat dutenek, gainera, egiaztatu beharko dute ez daudela gabetuak diziplina-zehapen baten bidez edo zigor-kondena baten bidez beren estatuko funtzio publikoan sartzeko.

e) Sartu nahi den kidego bereko karrerako funtzionarioa edo praktiketako funtzionarioa ez izatea, edo horrelako lanpostu baterako izendatzeko esperoan ez egotea.

f) Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketako Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa edukitzea, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57. artikuluaren arabera.

2. Sarrera-prozedura irekian parte hartzeko berariazko betebeharrak.

Aurreko apartatuan ezarritako betebehar orokorrez gain, izangaiek berariazko betebehar hauek ere bete beharko dituzte:

2.1. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa:

a) Doktore-, lizentziadun-, ingeniari- edo arkitekto-titulua edo dagokion gradudun-titulua izatea.

Izangaiek atzerrian lortutako titulazioak aurkezten badituzte, haien homologazioaren edo baliokidetasun-adierazpenaren egiaztagiria izan beharko dute, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.

Halaber, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan, III. eranskinean aipatzen diren espezialitateetan parte hartzeko eskaera egin dezakete, oro har eskatutako titulazioa ez izan arren, irakaskuntzaren ondorioetarako baliokidetzat aitortutako tituluetakoren bat dutenek, eranskin horretan ageri den moduan.

b) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan aipatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa edukitzea. Oro har, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen lanbide arautuetan aritzeko gaitzen duen unibertsitate-masterraren titulu ofiziala dutenek betebehar hori konplitzen dutela ondorioztatuko da, master-tituluan agertzen den espezialitatea edozein dela ere. Unibertsitate-masterraren titulu ofizial hori eduki beharretik salbuetsita daude honako hauek egiaztatzen dituztenak:

–Honako hauetako bat lortu izana 2009ko urriaren 1a baino lehenago:

  • Espezializazio didaktikoko titulu profesionala, kualifikazio pedagogikoaren ziurtagiria edo gaitasun pedagogikoaren ziurtagiria izatea.
  • Maisu- edo maistra-titulua, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko diplomadun-titulua, Lehen Hezkuntzako maisu- edo maistra-titulua edo Pedagogiako edo Psikopedagogiako lizentziadun-titulua izatea, edo prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa daukan beste edozein lizentziadun-titulu, edo horren baliokidetzat jotako beste titulu bat.

–Irakasle jardun izana, 2008-2009 ikasturtea bukatu baino lehen, 12 hilabetez gutxienez, behar bezalako baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan, Lanbide Heziketan edo Hizkuntza Eskola Ofizialetan, azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

2.2. Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa:

a) Diplomadun-titulua, arkitekto teknikoarena edo ingeniari teknikoarena izatea, edo gradudun-, lizentziadun-, ingeniari- edo arkitekto-titulua.

Halaber, izangaiak onartzen ahalko dira, orokorrean eskatutako titulazioa ez izan arren, III. eranskinean adierazi diren eta irakaskuntzaren ondorioetarako baliokidetzat jo diren titulazioren bat badute.

b) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan aipatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa edukitzea. Oro har, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen lanbide arautuetan aritzeko gaitzen duen unibertsitate-masterraren titulu ofiziala dutenek betebehar hori konplitzen dutela ondorioztatuko da, master-tituluan agertzen den espezialitatea edozein dela ere. Unibertsitate-masterraren titulu ofizial hori eduki beharretik salbuetsita daude honako hauek egiaztatzen dituztenak:

–Honako hauetako bat lortu izana 2009ko urriaren 1a baino lehenago:

  • Espezializazio didaktikoko titulu profesionala, kualifikazio pedagogikoaren ziurtagiria edo gaitasun pedagogikoaren ziurtagiria izatea.
  • Maisu- edo maistra-titulua, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko diplomadun-titulua, Lehen Hezkuntzako maisu- edo maistra-titulua edo Pedagogiako edo Psikopedagogiako lizentziadun-titulua izatea, edo prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa daukan beste edozein lizentziadun-titulu, edo horren baliokidetzat jotako beste titulu bat.

–Irakasle jardun izana, 2008-2009 ikasturtea bukatu baino lehen, 12 hilabetez gutxienez, behar bezalako baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan, Lanbide Heziketan edo Hizkuntza Eskola Ofizialetan, azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

c) Daukaten titulazioa dela-eta b) letran adierazitako unibertsitate-masterraren titulua lortu ezin duten pertsonek (unibertsitate-titulurik ez dutelako), irakaskuntzaren ondorioetarako baliokidetzat jotzen den titulazio bat badute, irailaren 23ko EDU/2645/2011 Aginduan (urriaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) araututako ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatu beharko dute beren prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa. Ziurtagiri hori hezkuntza-kontseilaritzek edo -departamentuek eman beharko dute.

Agindu horretan aipatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren betebeharra aitortuta izanen dute honako hau egiaztatzen dutenek: 2014ko irailaren 1a baino lehen, Lanbide Heziketan edo kirol-irakaskuntzetan bi ikasturte osotan edo, kirol-irakaskuntzen kasuan, bi ziklo osotan aritu izana irakasle-lanetan irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatu baimenduetan, edo, bestela, hamabi hilabetez jarraian edo etenekin.

3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba-prozeduran parte hartzeko berariazko betebeharrak:

Prozedura honetan parte hartzen ahalko dute, nahi duten kidegoan sartzeko eskatutako betebehar orokorrak eta berariazkoak betetzeaz gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua dutenek, baldin eta irakasle-lanerako oro har eskatzen den gaitasun funtzionala ez ezik sartu nahi den kidegorako eta espezialitaterako behar dena ere badute.

Hautapen-prozesuan izangai horiek izanen dituzten baldintzak eta txanda irekiko izangaienak berberak izanen dira, galarazi gabe deialdi honen titulu honetako zazpigarren oinarriko 1. apartatuan aipatzen diren egokitzapenak.

Nolanahi ere, proba egin bitartean edo praktiketan zehar zalantzak sortzen badira izangaiak kasuan kasuko kidegoko funtzionarioek egin ohi dituzten jardueretan aritzeko daukan gaitasunari buruz, epaimahaiak, hautapen-batzordeak edo, hala badagokio, praktikaldiko balorazio-batzordeak irizpena eskatzen ahalko dio organo eskudunari.

Prozedura honetan parte hartzen duten izangaiek ezin izanen dute sartzeko prozedura irekian parte hartu kidego, espezialitate eta hizkuntza berean.

4. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora igotzeko prozeduran parte hartzeko berariazko betebeharrak.

Hautapen-prozedura honetarako 327 plaza erreserbatu dira Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegorako iragarritako plazetatik, eta bertan parte hartzen ahalko dute funtzio publikoari buruzko legeriaren arabera B taldean dauden irakasle-kidegoetako funtzionarioek, baldin eta kidego horietan sartzeko eskatutako titulazioa izateaz eta oinarri honen 1. apartatuan aipatutako betebehar orokorrak betetzeaz gain, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, jatorrizko kidegoan gutxienez sei urte eman badituzte karrerako funtzionario gisa.

Igotzeko prozeduran parte hartzen duten izangaiak ezin izanen dira sartzeko prozeduran lehiatu kidego, espezialitate eta hizkuntza berean.

5. Euskaraz irakatsi beharreko plazetan aritzeko berariazko betebeharrak.

Aurreko ataletan ezarritako betebehar orokor eta berariazkoez gainera, izangaiek Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo baliokidea izan beharko dute.

6. Nazionalitate espainiarra ez duten izangaientzako berariazko betebeharrak:

Hautapen-prozeduretan onartuak izateko, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek gaztelaniaz behar bezala badakitela egiaztatu beharko dute, baliabide hauetako baten bidez:

–DELE Diploma izatea (Gaztelaniaren Diploma Atzerriko Hizkuntza gisa), C1 mailakoa, urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, edo, bestela, diploma horren baliokidea, aipatu araua aldatzen duen otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuan eta azaroaren 6ko 1004/2015 Errege Dekretuan araututakoa.

–Hizkuntza-eskola ofizialek atzerritarrentzat emandako Gaztelaniaren Gaitasun Agiria, C1 mailakoa.

–Filologia Hispanikoan lizentziaduna izatea, edo homologatutako titulu baliokideren bat izatea.

–Gaztelania-maila neurtzeko proba bat gainditzea.

Gaztelania hizkuntza ofiziala duen herrialde bateko nazionalitatea dutenak gaztelaniaz badakitela egiaztatzetik salbuetsita egonen dira, baita Espainian unibertsitate-tituluren bat lortu dutenak ere.

7. Betebeharrak noiz bete behar diren.

Oinarri honetan aipatutako betebehar guztiak eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira, baita karrerako funtzionario gisa plazaren jabetza hartu arte ere.

Hirugarrena.–Epeak, eskaerak eta dokumentazioa.

1. Eskaerak aurkezteko epea.

Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea hogei egun natural izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen-prozedura honetan parte hartu nahi dutenek telematikaz aurkeztu beharko dute eskaera nahitaez, Hezkuntza Departamentuak deialdi honi dagokion fitxan jarriko duen inprimaki elektroniko espezifikoaren bidez. Webgune honetan dago:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/bigarren-hezkuntza-heo-eta-lh-sektore-berezietako-irakasle-oposizio-lehiaketa-2027

Parte hartzeko eskaeran izangaiek zehaztu beharko dute zein kidego, espezialitate eta hizkuntzatan parte hartu nahi duten, deialdiaren titulu honetako 1. oinarrian agertzen direnen artean aukeratuz, eta, horrez gain, zehaztu beharko dute zer prozeduraren bidez parte hartzen duten kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako, honako hauen artean:

–Zein prozeduraren bidez parte hartzen den:

  • Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegorako sarrera irekia.
  • Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegorako sarrera irekia.
  • Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegorako sarrera irekia.
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegorako desgaitasun-erreserba.
  • Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegorako desgaitasun-erreserba.
  • Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegorako desgaitasun-erreserba.
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora igotzeko prozedura.

3. Dokumentazioa.

Eskaera aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

3.1. Nazionalitate espainiarra duten izangaiek:

1) Nortasun-agiri nazionala edo horren baliokidea, indarrean. Nortasun-agiri nazionalaren edo nortasun-agiri baliokidearen kopia eskaneatua aurkeztu beharko da, bi aldeetatik eta dokumentu bakar batean. Halere, izangaiek baimena ematen ahalko diote Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari informazio hori kontsultatzeko, eta, horretarako, apartatu bat gaitu da parte hartzeko eskaeran. Baimena ematea aukeratuz gero, ez da beharrezkoa izanen dokumentua aurkeztea.

2) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez dutela inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi diziplina-espediente baten bidez eta ez dagoela desgaitua eginkizun publikoetan aritzeko. Adierazpena egiteko, onartu beharko da eskaera telematikaz aurkezteko inprimakian dagoen "adierazten dut" atalean zehazten dena.

3) Tasa bat ordaintzea parte hartu nahi den kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko, titulu honen laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

4) Doktore-, lizentziadun-, ingeniari- edo arkitekto-tituluaren edo dagokion gradudun-tituluaren kopia eskaneatua, edo, hala behar denean, unibertsitateko diplomadun, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko edo irakaslanerako baliokidetzat jo daitekeen tituluarena, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen ziurtagiria. Agiriaren aurreko eta atzeko aldeak agertu beharko dira kopia horretan, eta fitxategi bakar batean aurkeztu beharko da.

Titulua atzerrian lortu bada, horren kopia elektronikoa eta homologazioaren edo baliokidetasun-adierazpenaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko ECD/2654/2015 Aginduan ezarritakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.

5) Ebazpen honen I. tituluko bigarren oinarrian adierazitako prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa duela frogatzen duen dokumentazioa. Egiaztagiriek indarrean egon beharko dute, eta fitxategi bakar batean aurkeztu beharko dira.

6) Euskaraz irakatsi beharreko plazak eskuratu nahi izanez gero, EGA-Euskararen Gaitasun Agiriaren edo titulu baliokide baten kopia eskaneatua aurkeztu beharko da, edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria. Egiaztagiriek indarrean egon beharko dute, eta fitxategi bakar batean aurkeztu beharko dira.

7) Merezimenduen frogagiriak, I. edo II. eranskinetan jasotako merezimenduen baremoan ezarritakoarekin bat. Frogagiriek indarrean egon behar dute. Alegatutako merezimendu bakoitza bereiz aurkeztuko da, fitxategi bakar batean. Fitxategiaren izenean, alegatutako merezimendua aipatuko da, baremazio-batzordeak errazago egin dezan balorazioa.

Merezimenduen baremoaren I. apartatua baloratzeko (irakasle-lanetan egindako zerbitzuak), zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako egin badira, Langileriaren Zuzendaritza Nagusiak ofizioz aurkeztuko du zerbitzuen orria, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, parte hartzeko eskaeran berariaz eskatu behar izan gabe. Halaber, Langileriaren Zuzendaritza Nagusiak aurkeztuko ditu hartu gabe gelditu diren opor ordainduei dagozkien zerbitzu aitortuak, "Hartu gabe gelditu diren opor ordainduak egindako zerbitzutzat aitortzeko eskaera" izeneko web-fitxan zerbitzuak aitortzeko aurkeztutako eskaerekin bat. Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunera arte aurkeztu daitezke eskaera horiek.

Beste hezkuntza-administrazio edo zentro batzuetan egindako zerbitzuak egiaztatzeko, kasuan kasuko zerbitzuen ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, merezimenduen baremoan ezarritakoarekin bat.

Era berean, I. eranskinean dagoen merezimenduen baremoko III. apartatuko 3.1 azpiapartatua baloratzeko (etengabeko prestakuntza), Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko Prestakuntza Erregistroaren ziurtagirian dagoen prestakuntza ofizioz aurkeztuko du Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, parte hartzeko eskaeran berariaz eskatu beharrik gabe.

8) Azkenik, egiaztatzeko Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketako Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa dutela, izangaiek baimena ematen ahalko diote Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari informazio hori kontsulta dezan, deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epearen barnean. Horretarako atal bat dago parte hartzeko eskaeran. Administrazioak informazio hori kontsultatuko du soilik hautapen-prozedura gainditzen duten izangaien kasuan. Administrazioari informazioa kontsultatzeko baimenik eman ezean eskaerak aurkezteko epean, hautapen-prozedura gainditzen dutenek ziurtagiri hori dutela egiaztatu beharko dute, titulu honen zortzigarren oinarriko 3. apartatuan ezarritakoarekin bat.

3.2. Beste nazionalitate bateko izangaiak:

Apartatu honen 3.1 azpiapartatuko 3. puntutik 8.era ezarritako agiriez gain, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1) Nortasun-agiri nazionalaren edo pasaportearen kopia eskaneatua. Agiriaren aurreko eta atzeko aldeak agertu beharko dira kopia horretan, eta fitxategi bakar batean aurkeztu beharko da.

Aurreko horien ahaideek agiri hauen kopia eskaneatua aurkeztu beharko dute: pasaportearena, bisarena eta, kasuaren arabera, behar den txartela eskatu izanaren gordekinarena edo bisaren salbuespena eskatu izanaren gordekinarena eta dagokion txartelarena. Agiri horiek eskatu ezean, aurkeztu beharko dituzte agintaritza eskudunek ahaidetasun-lotura egiaztatzeko emandako agiriak, baita, zein espainiarrekin edo Europar Batasuneko zein herritarrekin duten ahaidetasun-lotura, horren zinpeko deklarazioa edo hitzematea ere, non adieraziko baitu ez dagoela bere ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta eta, kasuaren arabera, izangaia bere bizkar bizi dela edo bere kargupean dagoela. Bestela, izangaiaren egoera frogatzeko beste agiri batzuk aurkeztu beharko dituzte, Europar Batasuneko herritarrak edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta haien joan-etorri askeari buruzko otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretuaren arabera.

Deialdian parte hartzeko eskaeran, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek beren estatuko nortasun-txartelari dagokion zenbakia edo pasaportearena adierazi beharko dute "Nortasun-agiri nazionala" izeneko laukian.

2) Erantzukizunpeko adierazpena, izangaiak bere estatuko funtzio publikoan sartzeko diziplina-zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazten duena. Adierazpen hori egiteko, onartu beharko da eskaera telematikaz aurkezteko inprimakian dagoen "adierazten dut" atalean zehazten dena.

3) Adierazi beharko dute gaztelaniaren ezagutza frogatzeko azterketa egitetik salbuetsiak dauden ala ez, aplikazio informatikoan dagokion aukera hautatuz. Aurkeztu beharko dute, gaztelaniaz behar beste badakitela frogatzeko, DELE-Gaztelaniaren Diplomaren (C1 maila) kopia eskaneatua, urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat; edo, bestela, diploma horren baliokidea, aurreko araua aldatzen duen otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuan eta azaroaren 6ko 1004/2015 Errege Dekretuan araututakoa; Hizkuntza Eskola Ofizialek atzerritarrentzat emandako Gaztelaniaren Gaitasun Agiri ofiziala (C1 maila); edo Filologia Hispanikoaren lizentzia edo bestelako titulu homologatu baliokideak, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria.

3.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba-prozedurako izangaiak:

3.1 apartatuan eta, hala badagokie, 3.2 apartatuan ezarritako agiriez gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek agiri hauetako bat aurkeztu beharko dute:

–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Mendekotasuna Baloratzeko eta Orientatzeko Taldeek emandako ziurtagiria, edo beste irizpen lotesle bat, talde multiprofesional eskudun batek emana, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna egiaztatzen duena.

–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia-erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.

Desgaitasuna egiaztatzeko ziurtagiria edo irizpena aurkezten ez bada, izangaia ez da onartuko desgaitasuna dutenentzako erreserba-prozeduran, baina bai txanda irekiko prozeduran, baldin eta horretarako betebeharrak betetzen baditu.

Geroago desgaitasun bat aitortzeak, atzeraeragineko ondorioak izanik ere, ez du ekarriko erreserba-prozeduran onartzea.

Ariketak egiteko denbora eta baliabideak egokitzeari dagokionez, izangaiek eskatzen dituzten egokitzapenak erantsi beharko dituzte, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara igorriko dira, probak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten zentzuzko egokitzapen eta doikuntzak zehazteko, baldintza berdinetan jardun ahal izan dezaten.

3.4. %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak:

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek honako agiri hauetakoren bat aurkeztu beharko dute:

–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Mendekotasuna Baloratzeko eta Orientatzeko Taldeek emandako ziurtagiria, edo beste irizpen lotesle bat, talde multiprofesional eskudun batek emana, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna egiaztatzen duena.

–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia-erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.

Ariketak egiteko denbora eta baliabideak egokitzeari dagokionez, izangaiek eskatzen dituzten egokitzapenak erantsi beharko dituzte, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara igorriko dira, probak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten zentzuzko egokitzapen eta doikuntzak zehazteko, baldintza berdinetan jardun ahal izan dezaten.

3.5. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora igotzeko prozedurako izangaiak:

1) Nortasun-agiri nazionala edo horren baliokidea, indarrean. Nortasun-agiri nazionalaren edo nortasun-agiri baliokidearen kopia eskaneatua aurkeztu beharko da, bi aldeetatik eta dokumentu bakar batean. Halere, izangaiek baimena ematen ahalko diote Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari informazio hori kontsultatzeko, eta, horretarako, apartatu bat gaitu da parte hartzeko eskaeran. Baimena ematea aukeratuz gero, ez da beharrezkoa izanen dokumentua aurkeztea.

2) Zinpeko aitorpena edo hitzematea, horren bidez adierazteko izangaia ez dagoela diziplina-espediente baten bidez inongo administrazio publikotatik bereizita eta ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko desgaituta. Adierazpen hori egiteko, onartu beharko da eskaera telematikaz aurkezteko inprimakian dagoen "adierazten dut" atalean zehazten dena.

3) Tasa bat ordaintzea parte hartu nahi den espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko, titulu honen laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

4) Doktore-, lizentziadun-, ingeniari-, arkitekto- edo gradudun-tituluaren kopia eskaneatua, edo irakaskuntzarako baliokidetzat deklaratutako beste titulu batena, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria. Agiriaren aurreko eta atzeko aldeak agertu beharko dira kopia horretan, eta fitxategi bakar batean aurkeztu beharko da.

Titulua atzerrian lortu bada, horren kopia elektronikoa eta homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko ECD/2654/2015 Aginduan ezarritakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.

5) Ebazpen honen I. tituluko bigarren oinarrian adierazitako prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa duela frogatzen duen dokumentazioa. Egiaztagiriek indarrean egon beharko dute, eta fitxategi bakar batean aurkeztu beharko dira.

6) Euskaraz irakatsi beharreko plazak eskuratu nahi izanez gero, EGA-Euskararen Gaitasun Agiriaren edo titulu baliokide baten kopia eskaneatua aurkeztu beharko da, edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria. Egiaztagiriek indarrean egon beharko dute, eta fitxategi bakar batean aurkeztu beharko dira.

7) Hezkuntza-administrazio eskudunak emandako zerbitzuen ziurtagiria, izangaiaren kidegoa, arloa edo espezialitatea, erregistro pertsonaleko zenbakia eta, hala denean, jatorrizko kidegoan sartzeko eguna adierazten dituena.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko funtzionarioak badira, ez da beharrezkoa izanen zerbitzuen ziurtagiria aurkeztea.

8) Egiaztatzeko Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketako Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa dutela, izangaiek baimena ematen ahalko diote Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari informazio hori kontsulta dezan, deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epearen barnean. Horretarako atal bat dago parte hartzeko eskaeran. Administrazioak informazio hori kontsultatuko du soilik hautapen-prozedura gainditzen duten izangaien kasuan. Administrazioari informazioa kontsultatzeko baimenik eman ezean eskaerak aurkezteko epean, hautapen-prozedura gainditzen dutenek ziurtagiri hori dutela egiaztatu beharko dute, titulu honen zortzigarren oinarriko 3. apartatuan ezarritakoarekin bat.

9) Merezimenduen frogagiriak, II. eranskineko baremoan ezarritakoaren arabera.

Merezimenduen baremoko I. apartatua (egindako lana) baloratzeari begira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko funtzionarioen zerbitzuen ziurtagiria aurkeztuko du, izangaien espediente pertsonalean dauden datuei jarraikiz, parte hartzeko eskaeran berariaz eskatu behar izan gabe. Hala ere, beste hezkuntza-administrazio batzuen mende dauden langileek zerbitzuen ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte egindako zerbitzuak frogatzeko, merezimenduen baremoan ezarritakoarekin bat.

Era berean, II. eranskinean dagoen merezimenduen baremoko III. apartatuko 2.1 azpiapartatua baloratzeko (etengabeko prestakuntza), Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko Prestakuntza Erregistroaren ziurtagirian dagoen prestakuntza ofizioz aurkeztuko du Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, parte hartzeko eskaeran berariaz eskatu beharrik gabe.

3.6. Agirien formatua eta egiaztapena.

Izangaiek betebeharrak edo merezimenduak frogatzeko aurkezten dituzten agiriak kopia eskaneatuak izanen dira, salbu eta argitalpenen kasuan, II. eranskineko baremoan xedatutakoaren arabera.

Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

Dokumentazio hori aztertuta ondorioztatzen bada izangaietako batek ez dituela betetzen eskatzen diren betebeharrak, haren jarduerak baliogabetuko dira, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak. Era berean, baldin eta aipatu dokumentazioa aztertuta ondorioztatzen bada izangairen batek ez dituela betetzen aurkeztutako merezimenduak, egiaztatu gabeko merezimendu horiei emandako puntuazioa kenduko zaio, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak.

Ezarritakoaren ondorioetarako, izangaiek parte hartzeko eskaerarekin batera aurkezten dituzten agiri guztien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak gorde beharko dituzte.

3.7. Agirien itzulpena.

Gaztelaniara edo euskarara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia-erkidego bateko berezko hizkuntza ofizialean idatzitakoak, salbu eta euskaraz idatzita daudenak eta atzerriko hizkuntzen egiaztagiri edo titulazioak. Nolanahi ere, aurkezten diren itzulpenek zinpeko itzultzaileek eginak izan behar dute, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

Laugarrena.–Eskubideen ordainketa.

Funtzio publikoan sartzeko hautapen-prozedura hauetan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 euro da, onartua izateko eskatzen den espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko.

Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskabidea formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez. Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Izangaiak espezialitate eta hizkuntza batean baino gehiagotan parte hartzea eskatzen badu, baina guztien ordainketa justifikatzen ez badu, edo dokumentazioa zuzentzeko fasean aurkeztutako ordainketa-gutunetan ez badu zehazten zer espezialitate eta hizkuntzatarako diren, administrazioak ofizioz onartuko du izangaia kasuan kasuko espezialitateetan, titulu honetako lehen oinarriko 2. puntuan jasotzen den hurrenkeran.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearen arabera, honako hauek ez dituzte tasak ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenak; desgaitasuna frogatzen duen ziurtagiria edo irizpena aurkeztu beharko dute.

b) Hautapen-probarako deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Langabe gisa inskribatuta egoteari buruzko betebeharra kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa. Halere, izangaiek baimena ematen ahalko diote Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari informazio hori kontsultatzeko, eta, horretarako, apartatu bat gaitu da parte hartzeko eskaeran. Baimena ematea aukeratuz gero, ez da beharrezkoa izanen dokumentua aurkeztea.

Bosgarrena.–Izangaien onarpena.

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak.

Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea iraganik, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak jarraian adierazten diren zerrendak onesteko ebazpena argitaratuko du www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan:

–Prozedura bakoitzean onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak, espezialitate eta hizkuntzaren arabera. Zerrenda horietan parte-hartzaileen izen-deiturak eta zein prozeduratan parte hartzen duten azalduko da, bai eta, baztertuak izanez gero, horren arrazoiak ere.

–Kasua bada, gaztelania-maila neurtzeko proba egin behar duten izangaien behin-behineko zerrenda.

Behin-behineko zerrendak onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, kasua bada, baztertua edo ez onartua izatea eragin duen akatsa zuzentzeko. Era berean, beren datu pertsonalak ematean akatsak egin direla ohartu diren izangaiek epe horretan berean adierazten ahalko dute. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

Akatsak zuzentzeko emandako epea bukatutakoan, ebazpen bat argitaratuko da www.nafarroa.eus webgunean, deialdiaren fitxan, eta haren bidez ulertuko da eskatutakoan atzera egin dutela aurkeztutako eskaera epe barruan zuzendu ez duten edo behar bezala zuzendu ez duten izangaiek.

2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak.

Aurreko apartatuan aipatutako erreklamazioak –halakorik balego– ebatzi ondoren, zerrenda hauek onesteko ebazpena emanen da:

–Prozedura bakoitzean onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak, espezialitate eta hizkuntzaren arabera.

–Kasua bada, gaztelania-maila neurtzeko proba egin behar duten izangaien behin betiko zerrenda.

Ebazpen horretan, orobat, gaztelania-maila neurtzeko proba egiteko eguna eta tokia finkatuko dira, behar izanez gero.

Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Behin betiko zerrenda horiek onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpena onetsi ondotik egiaztatzen bada izangairen batek ez dituela betebeharrak betetzen, bere jarduketak deuseztatu eginen dira, faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna galarazi gabe.

Espezialitate eta hizkuntza batean baino gehiagotan izena eman eta onartzeak ez dio izangaiari bermatuko eskatu dituen espezialitate eta hizkuntza guztietan parte hartu ahal izatea, ezartzen den hautapen-prozesuaren antolaketak ondorio hori baldin badakar, salbu eta espezialitate bera baldin bada baina beste hizkuntza batean.

Seigarrena.–Hautapen-organoak.

1. Epaimahaiak eta hautapen-batzordeak.

Maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuaren 1. artikuluan eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduaren 8. artikuluko 3. puntuan ezarritakoaren arabera, nahitaezkoa da hautapen-organoetan parte hartzea, eta, horrelakoetan, aipatutako foru dekretuaren arabera zehazten diren ordainak dagozkie kideei.

Epaimahaiek eta, hala badagokie, hautapen-batzordeek hautatuko dituzte izangaiak.

Hautapen-organoak autonomia funtzional osoz arituko dira, prozeduraren objektibotasunaren erantzukizuna izanen dute eta deialdiko oinarriak betetzen direla bermatuko dute.

Hautapen-organoak Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz arituko dira une oro.

Jakinarazpenetarako eta gainerako gorabeheretarako, Hezkuntza Departamentuak hautapen-organoen egoitza zehaztuko du.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez izendatuko dira epaimahaiak, eta ezberdinak izanen dira espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako. Haien osaera www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Espezialitate eta hizkuntza berera aurkeztutako izangai kopurua dela-eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak hala irizten badio, epaimahai bat baino gehiago izendatzen ahalko dira. Horrelakoetan, hautapen-batzorde bat eratuko da. Kasu horretan, 1. epaimahaiari dagokio igotzeko hautapen-prozedura eta desgaitasuna dutenentzat erreserbaturiko prozedura garatzea.

2. Epaimahaien osaera.

Epaimahaietako kideak karrerako funtzionarioak izanen dira, jardunean edo prestakuntzarako zerbitzu berezietan daudenak, bai irakasleen kidegokoak, bai hezkuntza-administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen iraungi beharreko kidegokoak. Mahai bakoitzean bost kide izanen dira.

Izangaiek zein kidegotan sartu nahi duten, sailkapen-talde horretako edo goragoko kidego batekoak izanen dira epaimahaietako kide guztiak. Orobat, epaimahaien osaerari dagokionez, hautapen-prozesua zein kidegotakoa den, kidego horretako funtzionarioak izaten ahal dira kide gehienak.

Epaimahaiak izendatzean, espezialitate-printzipioa betetzen dela zainduko da, eta, horren arabera, epaimahaikide gehienek hautapen prozesuaren xedeko espezialitateko titular izan beharko dute, eta gizonen eta emakumeen parekotasunera joko da, funtsezko arrazoi objektiboek eragozten ez badute behintzat.

Honako hauek egonen dira epaimahaietan:

–Epaimahaiburu bat, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua edo, bestela, epaimahaikideak aukeratzeko zozketaren arabera izendatua.

–Lau epaimahaikide, zozketa publiko baten bidez aukeratuko direnak kasuan kasuko espezialitateko eta, hala badagokio, hizkuntzako funtzionario titularren artetik, edo espezialitate eta hizkuntza horiei atxikitakoen artetik, betiere jardunean edo prestakuntzarako zerbitzu berezietan badaude. Epaimahaikide horiek, gainera, kasuan kasuko kidegoko, espezialitateko edota hizkuntzako lanpostu batean edo kultura klasiko zein natur zientzien esparruetako lanpostuetan izan beharko dute behin-behineko edo behin betiko destinoa.

Arestian aipatutako zozketa Hezkuntza Departamentuan eginen da, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emandako jarraibideen arabera. Zenbakituko dira kasuan kasuko kidego, espezialitate eta hizkuntzako lanpostu batean behin betiko edo behin-behineko destinoa duten funtzionario guztiak, jardunean edo prestakuntzarako zerbitzu berezietan daudenak. Ondoren, zenbaki bat aterako da ausaz, eta, hortik abiatuta, epaimahai bakoitzerako behar adina funtzionario proposatuko dira.

Epaimahaikideak izendatzean, salbuesteko arrazoitzat har daitezke:

–Erretiroa 2027ko uztailaren 1eko edo lehenagoko ondorioekin eskatu izana.

–Heren bateko lanaldi murrizketa, gutxienez, eskatua izatea, oposizioaldia garatzen den ikasturtearen hasieratik.

–Baremazio batzordeko kide izendatua izatea.

–Sindikatu-ordezkari hautatua izatea eta laneko erabateko liberazioa izatea.

–Ikastetxe bateko zuzendari izatea.

–Nafarroako Gobernuan erantzukizuneko lanpostuetan aritzea. Horrelakoetan, haien gaineko zuzendari nagusiaren txostena aurkeztu beharko dute, hautapen-prozesuak irauten duen denboran lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzerik ez lukeela izanen frogatzeko.

–Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 2016tik onetsitako edozein deialditan parte hartu izana epaimahaikide gisa, modu eraginkorrean, espezialitate eta hizkuntza berean edo beste espezialitate, hizkuntza edo irakaspostu batean. Beharrezkoa bada baldintza horiek betetzen dituen norbait izendatzea, denboran lehenago egindako deialdian parte hartu duena izendatuko da, eta, berdinketarik badago, kontuan hartuko da oinarri honetan aipatzen den zozketa.

–Ikastetxe bateko zuzendariarena ez den zuzendaritza-kargu bat izatea, baldin eta behar diren epaimahaiak eratzeko funtzionario nahikoak badaude. Lehentasuna emanen zaie zuzendaritza-talde bateko erdia baino gehiago epaimahaikide hautatu dituzten kasuei.

–Aldi baterako ezintasun-egoeran egotea, baldin eta txosten medikoaren bidez frogatzen bada eta luze iraunen duela aurreikusten bada.

Espezialitateko titularren edo espezialitateari atxikitakoen kopuru txikia dela-eta zozketa egitea ezinezkoa denean, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izenda ditzake epaimahaikideak funtzionario hauen artean: izangaiek zein kidegotan sartu nahi duten, horri dagokion sailkapen-talde bereko edo goragoko kidegoko funtzionarioen artean.

Salbuespen gisa, horretarako justifikatutako arrazoirik baldin badago, zilegi izanen da beste hezkuntza-administrazio batzuei eskatzea kasuko espezialitateko funtzionarioak izenda ditzatela epaimahai hauetako kide izateko, epaimahaia beste espezialitate bateko funtzionarioekin osatzea edo hainbat espezialitatetarako epaimahai bakarra hautatzea, eta kasu horietan aholkulari espezialistak aukeratzen ahalko dira.

Epaimahaiko idazkari-lana kidegoan antzinatasunik txikiena duenak eginen du, epaimahaiak bestelakorik erabakitzen ez badu behintzat.

Epaimahai bakoitzerako, prozedura bera erabiliko da ordezko epaimahaikideak izendatzeko, eta epaimahaiburuaren nahiz epaimahaikidearen ordez aritzen ahalko dira, betiere posible izanez gero.

Beharrezkoa bada, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak ebazpena emanen du oinarri honetan aurreikusitako arrazoiren batengatik edo ezinbesteko arrazoi batengatik epaimahaikide izateari utzi diotenen ordez arituko diren kide berriak izendatzeko. Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

3. Hautapen-batzordeen osaera.

Izangai eta plaza kopurua dela-eta, espezialitate eta hizkuntza baterako epaimahai bat baino gehiago izendatu behar bada, hautapen-batzordeak eratuko dira horietako bakoitzerako. Batzorde horiek bost kide izanen dituzte gutxienez, eta epaimahaiburuek osatuko dituzte; epaimahaiburuak bost baino gutxiago izanez gero, idazkariekin osatuko da kopuru hori, epaimahaiak izendatzeko ordenari jarraikiz, eta hala ere ezin bada, epaimahaikideekin, batzordekide guztiak lortu arte. Batzorde horren buru 1. epaimahaiko burua ariko da eta, idazkari gisa, batzordeak berak horretarako izendatzen duen kidea.

Hautapen-batzordeko kide batek ezin baditu bere eginkizunak bete abstentzio- edo errekusazio-arrazoiak direla-eta, hautapen-batzordeko kide berria aurreko paragrafoaren arabera izendatuko da.

4. Epaimahaiak eta hautapen-batzordeak eratzea.

Epaimahai koordinatzaileak dei egin ondotik, epaimahaiak eta, hala bada, hautapen-batzordeak eratuko dira, bertan direla, gutxienez, epaimahaiko edo batzordeko burua eta idazkaria edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak.

Hautapen organoak eratu ondotik, beren jarduketek balioa izan dezaten beharrezkoa izanen da bertan egotea, gutxienez, burua eta idazkaria edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak.

Epaimahaiek edo, halakoak daudenean, hautapen-batzordeek, beren lanetarako aholkulari espezialistak eta laguntzaileak eskatzen ahalko dituzte. Horiek Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu. Lehenbizikoen eginkizuna izanen da hautapen-organoko kideei aholku ematea beren espezialitateko gaien ebaluazioa egitean. Laguntzaileen eginkizuna izanen da hautapen-organoei laguntzea haiek adierazten dizkieten zeregin teknikoak eginez. Jarduteko orduan, batzuk eta besteak beren eskumenetara mugatuko dira.

Epaimahaikideen betebehar funtsezkoak dira objektibotasuna, neutraltasuna eta inpartzialtasuna gordetzea hautapen-prozeduran, eta isiltasun profesionalari eustea. Isiltasun profesionalari eusteko betebeharrak barne hartzen du, halaber, epaimahaikide izateagatik hautapen-prozesuari buruz eskuratzen dituzten datuen, egintzen edo inguruabarren gaineko informazioa, eta esan nahi du ezin dietela datu horiei buruzko informaziorik eman epaimahaikide ez diren pertsonei.

5. Epaimahaien eginkizunak.

Epaimahaiei eginkizun hauek dagozkie:

a) Hautapen-prozedurak behar bezala egiten direla zaintzea, deialdi honetan xedatutakoari jarraikiz.

b) Oposizioaldiko probak kalifikatzea.

c) Administrazio-espedientea eratzea, ematen zaizkien ereduak betez, eta behar den dokumentazio guztia prestatzea.

d) Kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako epaimahai bakarra izendatzen bada, oinarri honetako 6. apartatuaren c), d), e), f) eta g) letretan hautapen-batzordeei esleitutako eginkizunak.

e) Erreklamazioen edo errekurtsoen gaineko txostena egitea, hala eskatzen denean.

Epaimahaiek behar diren antolaketa-neurriak hartuko dituzte haurdun dauden emakumeek hautapen-prozeduretako fase guztietan parte hartzeko modua izan dezaten, baldin eta erditze-eguna bat etortzen bada oposizioaldiko probaren bat egiteko egunarekin.

Halaber, epaimahaiek ahalmena dute probetan iruzurrezko jarduketaren bat egiten duten izangaiak hautapen-prozeduratik baztertzeko.

6. Hautapen-batzordeen eginkizunak.

Hautapen-batzordeei eginkizun hauek dagozkie:

a) Epaimahaiak koordinatzea.

b) Epaimahaien jarduketarako irizpideak finkatu eta homogeneizatzea.

c) Lehen probaren zati praktikoa prestatzea VI. eranskinean ezarritako zehaztapenei jarraikiz.

d) Probak kalifikatzeko irizpideak finkatzea V. eranskinean ezarritako balorazio-irizpideei jarraikiz.

e) Era berean, oposizioaldia hasi aurretik eta epaimahai koordinatzaileak ezarritako epeak betez, jendaurrean jarriko dituzte probak kalifikatzeko irizpideak.

f) Oposizioaldian epaimahaiek emandako puntuazioei lehiaketaldikoak gehitzea, izangaiak ordenatzea eta bi fase horiek gainditu dituzten izangaien zerrendak prestatzea.

g) Lehiaketaldia eta oposizioaldia gainditu dituzten izangaiak deklaratzea, horien zerrendak argitaratzea eta deialdia egin duen organoari igortzea.

Hautapen-prozeduretako fase guztietan, hautapen-batzordeek ebatziko dituzte deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen ahal diren zalantzak.

Hautapen-batzordeek hartutako erabakiak lotesleak izanen dira espezialitate eta hizkuntza horretako epaimahai guztientzat.

7. Epaimahai koordinatzailea.

Hautapen-prozedurak behar bezala tramitatzeko eta hautapen-organoek izangaiak hautatzea errazteko, epaimahai koordinatzaile bat izendatuko da, zeina epaimahaiburu-koordinatzaile batek edo batzuek eta idazkari-koordinatzaile batek edo batzuek osatuko baitute, edo, hala badagokie, epaimahaiburuaren eta idazkari-koordinatzailearen albokoek. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez izendatuko da epaimahai koordinatzailea, eta www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Eginkizun hauek izanen ditu epaimahai koordinatzaileak:

a) Epaimahaiak eta hautapen-batzordeak eratzen direla bermatzea.

b) Deialdi honetan ezarritako oinarriak aplikatzen direla zaintzea.

c) Solaskide gisa aritzea epaimahaien, hautapen-batzordeen eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren artean.

d) Deialdi honen I. eta II. eranskin gisa erantsi diren merezimenduen baremoen II. eta III. apartatuei dagokien balorazioa egiteko irizpideak finkatzea, eta baremazio-batzordeari sortzen zaizkion zalantzak argitzea.

e) Hautapen-batzorde eta epaimahai guztien jarduteko irizpideak bateratzea.

f) Bermatzea espazioak eta denbora-tarteak egokiak direla desgaitasuna duten pertsonentzat, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren txostenarekin bat.

g) Epaimahaikideei entregatu beharreko dosierra ematea: legeria, aktak, izangaien zerrendak eta abar.

h) Epaimahaiei beren jardunean sortzen zaizkien gorabehera eta galderak ebaztea, haien funtzioak normaltasunez garatzeko.

i) Era berean, epaimahai koordinatzaileak hautapen-organoei laguntzen ahalko die izangaien baloraziorik ez dakarten bestelako eginkizun batzuetan (eginkizun instrumentalak, osagarriak, lankidetzakoak edo laguntzakoak).

j) Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak zehazten duen beste edozein eginkizun.

Epaimahai koordinatzaileak bere lanetarako laguntzaileak eskatzen ahalko ditu. Laguntzaileen eginbeharra izanen da epaimahaiei laguntza ematea, horiek adierazten dizkieten zeregin teknikoak eginez. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu.

8. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzua.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari egokituko zaio izangaiei deialdi honen I. eta II. eranskin gisa jaso diren merezimenduen baremoen I. apartatuari dagokion puntuazioa esleitzea.

Zerbitzu horrek hautapen-organoek eskuordeturik eginen du balorazioa, eta, oposizioaldia bukatutakoan, emaitzak helaraziko dizkie.

9. Baremazio-batzordea.

Baremazio-batzordeari egokituko zaio izangaiei deialdi honen I. eranskin gisa erantsi den merezimenduen baremoaren II. eta III. apartatuei dagokien puntuazioa esleitzea, eta esleipen hori hautapen-organoen eskuordetze bidez eginen da.

Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak aipatzen dituen irakasleen kidegoetako funtzionarioek osatuko dute baremazio-batzorde hori, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez hautatuko dira.

Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Organo horrek epaimahai koordinatzaileak zehazten dituen irizpideen arabera eginen du baremazioa, eta, oposizioaldia bukatutakoan, emaitzak helaraziko dizkio. Hezkuntza Departamentuan izanen du egoitza batzorde horrek.

Erakunde sindikalek baremazio-batzordean parte hartzen ahalko dute.

Baremazio-batzordeko kide izendatzen diren funtzionarioek ez dute parte hartu beharko epaimahaiko kideak izendatzeko zozketan, oinarri honen 2. apartatuan aipatzen den horretan, salbu eta hautapen-organoak eratzean espezialitate-printzipioa bermatzea ezinezkoa baldin bada.

10. Gaztelania-maila neurtzeko proba ebaluatzeko epaimahaia.

Deialdiaren I. tituluko bigarren oinarriko 6. apartatuan aipatzen den proba ebaluatzeko epaimahaia kidego hauetako 3 funtzionariok, gutxienez, osatuko dute: hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoa edo Gaztelania eta Literatura espezialitateko Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa edo Gaztelania edo antzeko espezialitateko Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez izendatuko da epaimahai hori, eta www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ebazpena emanen du gaztelaniaren ezagutza-maila egiaztatzeko proba non eta noiz izanen den iragartzeko.

Honako arau hauetan xedatutakora egokituko da gaztelania-maila egiaztatzeko probaren edukia: urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretua (gerora otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuak aldatua) eta azaroaren 6ko 1004/2015 Errege Dekretua, zeinaren bidez ezartzen baitira gaztelaniaren ezagutza atzerriko hizkuntza gisa egiaztatzeko diplomak. Proban, izangaiek "gai" edo "ez gai" kalifikazioa jasoko dute, eta beharrezkoa izanen da "gai" balorazioa lortzea hautapen-prozesuan segitu ahal izateko. Proba gainditzen ez dutenak edo proba egitera aurkezten ez direnak hautapen-prozeduratik baztertuko dira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

11. Abstentzioa eta errekusazioa.

Hautapen-organoetako kideek ezin izanen dute bertan parte hartu baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan jasotako egoeretako batean badaude, edo deialdia argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate bereko hautaprobetarako izangaiak prestatzen aritu izan badira. Horrelakorik gertatuz gero, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari jakinarazi beharko diote. Azaldutako egoeraren batean egonez gero, horren berri eman beharko da izendapenaren ebazpena jakinarazi eta bost egun balioduneko epean.

Halaber, izangaiek hautapen-organoetako kideak errekusatzen ahalko dituzte, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako egoeraren bat gertatzen denean.

Zazpigarrena.–Hautapen-prozeduren garapena.

1. Sartzeko hautapen-prozedura irekien garapena eta desgaitasuna dutenentzako erreserba-prozedurarena.

Hautapen-prozesuak bi fase izanen ditu: batetik, lehiaketaldia, non izangaien merezimenduak baloratuko baitira deialdi honen I. eranskinean ageri den merezimendu-baremoaren arabera; eta bestetik, oposizioaldia, non kontuan hartuko baitira kasuan kasuko irakaskuntza-espezialitateko berariazko ezagutzak, gaitasun pedagogikoa eta irakaskuntzan aritzeko behar diren tekniken ezagutza. Halaber, praktikaldi bat egin beharko da, hautapen-prozeduraren parte izanen dena.

Epaimahaikideek edozein unetan eskatzen ahalko diete izangaiei beren nortasuna froga dezatela.

Hautapen-organoek beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten izangaiek ere gainerako parte-hartzaileek bezalatsuko aukerak izan ditzaten ariketak egitean. Alde horretatik, pertsona horientzat, eskaeran hala adierazi dutenean, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren aldeko txostenaren arabera, behar dituzten zentzuzko egokitzapen eta doikuntzak ezarriko dira ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik.

1.1. Lehiaketaldia.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ondoren, I. tituluko seigarren oinarrian aipatutako organoek izangaiek frogatutako merezimenduak baloratuko dituzte, deialdi honen I. eranskineko baremoari jarraikiz.

Irakasle-lanetan egindako zerbitzuak, prestakuntza akademikoa, etengabekoa eta beste merezimendu batzuk hartuko dira merezimendutzat.

Eskaerak aurkezteko epearen barruan alegatutako eta I. eranskinean adierazten den dokumentazioarekin batera aurkeztutako merezimenduak baizik ez dira puntuatuko.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak baremoko apartatu guztietako puntuazioak batuko ditu eta merezimenduen behin-behineko balorazioak onesten dituen ebazpena argitara emanen du www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan.

Interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, edo/eta merezimenduak zuzentzeko aktetan jasotzen diren akats formalak zuzendu, haiek argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean. Erreklamazioak edo akats-zuzenketak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduko zaizkio, eta www.nafarroa.eus helbidean aurkeztuko dira, deialdiaren fitxan.

Era berean, Administrazioak, erreklamazioak aurkezteko ezarritako epean, ofizioz zuzentzen ahalko ditu izangaiei emandako behin-behineko puntuazioan hautemandako akatsak.

Izangairen batek ez baditu akats formalak zuzentzen epe horren barruan, ulertuko da uko egin diola akatsak zuzentzeko duen eskubideari, eta inguruabar hori deklaratzen duen ebazpena emanen da.

Izangaiek eskaerak aurkezteko epearen barruan alegatu eta justifikatu ez dituzten merezimendu berriak ez dira inoiz kontuan hartuko.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan eta haiek ebatzitakoan, merezimenduen behin betiko balorazioak onesten dituen ebazpena argitaratuko da. Balorazio horien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

1.2. Oposizioaldia.

Oposizioaldiak bi proba izanen ditu, biak ala biak baztergarriak. Bigarren probara pasatzeko, izangaiak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu lehenengo proban.

Ebazpen bidez dei eginen zaie izangaiei oposizioaldiko lehen proba egiteko, betiere proba baino zazpi egun natural lehenago, gutxienez.

Izangaiei egin beharreko hurrengo deiak www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko dituzte epaimahaiek, deialdiaren fitxan, proba hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago, gutxienez. Plikak irekitzeko ekitaldi publikorako deialdia, gutxienez, hamalau ordu lehenago eginen da.

Izangaiei dei bakarra eginen zaie epaimahaien aurreko jarduketak egiteko, eta agertzen ez direnak hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira. Ondorio horretarako, ariketa kolektibo bat egiteko deia jaso dutenak epaimahaiaren aurrean agertu beharko dira deietan ezarritako orduan eta egunean. Bakarkako ariketetan, egun bakoitzerako deitutako izangaiek bertan egon beharko dute epaimahaiak jarduketak hasteko ezarritako orduan. Ez aurkeztutzat joko dira hasierako deia edo proba hasteko deia egiten denean agertzen ez diren izangaiak.

Izangaiek oposizioaldiko proben zati edo ariketa guztietara agertu beharko dute. Horietakoren batera agertzen ez badira, baztertu eginen dira hautapen-prozeduratik.

Idatzizko proba edo ariketetan izangaien anonimotasuna bermatu beharko da, eta plika-sistema erabiliko da horretarako.

Proben nolakotasuna dela-eta ezin bada haietan edo haien zatiren batean izangaien anonimotasuna bermatu, kasuan kasuko proba edo ariketan ez da plika-sistema erabiliko.

Epaimahaiaren iritziz izangaia identifikatzeko aukera ematen duten marka, sinadura edo seinaleak dituzten idatzizko ariketak baliogabetu eginen dira. Kasu horietan, ez da ariketa zuzenduko, eta oposiziogileak 0 puntu jasoko ditu proban, hautapen-prozeduratik kanpo gelditzeaz gain.

Epaimahaiaren iritziz erabat edo partzialki irakurtezinak diren idatzizko ariketetan, irakurtzen ahal diren zatiak bakarrik kalifikatuko dira.

Hautapen-proba guztiak euskaraz edo gaztelaniaz egin beharko dira, parte hartzeko espezialitate eta hizkuntzaren arabera, hizkuntzen espezialitateetan izan ezik, kasu horietan dagokien hizkuntzan eginen baitira.

Izangaiek probetan parte hartzeko ordena alfabetikoki zehaztuko da; horretarako, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak zozketaz bi letra aterako ditu, eta lehen abizenaren hasieran bi letra horiek dituen izangaia hasiko da.

Epaimahai bat baino gehiago baldin badago espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko, izangaiak alfabetikoki esleituko zaizkio epaimahai bakoitzari, honela: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak bi letra aterako ditu zozketaz, eta lehen abizenaren hasieran bi letra horiek dituen izangaia izanen da lehena.

Oposizioaldiko probak honako hauek izanen dira:

1.2.1. Programazio didaktikoa aurkeztea.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez 5 egun balioduneko epea gaituko da, sartzeko hautapen-prozesuan onartu diren izangaiek bigarren probaren A zatian aipatzen den programazio didaktikoa aurkez dezaten. Epe hori ez da hasiko 2027ko apirilaren 9a baino lehen.

Programazio didaktikoak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan. Programazio didaktikoek originalak eta pertsonalak izan beharko dute, eta izangai bakoitzak berea prestatu beharko du. Modu telematikoan aurkeztu behar dira, dokumentu bakarrean, 20 MB-tik gorakoa ez den PDF (Portable Document Format) formatuan. Epaimahaia euskara dakiten kideekin erabat osatu ezin izan den euskarazko espezialitateetan, programazio didaktikoa gaztelaniara itzultzea eskatzen bada, bestelako formatu bat zehazten ahalko da programazioak aurkezteko epea zehazten duen ebazpenean, itzulpena egokia dela bermatzeko. Programazio plagiatuak aurkeztuz gero edo zenbait izangaik programazio didaktiko bera aurkeztuz gero, izangaia edo izangaiak hautapen-prozeduratik kanpo geldituko dira.

Programazio didaktikoa entregatu ondotik, frogagiria inprimatzen ahalko du izangaiak, horixe izanen baita dokumentua aurkeztu izana justifikatzeko agiria. Frogagiri horretan, izangaiaren nortasun-agiri nazionala eta izangaia identifikatzen duen eskaera-zenbakia agertuko dira, eta dokumentua zein datatan eta ordutan aurkeztu den ere bai.

Kidego, espezialitate eta hizkuntza bererako programazio didaktiko bat baino gehiago aurkeztuz gero, aurkeztutako azkena besterik ez da kontuan hartuko; erregistratutako entregaren data eta ordua begiratuko dira azkena zein den zehazteko.

Programazio didaktikoa garaiz aurkezten ez dutenek uko eginen diote hautapen-prozeduran parte hartzen jarraitzeko eskubideari, eta prozeduratik kanpo geldituko dira Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez. Programazioa ezin izanen da aurkeztu, inola ere, arestian aipatutakoa ez den beste bitarteko baten bidez.

Bost egun balioduneko epea bukatuta, aurkeztutako programazio didaktikoa ez da inola ere zuzentzen edo ordezkatzen ahalko.

Hautapen-organoek ez dute programazio didaktikoen edukia ikusten ahalko lehenengo probaren behin-behineko kalifikazioa jarri arte.

1.2.2. Lehen proba.

Lortu nahi den espezialitatearen gaineko berariazko ezagutzak erakustea du helburu, eta bi zati izanen ditu, batera baloratuko direnak. Proba honen bi zatiak egun berean egiten ahalko dira.

Lehen proba hau 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da, eta bi zatietan lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da emaitza, baldin eta izangaiek gutxienez 2,5 puntu lortu badituzte zati bakoitzean. Hautapen-prozeduratik bazterturik geldituko dira lehen proba honetan gutxienez ere 5 puntu lortzen ez dituztenak.

–A zatia.

Zati honetan ariketa praktiko bat eginen da, egiaztatzeko ea izangaiak lortu nahi duen espezialitateari dagozkion trebetasun teknikoak menderatzen dituen eta behar den prestakuntza zientifikoa baduen. Espezialitatearen arabera, A zati horrek bi ariketa izaten ahalko ditu: idatzizko bat eta abilezia praktikoak ebaluatzeko beste bat. Ariketa horiek momentu eta toki desberdinetan egiten ahalko dira, baina bi ariketak egiteko denbora, guztira, ez da izanen A zatirako ezarritako gehieneko denbora baino luzeagoa.

VI. eranskinean zehaztu dira proba horren espezialitate bakoitzerako zehaztapenak eta, probak idatzizko ariketa eta abilezia praktikoen inguruko ariketa izanez gero, ariketa horien haztapena.

Epaimahaiek zehaztuko dute A zatia egiteko gehieneko denbora. Ezin izanen da 3 ordutik gorakoa izan.

A zatia zero puntutik hamar puntura bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko lehen probaren kalifikazioaren %50 eginen du, betiere izangaiek gutxienez 2,5 puntu lortzen badituzte.

–B zatia.

Izangaiak erakutsi beharko du badituela lortu nahi duen irakaskuntzako espezialitaterako beharrezkoak diren berariazko ezagutzak. Izangaiak, idatziz, gai bakarra garatu beharko du; alegia, epaimahaiak ausaz ateratzen dituenen artean aukeratzen duena. Epaimahaiak ausaz hautatuko dituen gai horien kopurua espezialitate bakoitzeko gai-zerrendan dagoen guztirako kopuruaren araberakoa izanen da. Izangaiak gai bat baino gehiago garatzen badu, garatutako lehen gaia baizik ez da kontuan hartuko.

25 gai edo gutxiago dituzten espezialitateetan, bi gairen artean aukeratuko da. 25 gai baino gehiago eta 51 gai baino gutxiago dituzten espezialitateetan, hiru gairen artean aukeratu beharko da, eta 50 gai baino gehiago dituzten espezialitateetan, lau gairen artean aukeratu beharko da.

Espezialitate bakoitzean aplikatuko diren gai-zerrendak indarrean daudenak dira, eta deialdi honen IV. eranskinean agertzen dira.

Izangaiek bi ordu izanen dituzte, gehienez, B zatia egiteko.

B zatia zero puntutik hamar puntura bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko lehen probaren kalifikazioaren %50 eginen du, betiere izangaiek gutxienez 2,5 puntu lortzen badituzte.

1.2.3. Bigarren proba.

Izangaiak duen gaitasun pedagogikoa baloratuko da, bai eta irakasle-lanean aritzeko behar diren teknikak noraino menderatzen dituen ere. Horretarako, programazio didaktiko bat aurkeztu eta ahoz defendatu beharko du, eta unitate didaktiko bat prestatu eta ahoz azaldu.

Proba hau 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da (%30 A zatiari dagokio, eta %70, B zatiari), eta gainditu ahal izateko, izangaiak gutxienez ere bost puntu lortu beharko ditu.

Izangaiek ordubete izanen dute gehienez unitate didaktikoa prestatzeko. Prestaketarako denbora bukatuta, programazio didaktikoaren defentsa hasiko da (hogeita hamar minutuz gehienez), eta unitate didaktikoaren azalpena (hogeita hamar minutuz gehienez). Izangaiaren parte-hartzea bukaturik, epaimahaiak behar adina galdera egiten ahalko dizkio izangaiari programazio didaktikoaren edo unitate didaktikoaren gainean, egindako aurkezpenaren edukiarekin loturik; eztabaida horrek hamabost minutu iraunen du gehienez. Izangai bakoitzak, guztira, ordu bat eta hamabost minutu izanen ditu gehienez programazioa eta unitate didaktikoa azaldu eta defendatzeko.

Oro har, izangaiek bigarren proban parte hartzeko ordena alfabetikoki zehaztuko da; horretarako, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak zozketaz bi letra aterako ditu, eta lehen abizenaren hasieran bi letra horiek dituen izangaia hasiko da.

–A zatia. Programazio didaktiko bat aurkeztea eta defendatzea.

Izangaiak egindako programazio didaktikoa Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari aurkeztuko zaio, deialdi honen I. tituluaren zazpigarren oinarriaren 1.2.1 apartatuan ezarritako moduan eta epean.

Programazio didaktiko hori prestatzean, deialdiaren VII. eranskinean adierazten diren alderdiak jaso beharko dira. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko datan indarrean dagoen araudia hartuko da kontuan.

Programazio didaktikoa epaimahaiaren aurrean defendatuko da. Izangaiak gehienez ere hogeita hamar minutu izanen ditu azalpen hori egiteko.

Azalpena egiteko, izangaiak programazio didaktikoaren kopia bat eramaten ahalko du, aurkeztu zuenaren berdin-berdina, bai eta egoki iruditzen zaion material osagarria ere, berak ekarria.

Programazio didaktikoaren aurkezpena eta defentsa 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko bigarren probaren kalifikazioaren %30 eginen du.

–B zatia. Unitate didaktiko bat prestatzea eta azaltzea.

Izangaiak prestatu eta epaimahaiaren aurrean ahoz azaldu beharreko unitate didaktikoak izangaiak aurkeztutako programazioarekin zerikusia izan dezake, edo, bestela, norberaren espezialitatearen gai-zerrenda ofizialetik abiatuta presta daiteke, izangai bakoitzaren hautura. Lehenengo kasuan, unitate didaktikoaren edukia aukeratzeko, izangaiak bere programaziotik hiru unitate aterako ditu zozketaz, eta horietako bat aukeratuko du. Bigarren kasuan, unitate didaktikoaren edukia aukeratzeko, izangaiak hiru gai aterako ditu zozketaz bere espezialitatearen gai-zerrenda ofizialetik, eta horietako bat aukeratuko du.

Programazio didaktikoak ez baditu betetzen VII. eranskinean unitate didaktikoei buruz ezarritako betebeharrak, unitate didaktikoaren edukia aukeratzeko, izangaiak hiru gai aterako ditu zozketaz bere espezialitatearen gai-zerrenda ofizialetik, eta horietako bat aukeratuko du.

Lanbide Heziketaren berezko espezialitateetan, bai Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoetan, bai Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegokoetan, unitate didaktikoa lan-unitateei buruzkoa izaten ahalko da, eta ikaskuntza-emaitzekin lotuta egon beharko du, bai eta kasuan kasuko profil profesionaleko konpetentzia-unitateei dagozkien amaierako gaitasunekin ere, hala badagokio.

Unitate didaktiko hori prestatzean, deialdiaren VII. eranskinean adierazten diren alderdiak jaso beharko dira.

Unitate didaktikoa prestatu eta azaltzeko, izangaiak nahi duen material osagarria erabiltzen ahalko du, berak ekarria, eta gidoi moduko bat, alde bietatik idatzitako DIN-A4 tamainako orri batekoa edo alde bakarretik idatzitako DIN-A4 tamainako bi orrikoa gehienez; gidoi hori epaimahaiari entregatu beharko zaio azalpena bukatutakoan.

Unitate didaktikoaren prestaketa eta azalpena 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko bigarren probaren kalifikazioaren %70 eginen du.

1.3. Oposizioaldiaren azken kalifikazioa.

Fase hau osatzen duten bi probetan lortutako puntuazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da azken kalifikazioa, baldin eta proba guztiak gainditu badira.

Oposizioaldiko proben zati bakoitzaren puntuazioa ateratzeko, epaimahaian parte hartzen duten kide guztien kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa eginen da. Epaimahaikideek emandako puntuazioen artean hiru puntu osoko edo gehiagoko aldea baldin badago, puntuaziorik altuena eta baxuena, besterik gabe, baztertuko dira, eta gainerako kalifikazioekin aterako da batezbestekoa. Epaimahaiko kide batek baino gehiagok ematen badute gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazioa, kasu horretan, gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazio bat baizik ez da baztertuko.

Oposizioaldiko proba bakoitza bukatutakoan, izangaiek lortutako puntuazioen zerrenda argitaratuko da www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan. Horretarako, deialdia egin duen hezkuntza-administrazioak aurreikusitako sistemen bidez autentifikatu beharko dira izangaiak.

Aipatu puntuazioen aurrean, izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, argitalpenaren ondoko lehen egun balioduna bukatu arte. Kasu horretan, epaimahaiak erreklamazioa berrikusiko du ebaluazio-irizpideen arabera, eta aztertuko du kalifikazioetan akats material edo egitezkorik, transkripziokorik edo aritmetikorik egin den.

Era berean, epaimahaiak ofizioz zuzentzen ahalko ditu izangaiei emandako behin-behineko puntuazioan hautemandako akatsak.

Erreklamazioak ebatzi ondotik, epaimahaiek izangaien zerrenda argitaratuko dute, bakoitzak lortutako behin betiko puntuazioarekin, eta izangaiek aurkeztutako erreklamazioak ebazteko akta ere bai, www.nafarroa.eus webgunean, deialdiaren fitxan.

Behin betiko puntuazioen aurrean, izangaiek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren aurrean, puntuazioak argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Errekurtso horien ebazpenean, kontuan hartuko da ageriko errorerik, arbitrariotasunik edo botere-desbideratzerik ez egotea epaimahaiaren jarduketan.

Oposizioaldia gainditzen duten izangaiei baizik ez zaizkie batuko lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioak.

2. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko hautapen-prozeduraren garapena.

Hautapen-prozeduran lehiaketaldi bat izanen da; hartan, parte-hartzaileen merezimenduak baloratuko dira, eta, bereziki, egindako lana eta gainditutako prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak, baita merezimendu akademikoak eta irakaslanaren ebaluazio positiboa ere, deialdiaren II. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera; horretaz gainera, proba bat izanen da, kasuan kasuko espezialitateko gai bati buruzko aurkezpena izanen dena, eta eduki praktikoko zati bat. Prozedura horren bidez kidegora igotzen direnek ez dute praktikaldirik egin beharko.

Epaimahaiek dei bakarra eginen diete izangaiei proba egiteko, eta agertzen ez direnak baztertu eginen dira hautapen-prozesutik. Horretarako, taldekako ariketa bat egiteko deituta daudenek deialdietan zehazten diren orduan eta egunean agertu beharko dute epaimahaiaren aurrean. Bakarkako ariketetan, egun bakoitzerako deitutako izangaiek bertan egon beharko dute epaimahaiak jarduketak hasteko ezarritako orduan.

Epaimahaiek www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko dituzte aurreko paragrafoan aipatutako deiak, deialdiaren fitxan, horiek hasi baino berrogeita zortzi ordu natural lehenago, gutxienez.

Izangaiek parte hartzeko ordena alfabetikoki zehaztuko da; horretarako, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak zozketaz bi letra aterako ditu, eta lehen abizenaren hasieran bi letra horiek dituen izangaia hasiko da.

Epaimahaikideek edozein unetan eskatzen ahalko diete izangaiei beren nortasuna froga dezatela.

2.1. Lehiaketaldia.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ondoren, I. tituluko seigarren oinarrian aipatutako organoek izangaiek frogatutako merezimenduak baloratuko dituzte, deialdi honen II. eranskineko baremoari jarraikiz.

Merezimendutzat joko dira egindako lana, gainditutako prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak, merezimendu akademikoak eta beste batzuk.

Eskaerak aurkezteko epearen barruan alegatutako eta II. eranskinean adierazten den dokumentazioarekin batera aurkeztutako merezimenduak baizik ez dira puntuatuko.

Oinarri honen 1.1 apartatuan xedatutakoa aplikatuko da honako hauei dagokienez: baremoaren ataletako puntuazioen batura, merezimenduen behin-behineko balorazioak, horien aurkako erreklamazioak aurkezteko epea eta merezimenduen behin betiko balorazioak.

2.2. Proba.

Proba bakarra eginen da. Proba horretan, lortu nahi den irakaskuntza-espezialitatearen berariazko ezagutzak erakustea hartuko da kontuan, baita izangaien baliabide didaktiko eta pedagogikoak egiaztatzea ere.

Probak bi zati izanen ditu: espezialitateko gai baten azalpena eta zati praktikoa.

Espezialitateko gai bat ahoz azaldu beharko da, eta, ondoren, horren gaineko eztabaida egin, hori ere ahoz. Gai hori izangaiak aukeratuko du, espezialitateko gai-zerrendatik zozketaz aterako diren zortzi gairen artean. Oposiziorako erabiltzen den titulazio akademikoa eta lortu nahi den espezialitatea bat badatoz, gai hori epaimahaiak zozketaz ateratako bederatzi gairen artetik aukeratuko du izangaiak. Azalpena osatzeko, planteamendu didaktiko bat egin beharko da, izangai bakoitzak libreki hautatutako ziklo edo ikasmaila jakin bati buruz.

Izangaiak bi ordu izanen ditu ariketa hau prestatzeko, eta egokia iruditzen zaion material osagarria erabiltzen ahalko du, berak ekarrita. Halaber, azalpenean, aldez aurretik prestaketan egindako gidoi baten laguntza izaten ahalko du. Gidoi hori ez da izanen bi aldetatik idatzitako DIN-A4 tamainako orri bat edo alde bakarretik idatzitako DIN-A4 tamainako bi orri baino luzeagoa, eta epaimahaiari entregatuko zaio proba bukatzean. Gaiaren azalpena eta planteamendu didaktikoa egiteko berrogeita bost minutu izanen ditu gehienez. Eztabaidak hamabost minutu iraunen du gehienez.

Igotzeko prozedura honen eduki praktikoaren zatia VI. eranskinean ezarritako zehaztapenen araberakoa izanen da, eta sartzeko prozeduraren lehenengo probaren A zatiarekin bat etorriko da. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko datan indarrean dagoen araudia hartuko da kontuan.

0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da proba, eta izangaiek gutxienez ere bost puntu lortu beharko dituzte proba gainditzeko. Puntuazioa honela banatuko da: zati praktikoak %30 izanen du, eta gaiaren azalpen eta eztabaidaren zatiak %70.

Probaren puntuazioa ateratzeko, epaimahaian parte hartzen duten kide guztien kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa eginen da. Epaimahaikideek emandako puntuazioen artean hiru puntu osoko edo gehiagoko aldea baldin badago, puntuaziorik altuena eta baxuena, besterik gabe, baztertuko dira, eta gainerako kalifikazioekin aterako da batezbestekoa. Epaimahaiko kide batek baino gehiagok ematen badute gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazioa, kasu horretan, gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazio bat baizik ez da baztertuko.

Proban 5 puntu edo gehiago lortu dituztenen kasuan soilik batuko dira lehiaketaldiko eta probako puntuazioak.

2.3. Otsailaren 5eko 182/1993 Errege Dekretuak ezartzen duenez, nazioarteko erakundeetako funtzionarioak izan eta nazionalitate espainiarra duten izangaiak salbuetsirik egonen dira errege dekretu horretan sortutako Homologaziorako Batzorde Iraunkorraren arabera nazioarteko erakunde horretan jatorrizko lanpostuetan aritzeko eskatutako ezagupenak egiaztatzeko xedea duten probak egitetik.

Horretarako, otsailaren 5eko 182/1993 Errege Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitako homologazio-ziurtagiria aurkeztu beharko da, izangaiak hautapen-prozesuan parte hartzeko aurkezten duen eskaerarekin batera.

Salbuetsitako ariketetan, deialdiak ariketa gainditzeko eskatzen duen gutxieneko kalifikazioa emanen zaie izangaiei.

Interesdunek zilegi izanen dute kalifikazio horri uko egin eta salbuetsi direneko ariketetan parte hartzea, sarrera irekiko edo desgaitasuna dutenentzako erreserba-prozeduran parte hartzen duten gainerako izangaien baldintza beretan. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu eta ondoko hiru egun baliodunean egin beharko da ukoa. Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduko zaizkio uko egite horiek.

Zortzigarrena.–Oposizio-lehiaketa gainditzea.

1. Sartzeko prozedura irekia eta desgaitasuna dutenentzako erreserbarena.

Hautapen-organoek oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazio globalen arabera ordenatuko dituzte izangaiak, eta hautatuak izanen dira kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko prozedura bakoitzean iragarritako plaza kopurua bezalako hurrenkera zenbakia edo txikiagoa duten izangaiak.

Oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen haztapena, oposizio-lehiaketaren puntuazio orokorra ezartzeko, honako hau izanen da: bi heren, oposizioaldirako, eta heren bat, lehiaketaldirako.

2. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko prozedura.

Prozedura hau gainditzeagatik hautatuak izateko, proba gainditu duten izangaiak lehiaketaldian eta proban lortutako guztizko puntuazioaren arabera ordenatuko dira, eta dagokien kidego, espezialitate eta hizkuntzan iragarritako plaza kopurua bezalako hurrenkera zenbakia edo txikiagoa duten izangaiak hautatuko dira.

Honela haztatuko dira oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioak, oposizio-lehiaketaren puntuazio orokorra ezartzeko: %55 oposizioaldirako eta %45 lehiaketaldirako.

3. Hautatutako izangaien zerrendak argitaratzea.

Oposizioaldiaren eta lehiaketaldiaren balorazioa egin ondoren, hautapen-prozesu bakoitzean bi faseak gainditu dituzten izangaien zerrenda prestatuko dute hautapen-organoek, puntuaziorik handienetik txikienera ordenatuak, hamar milarenera bitarteko hurbilpena eginda, gero oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioak batzeko, izangaiak lortutako guztirako puntuazioen arabera ordenatzeko, bi faseak gainditu dituzten izangaiak aldarrikatzeko, zerrendak argitaratzeko eta organo dei-egileari igortzeko.

Hautapen-prozedurak gainditu dituzten izangaiak zehaztu ondoren, hautapen-organoek zerrenda bakar bat prestatuko dute. Lehenik, igotzeko prozedurako izangaiak agertuko dira, eta bigarrenik, sartzeko prozedura irekikoak. Desgaitasuna dutenentzako erreserba-prozedurako izangaiak bigarren multzoan sartuko dira, eta beren puntuazioaren arabera ordenatuko dira. Multzo bakoitzean, hautatutako izangaiak oinarri honetan ezarritakoaren arabera ordenatuko dira.

Zerrenda horretan berdinketarik gertatuz gero, horien artean lehentasuna zeinek duen zehazteko irizpide hauek hartuko dira aintzat:

Sartzeko prozedura irekian eta desgaitasuna dutenentzako erreserbako prozeduran lehiatzen diren izangaien kasuan:

1) Oposizioaldian puntuaziorik altuena atera duena.

2) Oposizioaldiko proba bakoitzean puntuaziorik altuena atera duena, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.

3) Puntuaziorik handiena duena merezimenduen baremoko apartatuetan, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.

4) Merezimenduen baremoko azpiapartatuetan puntuaziorik altuena ateratzen duena, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.

Irizpide horiek aplikatuta ere berdinketa hausten ez bada, epaimahaiak bosgarren irizpide bat aplikatuko du; hots, zozketa eginen du puntuazio berbera duten izangaien artean.

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora igotzeko prozeduran parte hartzen duten izangaien kasuan:

1) Proban puntuaziorik handiena duena.

2) Merezimenduen baremoko apartatu bakoitzean puntuaziorik handiena duena, deialdian agertzen diren hurrenkera berean.

3) Merezimenduen baremoko azpiapartatuetan puntuaziorik altuena ateratzen duena, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.

Irizpide horiek aplikatuta ere berdinketa hausten ez bada, epaimahaiak laugarren irizpide bat aplikatuko du; hots, zozketa eginen du puntuazio berbera duten izangaien artean.

Sartzeko hautapen-prozedura irekia gainditu duten izangaiak zehaztean, prozedura horri hasiera batean esleitutako plazei igotzeko prozeduran eta desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-prozeduran hutsik gelditu diren plazak gehituko dizkiete hautapen-organoek.

Inolaz ere ezin izanen da aldarrikatu espezialitate eta hizkuntza bakoitzean deialdian sartutako plaza kopurua baino izangai gehiagok gainditu dituztela oposizioaldia eta lehiaketaldia.

Espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera probak gainditzen dituztenen zerrenda bakarrak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez onetsiko dira. Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan. Zerrenda horien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aurrekoa gorabehera, baldin eta hautapen-organoek deialdiko plaza adina izangai izendatzea proposatzen badute eta hautatutako izangairen batek uko egiten badio plazari 2027ko abuztuaren 31ra arte, egun hori barne, plaza kopurua betetzen dela ziurtatzearren, deialdia egin duen organoak zilegi izanen du gaindituen zerrenda osagarri bat onestea epaimahaiak proposatutakoen ondoren dauden izangaiekin (oinarritzat hartuko da izangaien puntuazioak batzeko aktan duten hurrenkera), praktiketako funtzionario izendatuak izan ahal daitezen. Hori Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez eginen da, eta www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Hautatuak izan direnek Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketako Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute deialdiaren web-fitxaren bitartez, 5 egun balioduneko epean, oposizioaldia eta lehiaketaldia gainditu duten izangai hautatuen zerrendak argitaratzen direnetik hasita, bat etorriz Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57. artikuluan ezarritakoarekin, betiere ez badiote baimenik eman Hezkuntza Departamentuari hura kontsulta dezan, parte hartzeko eskaerak aurkezteko epean, hirugarren oinarrian ezarritakoarekin bat.

4. Oposizio-lehiaketa gainditzea espezialitate, hizkuntza edo kidego batean baino gehiagotan:

Hautapen-prozeduren antolaketa-sistemak ahalbidetzen badu izangaiek kidego, espezialitate eta hizkuntza batean baino gehiagotan parte hartzea, egoera hauek suertatzen ahal dira:

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-esparruko plazetan sartzeko oposizio-lehiaketa kidego bereko bi espezialitatetan edo gehiagotan gainditzen duten izangaiek espezialitateetako eta hizkuntzetako bat aukeratu beharko dute, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskaera baten bidez, eta, horrela, gainerako espezialitate eta hizkuntzetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko eginen diete. Eskaera hori bost egun balioduneko epean igorri beharko dute, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita. Aukera hori baliatu ezean, ulertuko da oposizio-lehiaketan puntuazio handiena lortu duten espezialitatea eta hizkuntza aukeratzen dituztela. Puntu-berdinketa gertatuz gero, deialdiaren I. tituluko lehen oinarriko 2. apartatuan agertzen den espezialitatearen eta hizkuntzaren araberako ordenari jarraituko zaio.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-esparruko plazetan sartzeko oposizio-lehiaketa kidego batean baino gehiagotan gainditzen duten izangaiek kidego horietako batean praktiketako funtzionario izenda ditzatela eskatu beharko dute, eta beste irakasleen kidegoko hautapen-prozeduran parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko eginen diete. Horretarako, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari eskaera bat igorri beharko diote bost egun balioduneko epean, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita. Aukera hori baliatu ezean, ulertuko da oposizio-lehiaketan puntuazio handiena lortu duten espezialitatea eta hizkuntza aukeratzen dituztela. Puntu-berdinketa gertatuz gero, deialdiaren I. tituluko lehen oinarriko 2. apartatuan agertzen den espezialitatearen eta hizkuntzaren araberako ordenari jarraituko zaio.

–Deialdi honen bidez onetsitako oposizio-lehiaketa gainditzen duten izangaiek beste hezkuntza-­administrazio bateko oposizio-lehiaketa ere gainditzen badute, kidego berean edo beste batean sartzeko, eta hautatzen badute beste hezkuntza-administrazio horretan praktiketako funtzionario izendatuak izatea, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskaera bat aurkeztu beharko dute bost egun balioduneko epean, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita, deialdi honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko egiteko. Uko egiten ez badiote, praktiketako funtzionarioei destinoa esleitzeko ekitaldi publikoan parte ez hartzeak edo beste hezkuntza-administrazio batean praktiketako funtzionario izateko izendapena onartzeak esan nahiko du oposizio-lehiaketa honi isilbidez uko egiten diotela.

5. Desgaitasuna dutenentzako erreserba-prozeduraren bidez hautatzen diren izangaien bateragarritasunari buruzko txostena.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak, desgaitasuna dutenentzako erreserba-prozeduraren bitartez hautatuak izanez gero, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, beren desgaitasun-maila eta gainditutako oposizio-lehiaketaren kidegoari eta espezialitateari dagozkien lan eta eginkizunetan aritzeko gaitasuna bateragarriak diren baloratzeko.

Txostenean izangaia bateraezina dela adierazten bada, izangaiak oposizio-lehiaketan parte hartu izanaren ondoriozko eskubide guztiak galduko ditu.

Bederatzigarrena.–Praktiketako funtzionarioak izendatzea.

1. Hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko ditu Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak (salbuetsita ez badaude edo salbuetsita egon arren praktiketara joateko erabakia hartzen badute), eta praktikak egiteko destinoa emanen die zerbitzuaren beharrak kontuan izanik, lortu duten kidegoko, espezialitateko edo hizkuntzako lanpostu hutsetan edo behin-behineko ordezkapenetan edo, bestela, kidego bereko edo irakasleen beste kidego batzuetako antzeko espezialitateetan.

Praktikaldia egiteko destinoa telematikaz hautatuko da, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ebazpen bidez zehazten duen prozeduraren bidez. Destinoen esleipen telematikoan parte hartu ezean, izangaiak hautapen-prozeduratik kanpo geldituko dira, salbu eta behar bezala egiaztatzen bada ezinbesteko kasu bat gertatu zela.

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora igotzeko prozeduraren bidez hautatzen diren izangaiek, baldin eta praktikaldia egitea hautatzen badute, lehentasuna izanen dute destinoak lortzerakoan, deialdi honetako lanpostuetan sartzeko prozedura irekirako izangaien aurretik, eta esleipen hori hautapen-prozeduretan lortutako puntuazioari jarraikiz eginen da.

Izendapenaren ebazpenean adierazitako egunean hasi beharko dute ikastetxeetan praktikaldia egiten.

Praktikaldia egiteko esleitzen diren destinoak behin-behinekoak izanen dira.

Praktiketako funtzionario izateko izendapena jaso eta karrerako funtzionario izendatu bitartean, izangaiek praktiketako funtzionarioen araubide juridiko-administratiboa izanen dute, baldin eta irakasle-­lanpostu batean aritzen badira.

2. Ez dute praktikaldia egin beharko igotzeko hautapen-prozeduraren bidez hautatzen diren izangaiek.

Praktikalditik salbuetsi diren izangai hautatuek jatorrizko kidegoetan jarraituko dute, hautapen-prozeduretako espedienteak onetsi eta ondoren karrerako funtzionario izendatu bitartean.

Hala ere, praktikaldia egitetik salbuetsitako izangaiak praktiketako funtzionario izenda daitezke; horretarako, eskaera egin beharko zaio Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari onartutako izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratu eta bost egun balioduneko epean. Izangai horiei ez zaie praktikaldiaren ebaluaziorik eginen, eta praktiketako funtzionario egoeran segituko dute harik eta hautapen-prozeduren espedienteak onetsi eta ondoren karrerako funtzionario izendatu arte.

Halaber, hautatutako izangaiek frogatzen badute gutxienez ere ikasturte bat eman dutela karrerako irakasle funtzionario gisa zerbitzu ematen, praktikaldiaren ebaluaziotik salbuetsita egonen dira. Izangai horiek inguruabar hori jakinarazi beharko dute, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari eskaera bat igorriz. Horretarako, bost egun balioduneko epea izanen dute, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita.

3. Praktiketako funtzionario izendatutako izangaiak eta, praktikaldia egitetik salbuetsita egon arren, jatorrizko kidego edo lanpostuetan gelditzea aukeratu duten izangai hautatuak beharturik egonen dira lehenbiziko behin betiko destinoa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen duen ikastetxeren batean eskuratzera. Plazak betetzeko lehiaketetan parte hartu nahi izanez gero, kasuan kasuko deialdiek xedatzen dutenari jarraikiko zaio.

Aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, igotzeko hautapen-prozeduraren bidez hautatzen diren izangaiek destino berean segitzea aukeratzen ahalko dute, baldin eta, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa-esparruan, behin betiko moduan eta kidego eta espezialitate berean zerbitzuak ematen ari badira. Aukera hori bost egun balioduneko epean egin beharko dute, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita.

Aukera hori adierazten ez badute, ulertuko da jatorrizko kidegoan esleiturik duten destinoan berean gelditzeari uko egiten diotela eta, orduan, apartatu honetan xedatutakoa aplikatuko zaie.

Hamargarrena.–Praktikaldia.

1. Praktikaldiaren xedea da hautatutako izangaiek irakaskuntzarako gaitasuna dutela egiaztatzea.

2. Praktikaldiaren barrenean, izangaiek zuzeneko irakaskuntzako aldi bat eta zenbait prestakuntza-ikastaro egin beharko dituzte.

3. Praktikaldia Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez arautuko da. Ebazpen horrek honako alderdi hauek bilduko ditu, besteak beste:

–Praktikaldia noiz hasiko den eta zenbat iraunen duen.

–Irakasle baten tutoretzapean eginen da, eta kalifikazio-batzorde batek ebaluatuko du "gai" edo "ez gai" adierazita.

–Praktiketako funtzionario batek aldi baterako ezintasuna badu, erditzeagatiko lizentzia ordaindua badu, ama biologikoa ez den gurasoaren baimena badu edo antzeko egoeraren batean badago, edo eszedentzia berezian badago, eta horrek praktikaldia normaltasunez egitea edo hura ebaluatzea galarazten badio, funtzionario horrek kalifikazio-batzordeari eskatzen ahalko dio praktikaldia atzeratu diezaiola. Izangaiak praktikaldia hurrengo urtean egin dezala proposa dezake kalifikazio-batzordeak, behin bakarrik. Horrelakoetan, 2027-2028 ikasturtean praktikaldian benetan egindako denbora hurrengo ikasturtean aintzat har diezaiotela erabaki dezake.

4. Praktikaldian "ez gai" kalifikazioa lortzen duten izangaiek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Horretarako, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak ebazpen arrazoitua emanen du.

5. Praktikaldian zehar, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua harremanetan jarriko da sarrerako hautapen-prozeduren ondorioz praktiketako funtzionario direnekin, egiaztapen-txosten bat egiteko; txosten horrek frogatu beharko du izangaiek ez dutela irakaskuntzan aritzea eragozten dien eritasunik edo gabezia fisiko edo psikikorik. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak txosten hori igorriko dio Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari.

Ezin bada egiaztatu praktikako funtzionario batek gaitasun nahikoa duela irakaskuntzan aritzeko, betiere aurreko paragrafoaren arabera, karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko ditu, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emanen duen ebazpenaren bidez.

Hamaikagarrena.–Karrerako funtzionarioen izendapena.

1. Praktikaldia bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak hautapen-prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen bidez. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

2. Horrez gainera, hautatutako izangaien zerrendak Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministeriora igorriko dira, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko karrerako funtzionarioen tituluak eman ditzan, kasuaren arabera.

3. Izendapenaren ondorioak, praktikaldia zein ikasturtetan egin den, hurrengo ikasturteko irailaren 1ean hasiko dira; izan ere, karrerako funtzionarioek egun horretan berean hartu beharko dute destinoaren jabetza.

4. Hautapen-prozedurak gainditzen dituzten izangaiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa-esparruan izan beharko dute lehenbiziko behin betiko destinoa, hautatzen diren kidego, espezialitate eta hizkuntza berean, eta, horretarako, ondoren onesten diren lekualdatze-lehiaketetan parte hartu beharko dute. Betebehar horretatik salbuetsirik daude igotzeko hautapen-prozedura gainditu ondoren destinoa I. tituluko bederatzigarren oinarrian xedatutakoaren arabera berretsi duten funtzionarioak.

Hamabigarrena.–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrendak.

Honako honen bidez arautuko dira aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrendak, irakasleen kidegoetan sartzeko oposizio-lehiaketa bukatu ondoren eratuko direnak: 37/2020 Foru Agindua, apirilaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle-lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena. Izangaiak zerrenda orokorretan sartzeko, espezialitate bakoitzerako eskatutako titulazioa eduki beharko da, 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskinean ezarritakoarekin bat.

Hamahirugarrena.–Hautapen-prozeduran aurkeztutako dokumentazioa.

Ez da itzuliko izangaiek oposizioaldian aurkeztutako ezein dokumentazio, hautapen-prozeduraren espedientea osatzen baitute, sartzeko prozeduran aurkeztutako argitalpenak salbu. 2027ko abenduan zehar, Hezkuntza Departamentuko Hautatze Prozeduren Atalean jasotzen ahalko dituzte argitalpenak izangaiek. Jasotzen ez badira, izangaiak agiri horiek berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

Hamalaugarrena.–Profilak egiaztatzea.

Kasu guztietan, prozedura horietarako aurkeztutako titulazioen eta/edo merezimenduen ondoriozko profilak ofizioz egiaztatuko zaizkie hautapen-prozeduran parte hartzeko eskaerak aurkezteko epean profilen titulazioren bat aurkeztu duten izangaiei, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 13ko 36/2022 Foru Aginduarekin bat.

Behar den berariazko profilarekin identifikatuko dira, orobat, Hezkuntza Departamentuan hori lehenago egiaztatu zuten izangaiak.

Hamabosgarrena.–Errekurtsoak.

Epaimahaiek ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta berau aplikatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

II. TITULUA.–BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOKO, HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN KIDEGOKO ETA LANBIDE HEZIKETAKO SEKTORE BEREZIETAKO IRAKASLE ESPEZIALISTEN KIDEGOKO KARRERAKO FUNTZIONARIOEK KIDEGO BEREAN ESPEZIALITATE BERRIAK ESKURATZEKO PROZEDURAREN OINARRIAK

Honako oinarri hauek arautuko dute prozedura:

OINARRIAK

Lehena.–Arau orokorrak.

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko karrerako funtzionarioek aipatu kidegoetan espezialitate berriak eskuratzeko prozedurarako deia egiten da.

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoaren espezialitate hauek sartzen dira deialdian:

–Espezialitatea:

  • Filosofia.
  • Latina.
  • Gaztelania eta Literatura.
  • Geografia eta Historia.
  • Matematika.
  • Fisika eta Kimika.
  • Biologia eta Geologia.
  • Marrazketa.
  • Ingelesa.
  • Gorputz hezkuntza.
  • Hezkuntza-orientazioa.
  • Teknologia.
  • Euskal Hizkuntza eta Literatura (Nafarroa).
  • Enpresen Administrazioa.
  • Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak.
  • Ostalaritza eta Turismoa.
  • Informatika.
  • Esku-hartze Soziokomunitarioa.
  • Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa.
  • Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak.
  • Sistema Energetikoen Antolaketa eta Proiektuak.
  • Elikagaien Industriako Prozesuak.
  • Sistema Elektronikoak.
  • Sistema Elektrotekniko eta Automatikoak.
  • Instalazio Elektroteknikoak.
  • Diagnostiko Kliniko eta Ortoprotesikoko Prozedurak.
  • Osasun- eta Laguntza-prozedurak.
  • Merkataritzako Prozesuak.
  • Administrazio-kudeaketako Prozesuak.
  • Komunitatearentzako Zerbitzuak.
  • Sistema eta Aplikazio Informatikoak.
  • Ekipo Elektronikoak.

Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoaren espezialitate hauek sartzen dira deialdian:

–Espezialitatea:

  • Euskara.
  • Frantsesa.
  • Ingelesa.

Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoaren espezialitate hauek sartzen dira deialdian:

–Espezialitatea:

  • Sukaldaritza eta Pastelgintza.
  • Estetika.
  • Ibilgailuen Mantentze-lanak.
  • Mekanizazioa eta Makinen Mantentze-lanak.
  • Soldadura.

Titulu honetan aurreikusita ez dagoen orotan, prozedura honi ebazpen honen I. tituluan xedatutakoa aplikatuko zaio.

Espezialitate batean izena eman eta onartua izateak ez dio izangaiari bermatuko beste espezialitate batzuetara aurkeztu ahal izatea, ezartzen den prozeduraren antolaketak hori galarazten badu.

Bigarrena.–Izangaien betebeharrak.

Espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran onartuak izateko, izangaiek betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Lortu nahi den espezialitateari dagokion kidegoko karrerako funtzionarioa izatea, eta behin-behineko edo behin betiko destinoa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa-esparruan izatea.

Eszedentzian dauden funtzionarioen kasuan eta, orobat, kanpoko plaza bati atxikita edo antzeko egoeraren batean daudenen kasuan, betebehar hau destinoko azkeneko ikastetxean betetzea eskatuko da.

b) Eskuratu nahi den espezialitatea zein den, bertan txanda irekirako eskatzen diren betebeharrak betetzea.

Irakasle funtzionarioek ez dute parte hartzen ahalko prozedura honetan baldin eta behin-behineko edo behin betiko destinoa beste hezkuntza-administrazio batzuetan badute eta Foru Komunitatean zerbitzu-eginkizunetan edo antzeko egoeran badaude.

Oinarri honetan aipatutako betebehar guztiak eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira, baita karrerako funtzionario gisa plazaren jabetza hartu arte ere.

Hirugarrena.–Epeak, eskaerak eta dokumentazioa.

1. Eskaerak aurkezteko epea.

Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea hogei egun natural izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen-prozedura honetan parte hartu nahi dutenek telematikaz aurkeztu beharko dute eskaera nahitaez, Hezkuntza Departamentuak deialdi honi dagokion fitxan jarriko duen inprimaki elektroniko espezifikoaren bidez. Webgune honetan dago:

https://tramitespersonal.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/profesor-ensenanza-secundaria-eoi-y-especialista-sectores-singulares-fp-adquisicion-2027

Hezkuntza Departamentuaren webgunean ere eskuragarri egonen da aipatu inprimakia:

https://www.educacion.navarra.es/eu/

Parte hartzeko eskaeran izangaiek adierazi beharko dute titulu honen lehen oinarrian adierazitako espezialitateetatik zeinetan parte hartu nahi duten.

Prozedura honetako proba euskaraz egin nahi duten izangaiek halaxe adieraziko dute parte hartzeko eskabidean. Halakorik adierazi ezean, ulertuko da proba gaztelaniaz egin nahi dutela.

3. Dokumentazioa.

Eskaera telematikaz aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Nortasun-agiri nazionala edo horren baliokidea, indarrean. Nortasun-agiri nazionalaren edo nortasun-agiri baliokidearen kopia eskaneatua aurkeztu beharko da, bi aldeetatik eta dokumentu bakar batean. Halere, izangaiek baimena ematen ahalko diote Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari informazio hori kontsultatzeko, eta, horretarako, apartatu bat gaitu da parte hartzeko eskaeran. Baimena ematea aukeratuz gero, ez da beharrezkoa izanen dokumentua aurkeztea.

b) Tasa bat ordaintzea parte hartu nahi den espezialitate bakoitzeko, titulu honen laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

4. %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak.

%33ko edo goragoko desgaitasuna duten izangaiek parte hartzeko eskaeran adierazi beharko dute zenbateko desgaitasuna duten eta hori frogatzeko organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, denborari eta baliabideei dagokienez probak egiteko behar diren egokitzapenak eskatu ahal izateko.

Proba egiteko denbora eta baliabideetan behar dituzten egokitzapenei dagokienez, izangaiek aparteko orri batean adierazi beharko dute zein egokitzapen eskatzen duten.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangai horiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, probak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten zentzuzko egokitzapen eta doikuntzak zehazteko, desgaitasuna dutenek baldintza berdinetan parte har dezaten ziurtatzeko, proben mamia aldatu gabe, betiere.

Laugarrena.–Eskubideen ordainketa.

Espezialitate berriak eskuratzeko hautapen-prozedura honetan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa da, onartua izateko eskatzen den espezialitate bakoitzeko.

Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskabidea formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez. Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Izangaiak espezialitate eta hizkuntza batean baino gehiagotan parte hartzea eskatzen badu, baina guztien abonua ez badu justifikatzen, edo dokumentazioa zuzentzeko fasean aurkeztutako ordainketa-gutunetan ez badu zehazten zer espezialitate eta hizkuntzatarako diren, administrazioak ofizioz onartuko du izangaia kasuan kasuko espezialitateetan, titulu honen lehen oinarrian jasotzen den hurrenkeran.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearekin bat etorriz, tasak ordaintzetik salbuetsita daude ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak. Pertsona horiek desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiria edo irizpena aurkeztu beharko dute.

Bosgarrena.–Izangaien onarpena.

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea iraganik, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko (espezialitateen arabera), eta www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko du, deialdiaren fitxan. Zerrenda horietan parte-hartzaileen izen-deiturak azalduko dira, bai eta, baztertuz gero, horren arrazoiak ere.

Behin-behineko zerrenda horiek onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, kasua bada, baztertua izatea eragin duen akatsa zuzentzeko. Era berean, beren datu pertsonalak ematean akatsak egin direla ohartu diren izangaiek epe horretan berean adierazten ahalko dute. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

Izangairen batek ez baditu akats formalak zuzentzen epe horren barruan, ulertuko da uko egin diola akatsak zuzentzeko duen eskubideari, eta inguruabar hori deklaratzen duen ebazpena emanen da.

2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak.

Aurreko apartatuan aipatutako erreklamazioak ebatzi ondoren, espezialitate eta hizkuntza bakoitzean onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak onesteko ebazpena emanen da.

Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Behin betiko zerrenda horiek onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpena onetsi ondotik egiaztatzen bada izangairen batek ez dituela betebeharrak betetzen, bere jarduketak deuseztatu eginen dira, faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna galarazi gabe.

Seigarrena.–Hautapen-organoak.

Prozedura honetako hautapen-organoak ebazpen honen I. tituluko seigarren oinarrian adierazi diren hautapen-batzordeak eta epaimahaiak izanen dira, eta, prozedura honi dagokionez, oinarri hartan ezartzen diren eginkizun berberak izanen dituzte.

Deialdiko prozedura honetan dagoen espezialitate batekin gertatzen bada kidegoan sartzeko beste prozeduran espezialitate horretarako bererako epaimahai bat baino gehiago izendatu dituztela eta, ondorioz, hautapen-batzordea eratu dela, 1. epaimahaiak eginen du prozedura honetako izangaien ebaluazioa.

Izangaiei gaztelaniazko espezialitateko epaimahaia esleituko zaie, proba euskaraz egitea eskatzen ez badute behintzat. Espezialitate horretan euskarazko epaimahairik eratu ez bada, behar diren neurriak hartuko dira izangaiek proba euskaraz egin ahal izateko. Espezialitate horretan gaztelaniazko epaimahairik eratu ez bada, izangaiei euskarazko epaimahaia esleituko zaie.

Zazpigarrena.–Hautapen-sistema.

Proba bakarra eginen da. Proba horretan, lortu nahi den irakaskuntza-espezialitatearen berariazko ezagutzak erakustea hartuko da kontuan, baita izangaien baliabide didaktiko eta pedagogikoak egiaztatzea ere.

Proba euskaraz edo gaztelaniaz eginen da, parte hartzeko eskatu duten espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera, hizkuntzen espezialitateetan izan ezik, horiek dagokien hizkuntzan eginen baitira.

Probak bi zati izanen ditu: espezialitateko gai baten azalpena eta zati praktikoa.

Azalpena egiteko, epaimahaiak espezialitateko zenbait gai aukeratuko ditu ausaz, espezialitateko gai-zerrendako gai kopuruaren proportzioan, eta izangaiak haietako bat hautatu beharko du, irizpide hauei jarraikiz: 25 gai baino gehiago eta 51 gai baino gutxiago dituzten espezialitateetan, lau gairen artean aukeratu beharko da, eta 50 gai baino gehiago dituzten espezialitateetan, bost gairen artean aukeratu beharko da. Izangaiak ahoz egin beharko du azalpena, eta ondoren eztabaida bat eginen da, hori ere ahoz.

Espezialitate bakoitzean aplikatuko diren gai-zerrendak indarrean daudenak dira, eta deialdi honen IV. eranskinean agertzen dira.

Azalpena osatzeko, planteamendu didaktiko bat egin beharko da, izangai bakoitzak libreki hautatutako ziklo edo ikasmaila jakin bati buruz.

Izangaiak bi ordu izanen ditu ariketa hau prestatzeko, eta egokia iruditzen zaion material osagarria erabiltzen ahalko du, berak ekarria. Halaber, azalpenean, aldez aurretik prestaketan egindako gidoi baten laguntza izaten ahalko du. Gidoi hori ez da izanen bi aldetatik idatzitako DIN-A4 tamainako orri bat edo alde bakarretik idatzitako DIN-A4 tamainako bi orri baino luzeagoa, eta epaimahaiari entregatuko zaio proba bukatzean. Azalpena amaitzean gidoia baino ez zaio emanen epaimahaiari, eta epaimahaiak ezin izanen du beste dokumentu edo materialik jaso. Gaiaren azalpena eta planteamendu didaktikoa egiteko berrogeita bost minutu izanen ditu gehienez. Eztabaidak hamabost minutu iraunen du gehienez.

Eduki praktikoaren zatiak VI. eranskinean ezarritako baldintzak beteko ditu, eta sartzeko prozeduraren lehenengo probaren A zatiarekin bat etorriko da.

0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da proba, eta izangaiek gutxienez ere bost puntu lortu beharko dituzte proba gainditzeko. Puntuazioa honela banatuko da: zati praktikoak %30 izanen du, eta gaiaren azalpen eta eztabaidaren zatiak %70.

Probaren puntuazioa ateratzeko, epaimahaian parte hartzen duten kide guztien kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa eginen da. Epaimahaikideek emandako puntuazioen artean hiru puntu osoko edo gehiagoko aldea baldin badago, puntuaziorik altuena eta baxuena, besterik gabe, baztertuko dira, eta gainerako kalifikazioekin aterako da batezbestekoa. Epaimahaiko kide batek baino gehiagok ematen badute gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazioa, kasu horretan, gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazio bat baizik ez da baztertuko. Epaimahaiak "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen dio probari.

Zortzigarrena.–Probaren hasiera eta garapena.

1. Epaimahaiek izangaiei dei eginen diete proba egiteko. Izangai guztientzako deiak webgunean argitaratuko dira, deialdiaren fitxan, eta hor adieraziko da non, noiz eta zein ordutan agertu behar duten izangaiek probaren zatiak egiteko. Izangaiei dei bakarra eginen zaie epaimahaien aurreko jarduketak egiteko, eta agertzen ez direnak hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira. Ondorio horretarako, ariketa kolektibo bat egiteko deia jaso dutenak epaimahaiaren aurrean agertu beharko dira deietan ezarritako orduan eta egunean. Bakarkako ariketetan, egun bakoitzerako deitutako izangaiek bertan egon beharko dute epaimahaiak jarduketak hasteko ezarritako orduan. Ez aurkeztutzat joko dira hasierako deia edo proba hasteko deia egiten denean agertzen ez diren izangaiak.

2. Izangaiek parte hartzeko ordena alfabetikoki zehaztuko da; horretarako, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak zozketaz bi letra aterako ditu, eta lehenengo abizenaren hasieran bi letra horiek dituen izangaia hasiko da, I. tituluko zazpigarren oinarrian adierazitako moduan.

3. Epaimahaikideek edozein unetan eskatzen ahalko diete izangaiei beren nortasuna froga dezatela.

Bederatzigarrena.–Kalifikazioa.

Epaimahaiek "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen diote probari. Espezialitate berria eskuratuko dute, bakar-bakarrik, "gai" kalifikazioa lortzen dutenek.

Epaimahaiek edo, hala behar denean, hautapen-batzordeek, jendaurrean jarriko dituzte "gai" kalifikazioa lortzen duten izangaien zerrendak, www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan.

%33ko edo goragoko desgaitasuna duten izangaiak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, beren desgaitasun-maila eta "gai" izan diren espezialitateari dagozkion lan eta eginkizunetan aritzeko gaitasuna bateragarriak diren baloratzeko.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak izangaiak "gai" deklaratzen dituen ebazpena onetsiko du, bakoitzak eskuratu duten espezialitate berria adierazita; ebazpen hori www.nafarroa.eus webgunean argitaratuko da, deialdiaren fitxan. Eskatutako betebeharren bat betetzen ez duten izangaiek deialdi honetan parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiak galduko dituzte.

Espezialitate berria prozedura honen bidez eskuratzen duten izangaiek ez dute praktikaldirik eginen.

Espezialitate berri bat eskuratzeak ez du esan nahi aurreko espezialitatea edo espezialitateak galtzen d(ir)enik.

Hamargarrena.–Errekurtsoak.

Epaimahaiek ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta berau aplikatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2026ko irailaren 15ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

I. ERANSKINA.–BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOAN, HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN KIDEGOAN ETA LANBIDE HEZIKETAKO SEKTORE BEREZIETAKO IRAKASLE ESPEZIALISTEN KIDEGOAN SARTZEKO MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA

Merezimenduen balorazioan, izangaiek 10 puntu lortzen ahalko dituzte gehienez.

I. apartatua.–Irakasle-lanetan emandako zerbitzuak (5,000 puntu gehienez).

MEREZIMENDUAK

PUNTUAK

FROGAGIRIAK

1.–IRAKASLE-LANETAN EGINDAKO ZERBITZUAK

(gehienez 5,000 puntu)

1.1. Izangaiak helburu duen kidegoko espezialitateetan, ikastetxe publikoetan, irakasle-lanetan emandako urte bakoitzeko:

1,000 puntu

Hezkuntza-administrazioko organo eskudunak emandako ziurtagiria edo zerbitzu orria. Kasu guztietan adierazi behar da zein kidegotarako izendatu zen, edo haren kode ofiziala, baita zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak ere. Ez dira onartuko jabetza hartzeko eta zerbitzuak uzteko orriak.

Ziurtagiri horietan adierazten bada zerbitzuak eman direla publikoak ez diren ikastetxeetan, zerbitzu horiek beste ikastetxe batzuetan emandakotzat baloratuko dira, hots, 1.3 edo 1.4 azpiapartatuetan ezarritakoaren arabera, kasuan-kasuan.

Azpiapartatu honetan aipatzen diren plazetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko:

0,0833 puntu

1.2. Izangaiak helburu duen kidegokoak ez diren espezialitateetan, ikastetxe publikoetan, irakasle-lanetan emandako urte bakoitzeko:

0,500 puntu

Azpiapartatu honetan aipatzen diren plazetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko:

0,0416 puntu

Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako eman badira, Langileriaren Zuzendaritza Nagusiak ofizioz aurkeztuko du zerbitzuen orria, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, parte hartzeko eskaeran berariaz eskatu beharrik gabe. Halaber, Langileriaren Zuzendaritza Nagusiak aurkeztuko ditu hartu gabe gelditu diren opor ordainduei dagozkien zerbitzu aitortuak, "Hartu gabe gelditu diren opor ordainduak egindako zerbitzutzat aitortzeko eskaera" izeneko web-fitxan zerbitzuak aitortzeko aurkeztutako eskaerekin bat. Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunera arte aurkeztu daitezke eskaera horiek.

Izangaiek beti egiaztatu beharko dituzte beste hezkuntza-administrazio batean emandako zerbitzuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zerbitzu horiek antzinatasunerako aitortu baditu ere.

Interesdunek berariaz eskatu beharko dute Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Nafarroako Zuzendaritza Probintzialaren zerbitzura 1990eko urriaren 1a baino lehen egindako zerbitzuen ziurtagiria.

1.3. Izangaiak helburu duen kidegoko hezkuntza-maila edo -etapa bereko espezialitateetan, beste ikastetxe batzuetan, irakasle-lanetan emandako urte bakoitzeko:

0,500 puntu

Ikastetxearen ziurtagiria, edo hura emateko eskumena duen organoarena, Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana, bertan espezialitatea, hezkuntza-maila eta zerbitzuen benetako iraupena ageri direla, hasi eta bukatu zireneko data zehatzak adierazita. Ziurtagiri horiei oniritzia emateko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak interesdunei eskatuko die lan-bizitzari buruzko txosten eguneratua eta kontratuak aurkez ditzatela.

Unibertsitateko irakasle gisa egindako lana frogatzeko, unibertsitatearen ziurtagiria beharko da, honako hauek adieraziko dituena: zerbitzuak noiz hasi eta bukatu ziren, data zehatzak adierazita, eta zerbitzu horiek irakasle gisa eman dituela.

Gaur egun funtzionamenduan ez dauden ikastetxeetan egindako zerbitzuak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak emandako ziurtagiri baten bidez justifikatzen ahalko dira, unitate eskudunean dauden datuetan oinarriturik.

Azpiapartatu honetan aipatzen diren plazetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko:

0,0416 puntu

1.4. Izangaiak helburu duen kidegoko hezkuntza-maila edo -etapakoak ez diren espezialitateetan, beste ikastetxe batzuetan, irakasle-lanetan emandako urte bakoitzeko:

0,250 puntu

Azpiapartatu honetan aipatzen diren plazetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko:

0,0208 puntu

I. apartatua osatzen duten xedapenak:

1. Apartatu honen ondorioetarako, gehienez ere bost urte baloratuko dira, eta urte bakoitza aurreko azpiapartatuetako bakar batean baloratuko da. Betiere, interesdunaren aldeko baloraziorik onena duten urteak zenbatuko dira.

Egindako zerbitzuak hilabete osoekin bat etortzen ez badira, emandako zerbitzuen egunak pilatuko dira, 30 eguneko epeetan.

Iraungi den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoari esleitutako espezialitateren batean jardun duten izangaien kasuan, espezialitate horietan izandako esperientzia baloratuko da kasuan kasuko kidego berean espezialitate berberetan sartzeko.

Zerbitzuak lanaldi osora iristen ez diren lanaldietan egin badira, ez da murrizketarik aplikatuko irakasle-lanetan egindako lanaren balorazioan.

2. Kontuan hartu beharreko definizioak:

–Ikastetxe publikoak (1.1 edo 1.2 azpiapartatuak, dagokion moduan): sare publikoan integraturiko ikastetxeak, hezkuntza-administrazioek sortu eta finantzatuak, alegia, Estatuko Administrazioan eta autonomia-erkidegoetakoan hezkuntza-arloan eskudunak diren departamentu edo kontseilaritzek sortu eta finantzatuak. Ikastetxe publikoak dira, orobat, Espainiar Estatuak atzerrian dituen ikastetxeak.

–Beste ikastetxe batzuk (1.3 edo 1.4 azpiapartatuak, dagokion moduan): titulartasun pribatuko ikastetxeak, hezkuntzakoak ez diren administrazioen mendekoak (esate baterako, Toki Administrazioaren mendekoak), unibertsitate publikoak eta pribatuak eta atzerriko ikastetxeak.

3. Ez dira kontuan hartuko interesdunek izenpetutako kontratuen kopia eskaneatuen bidez soilik frogatzen diren zerbitzuak, ezta ikastetxe pribatuek edo udal-ikastetxeek emandako ziurtagiriak ere, nahiz eta Gizarte Segurantzari kotizatutakoaren ziurtagiriak erantsi, bertan Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat eman dituela agertzen ez bada.

4. Ez dira kontuan hartuko zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak (eguna, hilabetea eta urtea) ez dituzten ziurtagiriak, nahiz eta bertan adierazi zerbitzuen iraupena ikasturte batekoa izan dela.

5. Zerbitzuak zein kidego edo mailatan eman diren zehazten ez bada, beste kidego edo hezkuntza-maila batean emandakotzat joko dira.

6. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko izangaiek irakaskuntzan izandako esperientzia baloratzeari dagokionez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan emandako zerbitzuak 1.1 azpiapartatuan edo 1.3 azpiapartatuan (egokia dena) baloratuko dira.

7. Aurreko zenbakian xedatutakoa gorabehera, zerbitzuak ikastetxe publikoetan eman badira eta Hezkuntza Administrazioak egindako ziurtagiriak adierazten badu maisu-maistren kidegoan edo kidego horretan baizik ez dagoen espezialitate batean eman direla, 1.2 azpiapartatuan baloratuko dira. Bestalde, zerbitzuak beste ikastetxe batzuetan eman badira eta ziurtagiriak adierazten badu irakasletzako diplomadun gisa eman direla, 1.4 azpiapartatuan baloratuko dira.

8. Espainiako Estatuaren titulartasunekoak ez diren atzerriko ikastetxeetan atzerrian emandako zerbitzuak 1.3 edo 1.4 apartatuen arabera baloratuko dira, eta kasuan kasuko herrialdean hezkuntza-arloan eskudun den ministerioak edo Espainiar Estatuak Atzerrian duen Administrazio Orokorrak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira. Bertan, honako hauek adierazi beharko dira: eman den hezkuntza-maila eta irakasgaia, zerbitzuen iraupena eta horiek hasi eta bukatu ziren data zehatzak. Hezkuntza-maila edo irakasgaia frogatzen ez bada edo izangaiak hautatutako kidegoko espezialitateetako batekoa ez bada, ulertuko da zerbitzuak beste hezkuntza-maila edo kidego bateko espezialitateetan eman direla. Ziurtagiri horiek gaztelaniazko itzulpenarekin batera aurkeztu beharko dira. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek.

9. Ikastetxe publikoetan erlijio-irakasle gisa egindako zerbitzuak egiaztatzeko, hezkuntza-administrazio eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta, bertan, zerbitzuen hasiera- eta bukaera-data zehatzak adierazi beharko dira, bai eta hezkuntza-etapa ere. Hala, zerbitzuak helburuko kidegoaren hezkuntza-etapa berean eman badira, 1.1 apartatuan zenbatuko dira, eta beste hezkuntza-etapa batean eman badira, berriz, 1.2 apartatuan. Zerbitzuak ikastetxe publikoak ez diren beste ikastetxe batzuetan egin badira, ikastetxeko zuzendariak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Ziurtagiri horretan, emandako hezkuntza-maila edo -etapa adierazi beharko da, bai eta egindako zerbitzuen hasiera- eta bukaera-data zehatzak ere. Zerbitzu horiek egin badira izangaiak helburu duen kidegoak ematen duen hezkuntza-maila edo -etapa berean, 1.3 azpiapartatuan zenbatuko dira, eta 1.4 azpiapartatuan, beste maila edo etapa batean egin badira.

10. Apartatu honen ondorioetarako, puntuak ezin izanen dira pilatu zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira.

II. apartatua.–Prestakuntza akademikoa (gehienez ere 5,000 puntu).

MEREZIMENDUAK

PUNTUAK

FROGAGIRIAK

2.–PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA

5,000 puntu gehienez

2.1. Alegatutako tituluaren ikasketa-espedientea:

Azpiapartatu honetan baloratuko da alegatutako tituluari dagokion ikasketa-espedienteko batez besteko nota soilik. Titulu horrek bat etorri beharko du izangaiak sartu nahi duen kidegorako oro har eskatzen den titulazio-mailarekin. Honela baloratuko da:

0tik 10era bitarteko eskala

0tik 4ra bitarteko eskala

Ziurtagiri akademiko pertsonal osoaren kopia, titulazioan lortutako batez besteko nota agertzen duena, edo titulazioan lortutako batez besteko nota agertzen duen frogagiria.

Betiere, aurkeztutako ziurtagirian ageri den batez besteko nota hartuko da kontuan.

6tik 6,99ra 1,5etik 1,99ra

1,000 puntu

7tik 8,49ra 2tik 2,74ra

1,250 puntu

8,5etik 10era 2,75etik 4ra

1,500 puntu

1. Baliokidetzat jotako titulazioen batez besteko nota bakarrik zenbatuko da baldin eta izangaiak titulazio horiek alegatzen baditu kidegoan sartzeko eta orokorki eskatzen den titulazioa aurkezten ez badu.

2. Batez besteko nota zenbakien bidez adierazten ez bada, baliokidetza hauek aplikatuko dira:

–Nahikoa: 5,5 puntu.

–Ongi: 6,5 puntu.

–Oso ongi: 7,5 puntu.

–Bikain: 9 puntu.

–Ohorezko matrikula: 10 puntu.

3. Ikasketa-espedientean ez bada berariaz agertzen batez besteko nota edo ziurtagiri akademiko pertsonala aurkezten ez bada, eta, horren ordez, tituluaren kopia eskaneatua aurkezten bada, ulertuko da izangaiaren batez besteko nota Nahikoa dela.

Ikasketa-espediente horretan hitzezko eta zenbakien bidezko kalifikazioa agertzen bada batez besteko nota adierazteko, zenbakien bidezkoa hartuko da kontuan.

4. Ikasketa-espedientearen batez besteko nota aurkeztea ezinezkoa bada, titulazioari dagokion ikasketa-planaren ondorioz ikastetxeak hura kalkulatzerik ez duelako, irizpide hauen arabera kalkulatuko da ikasketa-espedientearen batez besteko nota:

a. Irakasgaien arabera antolaturiko ikasketa-planak izanez gero, batez besteko nota kalkulatuko da guztira lorturiko puntuak irakasgaien kopuruaren artean zatituz. Kredituen bidez antolatutako ikasketa-planak direnean, izangaiaren ikasketa-espedienteko batez besteko puntuazioa ateratzeko formula hau erabiliko da: izangaiak lortutako kredituen batura, horietako bakoitza kasuko kalifikazioen balioarekin biderkatuta, zati guztira lortutako kreditu kopurua.

b. Irakasgaien puntuazioak zenbaki bidez adierazita ez badaude, lehen aipatutako baliokidetasunak aplikatuko dira.

c. Ondorio hauetarako, praktikaldiaren nota irakasgai batena balitz bezala hartuko da.

d. Espedientean irakasgai baliozkotuak edo "gai" kalifikazioa dutenak azaltzen badira, ez dute inolako baliorik izanen, lehiakideak aurkezten ez badu baliozkotutako edo "gai" gisa kalifikatutako irakasgaiaren zenbakizko balioa azaltzen duen ziurtagiria.

e. Ikasketa-espedienteko batez besteko nota ateratzeko, ez dira inola ere kontuan hartuko karrera-bukaerako proiektuen, tesinen edo antzekoen kalifikazioak.

f. Ikasketa-planaren barrenean ez dauden prestakuntza-jardueren bidez lortutako kredituak ez dira zenbakitara ekarriko, eta ez dira aintzat hartuko ikasketa-espedientearen batez bestekoa ateratzeko.

g. Bi ziurtagiri hauek bidali beharko dira:

–Ziurtagiri akademiko pertsonala.

–Ikasketak egin zituen ikastetxearen ziurtagiria, titulazioari dagokion ikasketa-planaren ondorioz ikastetxeak batez besteko nota kalkulatzerik ez duela adierazten duena.

5. Titulua atzerrian lortu duten izangaiek, ikasketa-espedientea baloratu ahal izateko, Tituluaren Europako Osagarria eta/edo titulua lortu den herrialdeko hezkuntza-administrazioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, non adierazi beharko baita karreran lortutako kalifikazioen araberako batez besteko nota, eta, horrez gainera, kasuan kasuko kalifikazio-sistemaren arabera lor daitezkeen gehieneko eta gutxieneko kalifikazioak, Espainiako kalifikazio-sistemarekiko baliokidetasuna zehaztearren. Gainera, "Atzerriko ikastetxeetan egindako unibertsitate-ikasketen batez besteko notak baliokidetzeko aitorpena" aurkeztu beharko dute, zeina, bat etorriz Politika Unibertsitarioaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko martxoaren 21eko eta 2016ko uztailaren 21eko ebazpenetan xedatutakoarekin, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren azpiegoitza elektronikoan lor baitaiteke dohainik, esteka honen bidez: https://www.ciencia.gob.es/eu/Universidades/NotaMedia.html.

2.2. Graduondokoak, doktoretza eta aparteko sariak:

2.2.1. Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma bakoitzagatik (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), master-titulu ofizial bakoitzagatik (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren arabera, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren arabera, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera edo irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren arabera lortua), ikertzeko nahikotasunagatik edo beste edozein titulu baliokiderengatik, baldin eta titulu horiek irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko betebehar gisa eskatu ez badira:

1,000 puntu

Titulu ofizialaren kopia, ziurtagiri akademikoarena edo, hala badagokio, behin-behineko ordezko ziurtagiriarena, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Ikertzeko nahikotasunari edo ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomari dagokionez:

–Unibertsitatearen ziurtagiria, ikertzeko nahikotasuna aitortzen duena, baldin eta urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretuaren arabera eskuratu badu.

–Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma, baldin eta ikasketa horiek apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren arabera egin baditu.

Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren kopia eskaneatua, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

2.2.2. Doktore-titulu bakoitzeko:

1,000 puntu

Titulu ofizialaren kopia, ziurtagiri akademikoarena edo, hala badagokio, behin-behineko ordezko ziurtagiriarena, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, non berariaz agertzen baita doktore-titulua gainditu dela.

2.2.3. Doktoretzan lortutako sari berezi bakoitzeko:

0,500 puntu

Hori egiaztatzen duen agiria.

1. Azpiapartatu honetan ez dira baloratuko graduondoko ikastaroak, espezializazio-ikastaroak eta unibertsitate-adituen ikastaroak, ez eta unibertsitateek beren autonomia erabiliz ematen dituzten bestelako unibertsitate-titulu ez-ofizialak ere (berezko tituluak).

2. Azpiapartatu honetan ez da baloratuko irakaskuntza-lanbidean jarduteko gaitzen duen unibertsitate-masterraren titulu ofiziala, baldin eta titulazio hori izangaia lehiatzen den kidegoan sartzeko deialdian parte hartzeko exijitzen bada.

3. Atzerrian lortutako tituluak homologatuak egon beharko dira, edo unibertsitateko titulazio eta maila ofizialen balio berekotzat aitortuak, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

4. Titulu batek Goi-mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duen maila baliokidetzeko azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuaren arabera luzatutako ziurtagiriak ez dira baloratuko.

2.3. Unibertsitateko beste titulu batzuk:

Unibertsitateko titulazio ofizialak, irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko betebehar gisa alegatutakoez beste batzuk, honela baloratuko dira:

2.3.1. Lehen zikloko tituluak:

Diploma, ingeniaritza tekniko, arkitektura tekniko edo legez horien baliokidetzat jotako titulu bakoitzeko eta lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza baten lehen zikloari dagozkion ikasketengatik:

B mailako irakasle funtzionarioen kidegoak helburu dituzten izangaien kasuan, ez dira inola ere apartatu honetan baloratuko izangaiak aurkezten duen lehen titulua edo era horretako ikasketak.

A mailako irakasle funtzionarioen kidegoak helburu dituzten izangaien kasuan, ez dira inola ere apartatu honetan baloratuko izangaiak aurkezten duen lehen lizentziadun-, ingeniari-, arkitekto- edo gradudun-titulua lortzeko gainditu behar diren ikasketen titulua edo era horretako ikasketak.

1,000 puntu

Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren kopia eskaneatua, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Lehen zikloko titulazioak puntuatuko badira, ezinbestekoa izanen da diplomadun-tituluaren kopia eskaneatua aurkeztea, edo, bestela, lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenbiziko hiru ikasmailetako edo lehen zikloko irakasgai guztiak egin eta gainditu direla azaltzen duen ziurtagiri akademiko pertsonala. Egokitzapen-ikastaroa gainditua izatea ez da hartuko lehen zikloko titulaziotzat.

Lizentziadun-, ingeniari- edo arkitekto-tituluaren kopia eskaneatua aurkezten bada, aintzat hartuko dena bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa izanen da soilik, salbu aurreko paragrafoan aipatzen den ziurtagiri akademikoa eransten bada 2.3.1 azpiapartatuaren arabera baloratzeko.

Unibertsitateko gradudun-titulu ofizialaren kopia eskaneatua aurkezteak balioko du, bakar-bakarrik, bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa aitortzeko, salbu eta egoki den ikasketa-ziurtagiria aurkezten bada, egiaztatzen duena unibertsitateko gradudun-titulu ofizialaren lehenbiziko bi mailei dagozkien kreditu guztiak egin eta gainditu dituela; kasu horretan, 2.3.1 azpiapartatuari dagokion puntuazioa ere emanen zaio.

2.3.2. Bigarren zikloko tituluak:

Lizentzia bateko, ingeniaritzako edo arkitekturako bigarren zikloko ikasketengatik, unibertsitateko gradudun-titulu ofizialengatik edo legez horien baliokide diren tituluengatik:

A mailako irakasle funtzionarioen kidegoak helburu dituzten izangaien kasuan, apartatu honetan ez dira inola ere baloratuko izangaiak aurkezten duen lehen lizentziadun-, ingeniari-, arkitekto- edo gradudun-titulua lortzeko gainditu behar diren ikasketak (lehen zikloa, bigarren zikloa edo, hala badagokio, ikasketa osagarriak).

Bigarren ziklokoak bakarrik diren tituluak eta ondorio guztietarako unibertsitateko lizentziadun-tituluaren baliokidetzat jotzen diren tituluak bigarren ziklo bat bezala baloratuko dira bakarrik.

1,000 puntu

1. Bigarren ziklokoak bakarrik diren tituluak eta ondorio guztietarako unibertsitateko lizentziadun- edo gradudun-tituluaren baliokidetzat jotzen diren tituluak bigarren ziklo bat bezala baloratuko dira bakarrik.

2. Titulazio berean oinarritzen diren espezialitateak ez dira titulu desberdintzat hartuko.

3. Titulu berari dagozkion aipamenak ez dira gradutzat hartuko.

4. Merezimendu gisa gradu bikoitzeko titulazio bat gainditua izatea alegatzen denean, hura osatzen duen titulazio bakoitzari dagokion puntuazioa emanen zaio.

5. Titulu batek Goi-mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duen maila baliokidetzeko azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuaren arabera luzatutako ziurtagiriak ez dira baloratuko.

6. Atzerrian lortutako tituluak homologatuak egon beharko dira, edo unibertsitateko titulazio eta maila ofizialen balio berekotzat aitortuak, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

7. Doktore-titulua alegatu bada prozeduran parte hartzeko betebehar gisa, doktore-titulua lortzera bideratutako titulazioak ez dira 2.2.1 eta 2.3 apartatuetan baloratuko.

2,4. Araubide bereziko irakaskuntzetako eta berariazko Lanbide Heziketako titulazioak:

Hizkuntza-eskola ofizialek, musikako kontserbatorio profesionalek eta goi-mailakoek eta arte-eskolek ematen dituzten araubide bereziko irakaskuntzen titulazioak, baita berariazko Lanbide Heziketakoak ere, ondoren aipatzen denari jarraikiz baloratuko dira, baldin eta irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko betebehar gisa alegatu ez badira edo alegatutako titulua lortzeko ezinbestekoak izan ez badira:

2.4.a Musikako edo Dantzako titulu profesional bakoitzeko:

0,500 puntu

Merezimendu gisa alegatutako tituluaren kopia eskaneatua edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, baita kidegoan sartzeko alegatu den titulua lortzeko beharrezkoak izan diren titulu guztien kopia eskaneatuak ere.

2.4.b Hizkuntza-eskola ofizialek emandako maila aurreratuko ziurtagiri edo ziurtagiri baliokide bakoitzeko:

0,500 puntu

Merezimendu gisa alegatutako tituluaren kopia eskaneatua edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, baita kidegoan sartzeko alegatu den titulua lortzeko beharrezkoak izan diren titulu guztien kopia eskaneatuak ere.

2.4.c Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikarien titulu bakoitzeko:

0,200 puntu

2.4.d Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulu bakoitzeko:

0,200 puntu

2.4.e Goi-mailako kirol-teknikariaren titulu bakoitzeko:

0,200 puntu

1. Ez da inola ere baloratuko hizkuntza-eskola ofizialek emandako gaztelaniaren maila aurreratuaren ziurtagiria.

2. Izangaiak lortu nahi duen plaza euskaraz eman beharrekoa bada, hizkuntza-eskola ofizialek luzatutako euskara-maila aurreratuko ziurtagiria ez da baloratuko.

3. Ez dira inola ere azpiapartatu honetan baloratuko kidegoan sartzeko betebehar gisa aurkezten diren titulazioak, ez eta 2.4.a, 2.4.c, 2.4.d eta 2.4.e azpiapartatuetan alegatutako titulazioak ere, baldin eta ez bada egiaztatzen, frogagirien bidez (batxilergoko titulua edo beste titulu batzuk), ez direla erabili funtzio publikoan sartzeko alegatutako titulua lortzeko.

4. 2.4.b azpiapartatuan aipatzen den maila aurreratua bat dator abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan (abenduaren 23ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako C1 maila aurreratuko eta C2 maila aurreratuko ziurtagiriekin, bai eta haren II. eranskinean ezarritako baliokidetasunekin ere. Hizkuntza bakoitzean ziurtagiri bakarra puntuatuko da, egiaztatzen den maila gorenari dagokiona.

2.5. Atzerriko hizkuntzak jakitea:

ACLESek (goi-mailako irakaskuntzako hizkuntzen ikastetxeen elkartea) onartutako atzerriko hizkuntzen ezagutza-ziurtagiriengatik, baldin eta atzerriko hizkuntza batean C1 edo C2 maila aurreratuko hizkuntza-gaitasuna egiaztatzen badute Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren sailkapenaren arabera:

0,500 puntu

Tituluaren kopia, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak sailkatutako atzerriko hizkuntza baten egiaztapen-ziurtagiriari dagokiona.

1. Hizkuntza beraren C1 edo C2 maila aurreratuko ziurtagiriak, 2.4 edo 2.5 apartatuaren arabera egiaztatuak, behin bakarrik baloratuko dira, apartatu batean edo bestean, ahal bada 2.4 apartatuan.

2. Halaber, azpiapartatu horietan, maila desberdinetako ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira hizkuntza bereko hizkuntza-gaitasuna baloratzeko, maila gorenekoa baloratuko da soilik, beheragoko maila duen ziurtagiria 2.4 apartatuan baloratzeko modukoa bada salbu, kasu horretan 2.4 apartatuan baloratuko baita soilik.

3. Azpiapartatu honetan, ACLESek onartutako atzerriko hizkuntzen ezagutza-ziurtagiriak baloratuko dira, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean indarrean den ziurtagirien taularen arabera.

III. apartatua.–Beste merezimendu batzuk (gehienez ere 2,000 puntu).

MEREZIMENDUAK

PUNTUAK

FROGAGIRIAK

3.–BESTE MEREZIMENDU BATZUK

2,000 puntu gehienez

3.1. Etengabeko prestakuntza:

Gehienekoa

1,000 puntu

Gainditutako etengabeko prestakuntzarako eta hobekuntzarako jarduerak, eskuratu nahi den espezialitatearekin, eskolaren antolaketarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin, didaktikarekin, psikopedagogiarekin edo hezkuntzako soziologiarekin loturik egonez gero, hezkuntza-arloko eskumen osoa duten administrazio publikoek edo unibertsitateek antolatu badituzte, edo hezkuntza-administrazioekin elkarlanean ari diren entitateek antolatutako etengabeko prestakuntzako planean sartutako jarduerak edo kasuan kasuko hezkuntza-administrazioak onartutako jarduerak, 10 orduko.

Ondorio horietarako, jarduera guztietako prestakuntza-orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 10 ordutik beheitiko hondarrarengatik. Ziurtagirian besterik adierazten ez bada, prestakuntza-jarduerak kreditutan azaltzen direnean, ulertuko da kreditu bakoitzak 10 orduko balioa duela.

0,020 puntu

Ikastaroen ziurtagiria, kasuan kasuko erakunde edo zentroak emana, non ikastaroaren kreditu edo orduak espresuki adieraziko baitira. Etengabeko prestakuntzaren planeko jardueretan edo hezkuntza-administrazioak onartu dituenetan espresuki adierazi beharko da kasuan kasuko jarduera plan horretan sartuta dagoela edo hezkuntza-administrazioak onartua dela; bestela, hori gabe, homologazioa edo onarpena erantsi beharko da.

Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko Prestakuntza Erregistroaren ziurtagirian jasotako prestakuntza ofizioz emanen du Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, parte hartzeko eskabidean berariaz eskatu beharrik gabe.

1. Orduen edo kredituen kopurua jasotzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko, nahiz eta ikastaroa zein egun eta hilabetetan egin den adierazi.

2. 3.1 azpiapartatu honetan ez dira inolaz ere baloratuko titulu akademiko baten (doktoretza barne), master baten edo graduondoko beste titulazio baten curriculuma osatzen duten ikastaro edo irakasgaiak. Ikastaro horiek bukatu eta dagozkien tituluak eskuratuta, titulu horiek, egoki bada, 3.1 azpiapartatuaren arabera baloratuko dira (778/1998 Errege Dekretuaren eta Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aldatzen duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren 34.1 artikuluaren arabera lortutako titulu ez-ofizialak), edo, hala badagokio, 2.2 apartatuaren arabera (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera lortutako titulu ofiziala bada).

3.2. Euskararen, ingelesaren, frantsesaren, italieraren eta alemanaren ezagutza egiaztatzeko titulazioak:

2,000 puntu gehienez

3.2.1. Euskararen, ingelesaren, frantsesaren, italieraren edo alemanaren C1 edo C2 maila egiaztatzen duten ziurtagiriak, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberakoak (Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan ezarri direnetakoak), haien balorazioa 2.4 edo 2.5 azpiapartatuetan aurreikusita ez baldin badago:

0,500 puntu

Organo eskudunak emandako ziurtagiriaren kopia eskaneatua. Ez da beharrezkoa izanen ziurtagiriaren zinpeko itzulpena aurkeztea.

3.2.2. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, euskararen, ingelesaren, frantsesaren, italieraren edo alemanaren B2 maila egiaztatzen duen ziurtagiria (Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan ezarri direnetako bat):

0,250 puntu

1. 3.2 azpiapartatu honetan ez dira inolaz ere baloratuko unibertsitateko titulazioak, haien balorazioa 2.3 azpiapartatuan jasota baitago.

2. 3.2 azpiapartatu honetan ez dira inolaz ere baloratuko merezimenduen baremoko 2.4 eta 2.5 azpiapartatuetan, hurrenez hurren, baloratzen diren hizkuntzako ziurtagiriak.

3. 2.4, 2.5 eta 3.2 azpiapartatuetan maila desberdinetako titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira hizkuntza bereko hizkuntza-gaitasuna baloratzeko, maila gorenekoa baloratuko da soilik, beheragoko maila duen titulu edo ziurtagiria 2.4 edo 2.5 azpiapartatuan baloratzeko modukoa bada salbu, kasu horretan azpiapartatu horietako batean baloratuko baita soilik, azpiapartatuen ordena horri jarraituta.

4. Hizkuntza berari dagozkion titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira, eta maila berekoak badira, 2.4, 2.5 edo 3.2 azpiapartatuetan baloratzeko modukoak, hizkuntza horren ezagutza behin baizik ez da puntuatuko, azpiapartatuen ordenaren arabera.

5. Hizkuntza berari dagozkion titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira, eta B2 mailakoak badira, hizkuntza horren ezagutza behin baizik ez da puntuatuko.

6. Euskaraz eman beharreko plazetara lehiatuz gero, ez da euskara-titulu bakar bat ere baloratuko.

Merezimenduen baremo osorako xedapenak:

1. Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako burutuak dauden merezimenduak baizik ez dira barematuko, eta, betiere, izangaiak behar den epean aurkeztu baditu.

2. Gaztelaniara edo euskarara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia-erkidego bateko berezko hizkuntza ofizialean idatzitakoak, salbu eta euskaraz idatzita daudenak eta atzerriko hizkuntzen egiaztagiri edo titulazioak. Nolanahi ere, zinpeko itzultzaileek egin behar dituzte izangaiek aurkezten dituzten itzulpenak, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

3. Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo eskaneatutako kopia konpultsatuak.

4. Merezimendu bera ezin da inola ere apartatu edo azpiapartatu batean baino gehiagotan baloratu.

5. Betebehar bat frogatzeko aurkezten den dokumentazioa ez da merezimendu gisa baloratzen ahalko.

II. ERANSKINA.–BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGORA IGOTZEKO MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA

Merezimenduen balorazioan, izangaiek 10 puntu lortzen ahalko dituzte gehienez.

I. apartatua.–Egindako lana (gehienez ere 5,5000 puntu).

MEREZIMENDUAK

PUNTUAK

FROGAGIRIAK

1.1. Antzinatasuna

Gehienez ere 4,0000 puntu

Zerbitzuen ziurtagiria, hezkuntza-administrazio eskudunak emana.

Langileriaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko funtzionarioen zerbitzuen ziurtagiria aurkeztuko du, izangaien espediente pertsonalean dauden datuei jarraikiz.

Apartatu hau baloratzearen ondorioetarako, zerbitzu hauek aintzat hartuko dira:

–Zerbitzu berezien egoeran emandako zerbitzuak, halakotzat hartuak direnean, berariaz, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. artikuluan eta Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 87. artikuluan, bai eta aipatu legearen aurreko xedapenek ezarritako era horretako egoeretan emandakoak ere.

–Ondorio horietarako, familiakoak zaintzeko eszedentzia-aldia konputatuko da, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 89.4 artikuluan ezarritakoaren arabera aitortu bada. Hiru urte izanen dira gehienez.

–Ondorio horietarako, eszedentzia berezian egindako denbora abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 27. artikuluarekin bat konputatuko da.

Jatorrizko kidegoan karrerako funtzionario gisa emandako urte bakoitzeko, parte hartzeko betebehar gisa eskatutako sei urteetatik aparte:

0,5000 puntu

Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko:

0,0416 puntu

1.2. Berariazko eginkizunak betetzea eta ebaluazio boluntarioa:

Gehienez ere 2,5000 puntu

1.2.1. Zuzendaritza-karguetan aritzea ikastetxeetan:

1.2.1.1. Ikastetxe publikoetan zuzendari edo zuzendariondoko lanetan aritutako urte bakoitzeko:

0,2500 puntu

Izendapenaren kopia eskaneatua, kargua hartzeko nahiz uzteko eginbidea agertzen duena, edo, bestela, karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiria.

Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko:

0,0208 puntu

1.2.1.2. Ikastetxe publikoetan zuzendariorde, idazkari edo ikasketaburu gisa edo horiekin parekatutako karguetan egindako urte bakoitzeko:

0,2000 puntu

Izendapenaren egiaztagiriaren kopia eskaneatua, karguan egiazki emandako denbora adierazten duena.

Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko:

0,0166 puntu

1.2.1.3. Ikastetxe publikoetan beste zuzendaritza-kargu batzuetan aritutako urte bakoitzeko:

0,1500 puntu

Izendapenaren egiaztagiriaren kopia eskaneatua, karguan egiazki emandako denbora adierazten duena.

Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko:

0,0125 puntu

1.2.1.4. Ikuskapen-lanetan aritutako urte bakoitzeko:

0,1000 puntu

Izendapena eta kargu-hartzearen nahiz kargu-uztearen datak azaltzen dituen ziurtagiriaren kopia eskaneatua, edo, bestela, karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiriarena.

Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko:

0,0083 puntu

1.2.2. Irakasleen borondatezko ebaluazioa: Irakaslanaren balorazio positiboa, hezkuntzako ikuskapenak egindakoa bada:

0,2500 puntu

Balorazio positiboaren ziurtagiria, hezkuntza-administrazio eskudunak emana.

1.2.1 apartatua osatzen duten xedapenak:

1. Merezimenduen baremoko 1.2.1.2 apartatuan ezarri diren ondorioetarako, zuzendaritza-kargu parekatutzat honako hauek hartuko dira gutxienez:

–Apartatu honetan aipatutako karguak, Lanbide Heziketako ataletan jardun denean.

–Idazkari albokoa.

–Ikasketaburu albokoa.

–Egoitzako burua.

–Batxilergoko institutuko ikasketaburuaren delegatua edo autonomia-erkidegoetan horren pareko direnak.

–Atal delegatuko zuzendaria-ikasketaburua.

–Atal filialeko zuzendaria.

–Irakaskuntza Ertainaren Patronatuko ikastetxe ofizialeko zuzendaria.

–Lanbide Heziketako ikastetxeen administratzailea.

–Irakasle delegatua, Lanbide Heziketako Atalaren kasuan.

2. Merezimenduen baremoko 1.2.1.3 apartatuan, gutxienez zuzendaritza-kargu hauek baloratuko dira:

–Idazkariordea.

–Gaueko ikasketen delegatua-ikasketaburua atal delegatuan.

–Batxilergoko institutuetako hedapenetako idazkariaren delegatua edo autonomia-erkidegoetan horien pareko direnak.

–Toki-korporazioekin egindako hitzarmenen xedeko zentro homologatuetako zuzendari, ikasketaburu edo idazkaria.

–Ikastetxe libre adoptatuko zuzendaria, langilearen erregistro-zenbakia duena.

–Irakaskuntza Ertainaren Patronatuko ikastetxe ofizialeko idazkaria.

3. Kargu batean baino gehiagotan aldi berean jardunez gero, ezin izanen da puntuazioa batu.

4. Apartatu hau baloratzeko, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko funtzionarioen zerbitzuen ziurtagiria aurkeztuko du, izangaien espediente pertsonalean dauden datuei jarraikiz.

II. apartatua.–Gainditutako prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak (gehienez ere 3,0000 puntu).

1. MEREZIMENDUAK

2. PUNTUAK

3. FROGAGIRIAK

2.1. Etengabeko prestakuntza

Gainditutako etengabeko prestakuntzako eta hobekuntzako ikastaro bakoitzeko, aukeratu nahi den espezialitatearekin, eskolaren antolaketarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin, didaktikarekin, psikopedagogiarekin edo hezkuntzaren soziologiarekin loturik egonez gero, hezkuntza-arloko eskumen osoa duten administrazio publikoek edo unibertsitateek antolatu badituzte, edo hezkuntza-administrazioekin elkarlanean ari diren erakundeek antolatutako etengabeko prestakuntzako planean sartutako jarduerak edo kasuan kasuko hezkuntza-administrazioak aitortutako jarduerak badira:

Ikastaroen ziurtagiria, kasuan kasuko erakunde edo zentroak emana, non ikastaroaren kreditu edo ordu kopurua berariaz adieraziko baita. Etengabeko prestakuntzaren planeko jardueretan edo hezkuntza-administrazioak onartu dituenetan berariaz adierazi beharko da ziurtagirian kasuan kasuko jarduera plan horretan sartuta dagoela edo hezkuntza-administrazioak onartua dela; bestela, hori gabe, homologazioa edo onarpena erantsi beharko da.

Ziurtagirietan kredituen ordez orduak adierazten direnean, ulertuko da ikastaroko 10 orduk kreditu bat egiten dutela.

a) Gutxienez 3 kreditu dituen ikastaro bakoitzeko:

0,2000 puntu

Ordu edo kreditu kopurua jasotzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.

b) Gutxienez 10 kreditu dituen ikastaro bakoitzeko:

0,5000 puntu

Atal honi dagokionez, 2 kreditutik beherakoak ez diren ikastaroak metatzen ahalko dira, atal honetan zehazten diren betebeharrak betetzen badituzte. Bi kreditutik beherakoak ez diren ikastaroen kasuan, kreditu edo ordu guztiak batuz metatuko dira, eta guztirakoa ikastaro bat balitz bezala baloratuko da, a) eta b) letretan xedatutakoarekin bat.

Atal honetan ez dira inola ere baloratuko titulu akademiko baten (doktoretza barne), master edo graduondoko beste titulazio baten curriculuma osatzen duten ikastaro edo irakasgaiak. Ikastaro horiek amaitu eta dagozkien tituluak eskuratuta, titulu horiek, egoki bada, 2.1 apartatuaren arabera baloratuko dira (titulu ez-ofizialak badira, lortu direnak 778/1998 eta 1393/2007 errege dekretuen eta Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aldatzen duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren 34.1 artikuluaren arabera) edo, kasua bada, 3.1 azpiapartatuaren arabera (titulu ofizial bat bada, eman dena urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren arabera, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren arabera, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera edo irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren arabera).

2.1 azpiapartatua osatzen duten xedapenak:

1. Bi kreditutik beherako ikastaroak ez dira metatuko, ez eta baloratuko ere.

2. Atal honetan ikastaro bakoitza a) eta b) letretan xedatutakoaren arabera baloratuko da.

III. apartatua.–Merezimendu akademikoak eta beste merezimendu batzuk (3,0000 puntu gehienez ere).

MEREZIMENDUAK

PUNTUAK

FROGAGIRIAK

3.1. Merezimendu akademikoak

Gehienez ere 1,5000 puntu

3.1.1. Graduondokoak, doktoretza eta aparteko sariak:

Tituluaren kopia eskaneatua, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria. Ikertzeko nahikotasunari edo ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomari dagokionez:

–Unibertsitatearen ziurtagiria, ikertzeko nahikotasuna aitortzen duena, baldin eta urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretuaren arabera eskuratu badu.

–Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma, baldin eta ikasketa horiek apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren arabera egin baditu.

Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren kopia eskaneatua, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

3.1.1.1. Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma bakoitzagatik (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), master titulu ofizialagatik (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren edo irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren arabera lortua), ikertzeko nahikotasunagatik edo beste edozein titulu baliokiderengatik, baldin eta titulu horiek igotzeko betebehar gisa eskatu ez badira:

1,0000 puntu

3.1.1.2. Doktore-titulu bakoitzeko:

1,0000 puntu

Titulu ofizialaren kopia, ziurtagiri akademikoarena edo, hala badagokio, behin-behineko ordezko ziurtagiriarena, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, non berariaz agertzen baita doktore-titulua gainditu dela.

3.1.1.3. Doktoretzan lortutako sari berezi bakoitzeko:

0,5000 puntu

Hori egiaztatzen duen agiria.

3.1.2. Unibertsitateko beste titulu batzuk:

Unibertsitateko titulazio ofizialak, baldin eta ez badira alegatu igotzeko prozedurako betebehar gisa, honela baloratuko dira:

3.1.2.1. Lehen zikloko tituluak:

Diploma, ingeniaritza tekniko, arkitektura tekniko edo legez horien baliokidetzat jotako titulu bakoitzeko eta lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza baten lehen zikloari dagozkion ikasketengatik: Atal honetan ez dira inolaz ere baloratuko izangaiak aurkezten duen lizentziadunaren, arkitektoaren edo ingeniariaren lehenbiziko titulua lortzeko gainditu behar diren ikasketen titulua edo era horretako ikasketak.

1,0000 puntu

Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren kopia eskaneatua, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Lehen zikloko titulazioak puntuatuko badira, ezinbestekoa izanen da diplomadun-tituluaren kopia eskaneatua aurkeztea, edo, bestela, lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenbiziko hiru ikasmailetako edo lehen zikloko irakasgai guztiak egin eta gainditu direla azaltzen duen ziurtagiri akademiko pertsonala. Egokitzapen-ikastaroa gainditua izatea ez da hartuko lehen zikloko titulaziotzat.

3.1.2.2. Bigarren zikloko tituluak:

Lizentzia bateko, ingeniaritzako edo arkitekturako bigarren zikloko ikasketengatik, unibertsitateko gradudun-titulu ofizialengatik edo legez horien baliokide diren tituluengatik:

Atal honetan ez dira inola ere baloratuko izangaiak aurkezten duen lehenbiziko lizentziadun-, ingeniari-, arkitekto- edo gradudun-titulua lortzeko gainditu behar diren ikasketak (lehen zikloa, bigarren zikloa edo, hala badagokio, irakaskuntza osagarriak).

Bigarren ziklokoak bakarrik diren tituluak eta ondorio guztietarako unibertsitateko lizentziadun-tituluaren baliokidetzat jotzen diren tituluak bigarren ziklo bat bezala baloratuko dira bakarrik.

1,0000 puntu

Lizentziadun-, ingeniari- edo arkitekto-tituluaren kopia eskaneatua aurkezten bada, aintzat hartuko dena bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa izanen da soilik, salbu aurreko paragrafoan aipatzen den ziurtagiri akademikoa eransten bada 3.1.2.1 azpiapartatuaren arabera baloratzeko.

Unibertsitateko gradudun-titulu ofizialaren kopia eskaneatua aurkezteak balioko du, bakar-bakarrik, bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa aitortzeko, salbu eta behar den ikasketa-ziurtagiria aurkezten bada, unibertsitateko gradudun-titulu ofiziala lortzeko lehenbiziko bi mailei dagozkien kreditu guztiak egin eta gainditu dituela egiaztatzen duena; kasu horretan, 3.1.2.1 azpiapartatuari dagokion puntuazioa ere emanen zaio.

Gradudun-titulua ez da baloratuko baldin eta titulu hori lortu bada ikasketa-arlo bereko unibertsitateko titulu bat (diploma edo lizentzia) daukatenentzat bideratutako egokitzapen-ikastaro bat eginez.

8. Bigarren ziklokoak bakarrik diren tituluak eta ondorio guztietarako unibertsitateko lizentziadun- edo gradudun-tituluaren baliokidetzat jotzen diren tituluak bigarren ziklo bat bezala baloratuko dira bakarrik.

9. Titulazio berean oinarritzen diren espezialitateak ez dira titulu desberdintzat hartuko.

10. Titulu berari dagozkion aipamenak ez dira gradutzat hartuko.

11. Merezimendu gisa gradu bikoitzeko titulazio bat gainditua izatea alegatzen denean, hura osatzen duen titulazio bakoitzari dagokion puntuazioa emanen zaio.

12. Titulu batek Goi-mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duen maila baliokidetzeko azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuaren arabera luzatutako ziurtagiriak ez dira baloratuko.

13. Atzerrian lortutako tituluek homologatuta egon beharko dute, edo unibertsitateko titulazio eta maila ofizialen balio berekotzat aitortuta, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

14. Doktore-titulua alegatu bada prozeduran parte hartzeko betebehar gisa, doktore-titulua lortzera bideratutako titulazioak ez dira 3.1.1.1 eta 3.1.2 apartatuetan baloratuko.

3.1.3. Araubide bereziko irakaskuntzetako eta berariazko Lanbide Heziketako titulazioak:

Hizkuntza-eskola ofizialek, musikako kontserbatorio profesionalek eta goi-mailakoek eta arte-eskolek ematen dituzten araubide bereziko irakaskuntzen titulazioak, baita berariazko Lanbide Heziketakoak ere, ondoren aipatzen denari jarraikiz baloratuko dira, baldin eta irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko betebehar gisa alegatu ez badira edo alegatutako titulua lortzeko ezinbestekoak izan ez badira:

3.1.3.a Musikako edo Dantzako titulu profesional bakoitzeko:

0,500 puntu

Merezimendu gisa alegatutako tituluaren kopia eskaneatua edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, baita kidegoan sartzeko alegatu den titulua lortzeko beharrezkoak izan diren titulu guztien kopia eskaneatuak ere.

3.1.3.b Hizkuntza-eskola ofizialek emandako maila aurreratuko ziurtagiri edo ziurtagiri baliokide bakoitzeko:

EGA titulua edo parekoa izateagatik

0,500 puntu

3.1.3.c Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikarien titulu bakoitzeko:

0,200 puntu

3.1.3.d Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulu bakoitzeko:

0,200 puntu

3.1.3.e Kiroleko goi-mailako teknikariaren titulu bakoitzeko:

0,200 puntu

5. Ez da inola ere baloratuko hizkuntza-eskola ofizialek emandako gaztelaniaren maila aurreratuaren ziurtagiria.

6. Izangaiak lortu nahi duen plaza euskaraz eman beharrekoa bada, hizkuntza-eskola ofizialek luzatutako euskara-maila aurreratuko ziurtagiria ez da baloratuko.

7. Ez dira inola ere azpiapartatu honetan baloratuko kidegoan sartzeko betebehar gisa aurkezten diren titulazioak, ez eta 3.1.3.a, 3.1.3.c, 3.1.3.d eta 3.1.3.e azpiapartatutan alegatutako titulazioak ere, baldin eta ez bada egiaztatzen, frogagirien bidez (Batxilergoko titulua edo beste titulu batzuk), ez direla erabili funtzio publikoan sartzeko alegatutako titulua lortzeko.

8. 3.1.3.b azpiapartatuan aipatzen den maila aurreratua bat dator abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan (abenduaren 23ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako C1 maila aurreratuko eta C2 maila aurreratuko ziurtagiriekin, bai eta haren II. eranskinean ezarritako baliokidetasunekin ere. Hizkuntza bakoitzean ziurtagiri bakarra puntuatuko da, egiaztatzen den maila gorenari dagokiona.

3.1.4. Atzerriko hizkuntzak jakitea:

ACLESek (goi-mailako irakaskuntzako hizkuntzen ikastetxeen elkartea) onartutako atzerriko hizkuntzen ezagutza-ziurtagiriengatik, baldin eta atzerriko hizkuntza batean C1 edo C2 maila aurreratuko hizkuntza-gaitasuna egiaztatzen badute Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren sailkapenaren arabera:

0,500 puntu

Tituluaren kopia eskaneatua, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak sailkatutako atzerriko hizkuntza baten egiaztapen-ziurtagiriari dagokiona.

4. Hizkuntza beraren C1 edo C2 maila aurreratuko ziurtagiriak, 3.1.3.b edo 3.1.4 apartatuaren arabera egiaztatuak, behin bakarrik baloratuko dira, apartatu batean edo bestean, ahal bada 3.1.3.b apartatuan.

5. Halaber, azpiapartatu horietan, maila desberdinetako ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira hizkuntza bereko hizkuntza-gaitasuna baloratzeko, maila gorenekoa baloratuko da soilik, beheragoko maila duen ziurtagiria 3.1.3.b apartatuan baloratzeko modukoa bada salbu, kasu horretan apartatu horretan baloratuko baita soilik.

6. Azpiapartatu honetan, ACLESek onartutako atzerriko hizkuntzen ezagutza-ziurtagiriak baloratuko dira, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean indarrean den ziurtagirien taularen arabera.

3.2. Argitalpenak eta hezkuntza-proiektuetan parte hartzea

Gehienez ere 1,5000 puntu

3.2.1. Izangaiak helburu duen espezialitatearen berariazko alderdiei buruz, curriculumaren alderdi orokorrei buruz edo eskolaren antolaketari buruz egindako argitalpen zientifiko edo didaktiko bakoitzeko:

Egilekide gisa edo beste egile batzuekin egin bada, argitalpenari emandako puntuazioa egile guztien kopuruaz zatituko da.

Azaroaren 2ko 2984/1972 Dekretuak (abenduaren 12ko 2063/2008 Errege Dekretuaren bidez aldatuak) xedatutakoaren ondorioz, ISBNa edo, kasua bada, ISSNa edo ISMNa azaldu behar izan arren horrelakorik ez duten argitalpenak ez dira baloratuko, ez eta egileak berak editatu dituenak ere.

1,0000 puntu, gehienez

Argitalpenaren jatorrizko alea edo kopia eskaneatua.

Euskarri berezietan (bideoak, CD-ROMak eta abar) argitaratutako materialei dagokienez, dagokion aleaz gain argitalpen horiek osatzen dituzten dokumentu inprimatuak aurkeztu beharko dira (azalak, azalpen-liburuxkak, inprimakiak eta abar).

Argitalpenak formatu elektronikoan bakarrik izan badira, txosten ofizial bat aurkeztu beharko da, non erakunde emaileak ziurtatuko baitu argitalpena datu base bibliografikoan ageri dela. Dokumentu horretan, datu-basea, argitalpenaren titulua, egileak, urtea eta URLa adieraziko dira. Txosten hori aurkeztea ezinezkoa bada, erakunde emailea desagertu delako edo atzerrian editatuko argitalpenak direlako, eskatutako datuak zuzenbidean onargarri den edozein frogabidez egiaztatu beharko dira.

–Liburuen kasuan (paperean, DVDan edo CDan), dokumentazio hau:

Kasuan kasuko jatorrizko aleak.

Eta argitaletxearen ziurtagiria, datu hauekin: Liburuaren titulua, egilea/k, ISBNa, lege-gordailua eta lehen argitalpenaren data, ale kopurua eta liburu-denda komertzialetan zabaldu dela.

Administrazio publikoek eta unibertsitateek (publikoek zein pribatuek) argitaratutako liburuei dagokienez, liburu-denda komertzialetan zabaldu ez badira, honako hau adierazi beharko da ziurtagirian: liburuaren titulua, egilea/k, lehen argitalpenaren data, ale kopurua eta non zabaldu diren (ikastetxeak, irakasle-zentroak, kultur erakundeak, etab.).

Argitaletxea edo elkartea desagertu den kasuetan, zuzenbidean onargarri den edozein frogabidez egiaztatu beharko dira ziurtagiri honetan eskatutako datuak.

–Aldizkarien kasuan (paperean, DVDan edo CDan), dokumentazio hau:

Kasuan kasuko jatorrizko aleak.

Eta ziurtagirian jaso beharko da: ale kopurua, banaketako eta salmentako tokiak, edo aldizkariaren jabe den legez eratutako elkarte zientifiko edo didaktikoa, argitalpenaren titulua, egilea/k, ISSNa edo ISMNa, lege-gordailua eta argitalpenaren data.

Administrazio publikoek eta unibertsitateek (publikoek zein pribatuek) argitaratutako aldizkariei dagokienez, liburu-denda komertzialetan zabaldu ez badira, honako hau adierazi beharko da ziurtagirian: aldizkariaren titulua, egilea/k, lehen argitalpenaren data, ale kopurua eta non zabaldu diren (ikastetxeak, irakasle zentroak, kultur erakundeak, etab.).

–Argitalpenak formatu elektronikoan bakarrik izan badira, txosten bat aurkeztu beharko da, non erakunde emaileak ziurtatuko baitu argitalpena behar den datu-base bibliografikoan ageri dela. Dokumentu horretan, datu-basea, argitalpenaren titulua, egileak, urtea eta URLa adieraziko dira.

3.2.2. Hezkuntza-proiektuetan parte hartzea:

Hezkuntza-administrazioen deialdietan sartutako proiektuak. Organo eskudunak emandako ziurtagiriaren kopia eskaneatua.

3.2.2.a Parte-hartzea, ikasturte bakoitzeko:

0,2000 puntu

3.2.2.b Koordinazioa, ikasturte bakoitzeko:

0,5000 puntu

Merezimenduen baremo osorako xedapenak:

1. Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako burutuak dauden merezimenduak baizik ez dira barematuko, eta, betiere, izangaiak behar den epean aurkeztu baditu.

2. Gaztelaniara edo euskarara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia-erkidego bateko berezko hizkuntza ofizialean idatzitakoak, salbu eta euskaraz idatzita daudenak eta atzerriko hizkuntzen egiaztagiri edo titulazioak. Nolanahi ere, zinpeko itzultzaileek egin behar dituzte izangaiek aurkezten dituzten itzulpenak, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

3. Izangaiek merezimenduak egiaztatzeko aurkezten dituzten agiriek ez dute zertan jatorrizkoak edo kopia elektroniko konpultsatuak izan; agiri horien kopia eskaneatuak aurkezten ahalko dira eskaerak aurkezteko epearen barnean, argitalpenen kasuan izan ezik. Dena dela, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo kopia elektroniko konpultsatuak.

4. Merezimendu bera ezin da inola ere apartatu edo azpiapartatu batean baino gehiagotan baloratu.

5. Betebehar bat frogatzeko aurkezten den dokumentazioa ez da merezimendu gisa baloratzen ahalko.

III. ERANSKINA.–IRAKASLANARI DAGOKIONEZ BALIOKIDEAK DIREN TITULAZIOAK

1. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora sartzeko:

ESPEZIALITATEA

TITULAZIO BALIOKIDEA

Teknologia

Unibertsitate-diploma, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa.

(276/2007 Errege Dekretuaren xedapen gehigarri bakarra, 1. apartatua eta V. eranskina)

Enpresen Administrazioa

Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak

Ostalaritza eta Turismoa

Informatika

Esku-hartze Soziokomunitarioa

Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa

Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak

Sistema Energetikoen Antolaketa eta Proiektuak

Elikagaien Industriako Prozesuak

Sistema Elektronikoak

Sistema Elektrotekniko eta Automatikoak

Instalazio Elektroteknikoak

Diagnostiko Kliniko eta Ortoprotesikoko Prozedurak

Osasun- eta Laguntza-prozedurak

Merkataritzako Prozesuak

Administrazio-kudeaketako Prozesuak

Komunitatearentzako Zerbitzuak

Sistema eta Aplikazio Informatikoak

Ekipo Elektronikoak

2. Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegora sartzeko:

ESPEZIALITATEA

TITULAZIO BALIOKIDEA

Euskara

276/2007 Errege Dekretuak ez du titulazio baliokiderik ezartzen kidego honetan sartzeko

Frantsesa

Ingelesa

3. Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegora sartzeko:

ESPEZIALITATEA

TITULAZIO BALIOKIDEA

Sukaldaritza eta Pastelgintza

Lehiaketan hautatutako espezialitateko irakasleek irakats ditzaketen titulazioen lanbide-arloko edo lanbide-arloetako goi-mailako teknikaria.

Estetika

Ondorio akademiko eta profesionaletarako goi-mailako teknikari-tituluaren baliokidetzat jotzen diren tituluak irakaskuntzaren ondorioetarako ere baliokideak izanen dira.

(276/2007 Errege Dekretuaren xedapen gehigarri bakarra, 2. apartatua eta VI. eranskina)

Ibilgailuen Mantentze-lanak

Mekanizazioa eta Makinen Mantentze-­lanak

Soldadura

IV. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDAK

Kidego eta espezialitate bakoitzari dagozkion gai-zerrendak jarraian ageri diren aginduetan argitaratutakoak dira.

Gaien zerrendan, ulertu behar da LOGSEri buruz dauden aipamen guztiak Hezkuntzari buruz indarrean dagoen maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoari buruzkoak direla, eta, egokia denean, Lanbide Heziketaren Antolamenduari eta Integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoari buruzkoak.

A) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa.

–1993ko irailaren 9ko Agindua (1993ko irailaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala, https://www.boe.es/boe/dias/1993/09/21/pdfs/A27400-27438.pdf), zeinaren bidez onesten baitira Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko, espezialitate berriak lortzeko eta espezialitate batzuetarako mugikortasuna izateko prozeduretan erabiliko diren gai-zerrendak, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuak arautuak, espezialitate hauetarako:

  • Biologia eta Geologia.
  • Gorputz Hezkuntza.
  • Marrazketa.
  • Filosofia.
  • Fisika eta Kimika.
  • Geografia eta Historia.
  • Ingelesa.
  • Latina.
  • Gaztelania eta Literatura.
  • Matematika.
  • Hezkuntza-orientazioa.
  • Teknologia.

–374/1999 Foru Agindua, azaroaren 3koa (https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/1999/158/3/), Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emandako martxoaren 9ko 86/2000 Foru Aginduak aldatu zuena, Maisu-maistren Kidegoko Euskal Filologia (Nafarroa) eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Euskal Hizkuntza eta Literatura espezialitateetarako gai-zerrenda berariazkoak onesten dituena. Gai-zerrenda horiek kidego horietan sartzeko hautapen-prozeduretan eta kidego horietako funtzionarioek aipatu espezialitateak hartzekoetan aplikatuko dira. Espezialitatea:

  • Euskal Hizkuntza eta Literatura (Nafarroa).

–1996ko otsailaren 1eko Agindua (1996ko otsailaren 13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, https://www.boe.es/boe/dias/1996/02/13/pdfs/C00001-00096.pdf), zeinaren bidez onesten baitira Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko, espezialitate berriak lortzeko eta espezialitate batzuetarako mugikortasuna izateko prozeduretan erabiliko diren gai-zerrendak, martxoaren 5eko ECD/477/2003 Aginduak sartutako aldaketekin, espezialitate hauetarako:

  • Enpresen Administrazioa.
  • Ekipo Elektronikoak.
  • Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak.
  • Ostalaritza eta Turismoa.
  • Informatika.
  • Instalazio Elektroteknikoak.
  • Esku-hartze Soziokomunitarioa.
  • Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa.
  • Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak.
  • Sistema Energetikoen Antolaketa eta Proiektuak.
  • Diagnostiko Kliniko eta Ortoprotesikoko Prozedurak.
  • Osasun- eta Laguntza-prozedurak.
  • Merkataritzako Prozesuak.
  • Administrazio-kudeaketako Prozesuak.
  • Elikagaien Industriako Prozesuak.
  • Komunitatearentzako Zerbitzuak.
  • Sistema Elektronikoak.
  • Sistema Elektrotekniko eta Automatikoak.
  • Sistema eta Aplikazio Informatikoak.

B) Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa:

–1993ko irailaren 9ko Agindua (1993ko irailaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala, https://www.boe.es/boe/dias/1993/09/21/pdfs/A27400-27438.pdf), zeinaren bidez onesten baitira Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko, espezialitate berriak lortzeko eta espezialitate batzuetarako mugikortasuna izateko prozeduretan erabiliko diren gai-zerrendak, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuak arautuak, espezialitate hauetarako:

  • Frantsesa.
  • Ingelesa.

–ECD/477/2003 Agindua, martxoaren 5ekoa (https://www.boe.es/boe/dias/2003/03/06/pdfs/A09080-09083.pdf), espezialitate honetarako:

  • Euskara.

C) Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa: desagertutako Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegorako aurreikusitakoa aplikatuko da.

–1996ko otsailaren 1eko Agindua (1996ko otsailaren 13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, https://www.boe.es/boe/dias/1996/02/13/pdfs/C00001-00096.pdf), zeinaren bidez onesten baitira Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko, espezialitate berriak lortzeko eta espezialitate batzuetarako mugikortasuna izateko prozeduretan erabiliko diren gai-zerrendak, espezialitate hauetarako:

  • Sukaldaritza eta Pastelgintza.
  • Estetika.
  • Ibilgailuen Mantentze-lanak.
  • Mekanizazioa eta Makinen Mantentze-lanak.
  • Soldadura.

V. ERANSKINA.–PROBAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK

Hautapen-batzordeek edo, kasua bada, epaimahai bakarrek zehaztuko dituzte balorazio-irizpide hauek, espezialitate bakoitzaren berezitasunen arabera.

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoaren Atzerriko Hizkuntzak, Gaztelania eta Literatura, eta Euskal Hizkuntza eta Literatura espezialitateetan eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoaren espezialitateetan, bereziki eta zeharkako moduan baloratuko da izangaiek proba egiteko baliatuko duten hizkuntzako hizkuntza-gaitasuna.

Lehen proba.

–Lehenbiziko proba. A zatia.

Hautapen-batzordeek edo, kasua bada, epaimahai bakarrek zehaztuko dituzte balorazio-irizpide hauek, espezialitate bakoitzaren berezitasunen arabera.

Balorazioa egitean, orobat, kontuan hartuko dira VI. eranskinean kidego eta espezialitate bakoitzerako ezarritako proba praktikoaren ezaugarriak.

Balorazioan eta kalifikazioan, egin beharreko proposamen zehatzaren arabera, betiere, zilegi izanen da kontuan hartzea proposatutako ariketen azken emaitza ez ezik, beste alderdi hauek ere: jarraitutako prozedura, erakutsi diren gaitasun instrumental eta teknikoak, eta planteatutako proba ebaztean izandako argitasuna, egituraketa eta antolaketa.

–Lehenbiziko proba. B zatia.

  • Gaiaren antolaketa:
    • Gaia modu egokian justifikatu da.
    • Sekuentzia logiko eta koherente bati jarraitzen zaio zati guztiak garatzean.
    • Gaia modu orekatuan garatu da.
  • Berariazko edukia:
    • Gaiaren edukien eguneratze- eta sakontasun-maila.
    • Gaiaren berezko hizkera teknikoa erabiltzeko zorroztasuna eta zehaztasuna.
    • Erreferentzia bibliografiko egokiak eta eguneratuak.
  • Aipamen didaktikoak:
    • Edukiak duen harremana Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza-sistemarekin eta berezko curriculumarekin eta irakaslanarekin.
    • Gaiari lotutako proposamen didaktiko originalak edo berritzaileak egin dira.

Bigarren proba.

–Bigarren proba. A zatia. Programazio didaktikoa aurkeztea eta defendatzea.

Programazio didaktikoak ez baditu betetzen VII. eranskineko 4.2 apartatuan adierazitako formazko alderdiak, probaren zati horri dagokion puntuazioaren %50 kenduko zaio izangaiari.

Hezkuntza-orientazioko eta Komunitatearentzako Zerbitzuetako espezialitateetan, hautapen-­batzordeek edo, kasua bada, epaimahai bakarrek zehaztuko dituzte balorazio-irizpide horiek, espezialitate horien berezitasunak kontuan hartuta.

Baloratzeko irizpideak hauek izanen dira:

–Antolaketa:

  • Programazioaren aurkezpena, justifikazioa eta testuingurua, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarrean dagoen curriculumaren esparru barruan.
  • Ongi planteatuak egotea programazioa osatzen duten elementuak, atalen koherentzia eta proposatzen duen sekuentziazioaren logika.
  • Aurreko bi puntuez gain, Lanbide Heziketaren kasuan, helburuko espezialitateak irakaslana esleitua duen lanbide-modulu bati buruzkoa izanen da programazioa, edo, planteamendu metodologiko integratuak, diziplinartekoak edo moduluartekoak erabiltzen direnean, zenbait lanbide-moduluri edo proiekturi buruzkoa, betiere baldin eta haietako lanbide-modulu batean gutxienez helburuko espezialitateak irakaslana esleitua badu eta dagozkion ikaskuntzaren emaitzak identifikatuta gelditzen badira.

–Eduki teknikoa:

  • Espezialitate guztietan, programazioak zehazten ditu deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarrean dagoen araudian ezarritako curriculumeko elementuak, programazioari dagokion hezkuntza-etapako mailarekin bat etorriz.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko irakaskuntzetako programazio didaktikoen kasuan, elementu hauek zehaztu beharko dira: ikasgaiaren edo, kasua bada, eremuaren identifikazioa, kasu guztietan maila zehaztuta; etaparen helburuak; funtsezko konpetentziak; konpetentzia espezifikoak, lotutako deskriptore operatiboak eta konpetentzia bakoitzerako kontuan hartzen diren ebaluazio-irizpideak; oinarrizko jakintzak eta haien sekuentzia edo denbora-banaketa; kalifikazio-irizpideak eta berreskuratzeko sistemak; metodo pedagogikoak, material eta baliabide didaktikoak barne; banakako desberdintasunei erantzuteko neurriak.
  • Hizkuntza Eskola Ofizialetako programazioen kasuan, programazioan zehaztu behar dira hizkuntza-jarduera bakoitzaren helburu orokorrak eta espezifikoak, metodologia, tresnak eta ebaluazio-irizpideak.
  • Lanbide Heziketako programazioen kasuan, aurreikusitako ikaskuntzaren emaitzak identifikatu, antolatu eta sekuentziatu dira, baita loturiko ebaluazio-irizpideak ere, aplikatzekoa den curriculumean ezarritakoak. Edukien aukeraketak, antolaketak eta sekuentziazioak, hala dagokionean, koherentea izan beharko du ikaskuntzaren emaitza eta ebaluazio-irizpide horiekin. Halaber, modu koherentean ezarri da nolako lotura duen ikaskuntzaren eta irakaskuntzaren jarduerekin eta ebaluazio-sistemarekin, eta zehaztu da nolako ekarpena egiten dion programazioak zikloko konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak eta enplegagarritasunerako konpetentziak garatzeari, baita, hala dagokionean, nolako lotura duen konpetentzia-estandarrekin edo, hala ezartzen den curriculumetan, konpetentzia-unitateekin.

–Eduki didaktikoa:

  • Metodo pedagogikoak, ikasmailarako egokiak diren material eta baliabide didaktikoak barne.
  • Prozedurak, lanabesak, tresnak eta ebaluazioari lotutako bestelako alderdiak zehaztea, Nafarroako Foru Komunitatean ebaluazioaren arloan indarrean den araudiari jarraituz.
  • Aniztasunari erantzuteko neurriak, bereziki zer erantzun ematen zaien hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei, programazio didaktikoaren zer hezkuntza-mailari egiten zaion erreferentzia, hari aplikatzekoa zaion araudiaren arabera.
  • Lanbide Heziketaren kasuan, aurreko hiru puntuez gain:
    • Ebaluazio-sistema koherentea da ikaskuntzaren emaitzekin eta lotutako ebaluazio-irizpideekin; horretarako, ikaskuntzaren eta jardunaren ebidentzia nahikoak eta egokiak aurreikusi dira, bai eta baloratu beharreko ikaskuntzen izaerara egokitutako ebaluazio-prozedurak eta -tresnak ere, eta dagozkion balorazio- eta kalifikazio-irizpideak.
    • Modu koherentean jaso da enpresako edo erakunde parekatuko prestakuntza, lanbide-moduluaren garapenean integraturiko zatia baita, eta zehaztu da nolako lotura duen ikaskuntzaren emaitzekin eta balorazio-irizpideekin, zer prozedura erabiliko diren koordinazioa eta jarraipena egiteko, eta nola txertatuko diren ebaluazio-prozesuan prestakuntza-ingurune bakoitzean lorturiko ikaskuntzaren eta jardunaren ebidentziak.

–Komunikaziorako konpetentzia:

  • Ideiak modu egituratuan eta ulergarrian adierazi dira, komunikazio-testuingurura egokitutako formalitate-mailarekin hitz egiteko gaitasunarekin.
  • Ebaluazio-epaimahaiaren galderei emandako erantzunak egokiak eta koherenteak izan dira.

–Bigarren proba. B zatia. Unitate didaktiko bat prestatzea eta azaltzea.

Hezkuntza-orientazioko eta Komunitatearentzako Zerbitzuetako espezialitateetan, hautapen-­batzordeek edo, kasua bada, epaimahai bakarrek zehaztuko dituzte balorazio-irizpide horiek, espezialitate horien berezitasunak kontuan hartuta.

–Alderdi orokorrak:

  • Unitate didaktikoa justifikatu da eta hari testuingurua eman zaio programazioaren edo espezialitatearen gai-zerrendaren barruan.
  • Unitate didaktikoa ongi egituratuta dago eta haren elementuak koherenteak dira beren artean.

–Helburuak, edukiak eta metodologia:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko unitate didaktikoaren kasuan:
    • Honako hauek ongi planteatuta daude eta elkarren artean koherenteak dira: ikaskuntzaren helburuak, funtsezko konpetentziak eta konpetentzia espezifikoak, deskriptore operatiboak, oinarrizko jakintzak, irakaskuntza-jardueren sekuentzia, metodo pedagogikoak, landuko diren ikaskuntza-egoerak, estrategiak eta espazio zein denboren antolaketa, material eta baliabideak, ikasleen banakako desberdintasunei erantzuteko neurriak, eta konpetentziak garatzeari begira duten lotura.
    • Zehaztu da zer-nolako lotura duten oinarrizko jakintzek konpetentzia funtsezkoak eta espezifikoak garatzeari begira, bai eta konpetentziek deskriptore operatiboekin duten lotura ere.
    • Metodo pedagogikoak ikasle guztien ezaugarrietara egokitzen dira, eta aniztasunari arreta emateko neurriak zehazten dira, arreta berezia jarriz hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako erantzunetan, bai eta helburuak lortzen ez dituzten ikasleentzako esku-hartze neurriak ere.
  • Hizkuntza Eskola Ofizialetako unitate didaktikoaren kasuan:
    • Ikaskuntzaren helburuak, konpetentziak, edukiak, metodo pedagogikoak eta ebaluazio-irizpideak ongi planteatuta daude eta koherenteak dira elkarren artean.
    • Metodo pedagogikoak bat datoz ikasleen ezaugarriekin eta ikaskuntza-estiloen aniztasunarekin.
  • Lanbide Heziketarako unitate didaktikoaren kasuan:
    • Unitate didaktikoan inplikatutako ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak behar bezala hautatu dira eta testuingurua eman zaie, eta koherenteak dira irakaskuntza- eta ikaskuntza-­jarduerekin, alderdi metodologikoekin eta, hala dagokionean, garatutako edukiekin. Berariaz adierazten da nolako ekarpena egiten zaion zikloko konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak eta enplegagarritasunerakoak garatzeari, eta, hala dagokionean, nolako lotura dagoen konpetentzia-estandarrekin edo, hala ezartzen den curriculumetan, konpetentzia-unitateekin.
    • Proposatutako metodologia bat dator hezkuntza-mailarekin.

–Jarduerak:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako unitate didaktikoaren kasuan:
    • Jarduerak motibagarriak dira eta zailtasun-maila bat baino gehiago dituzte, ikasleen eta ikasmailaren ezaugarrietara egokitzeko.
    • Gune eta denboren antolaketa.
    • Material eta baliabide didaktikoak egokiak, eskuragarriak eta askotarikoak dira.
    • Jarduerak ikaskuntza-helburuetara egokitzen dira.
  • Lanbide Heziketarako unitate didaktikoaren kasuan:
    • Irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerak koherenteak dira ikaskuntzaren emaitzekin eta inplikatutako ebaluazio-irizpideekin, egokiak dira ikasleen ezaugarriak eta ikaskuntzen izaera kontuan hartuta, eta haiek eskuratzen eta garatzen laguntzen dute.
    • Gune eta denboren antolaketa.
    • Material eta baliabide didaktikoak egokiak, eskuragarriak eta askotarikoak dira.
    • Jarduerek aukera ematen dute ikaskuntzaren emaitzak garatzeko eta ikaskuntzaren eta jardunaren ebidentzia egokiak sortzeko, inplikaturiko ebaluazio-irizpideak baloratze aldera.

–Ebaluazioa:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko unitate didaktikoaren kasuan:
    • Ebaluazio-irizpideak koherenteak dira curriculumaren elementuekin.
    • Prozedurek, ebaluaziorako tresnek eta kalifikaziorako irizpideek ongi islatzen dituzte ikasleengan espero diren jardun-mailak.
  • Hizkuntza Eskola Ofizialetako unitate didaktikoaren kasuan:
    • Ebaluazio-tresnak eta bidezko kalifikazio-irizpideak zehaztu dira, bat etorriz Hizkuntza Eskola Ofizialetako ebaluazioari buruz indarrean dagoen araudiarekin eta Nafarroako ziurtapen-probetako azterketarako zehaztapenekin.
  • Lanbide Heziketarako unitate didaktikoaren kasuan:
    • Unitate didaktikoaren ebaluazioaren diseinua koherentea da ikaskuntzaren emaitzekin eta inplikatutako ebaluazio-irizpideekin.
    • Identifikatu dira ikaskuntzaren eta jardunaren ebidentziak, aukera emanen dutenak ikaskuntzaren emaitzak zenbateraino eskuratu diren baloratzeko, baita ebaluazio-prozedura eta tresnak ere, ebaluatu beharreko ikaskuntzen izaerari egokitutakoak.
    • Ikaskuntzen emaitzekin eta ebaluazio-irizpideekin koherenteak diren balorazio- eta kalifikazio-irizpideak ezarri dira, eta bat datoz Lanbide Heziketako ebaluazioaren arloan Nafarroako Foru Komunitatean indarrean den araudiarekin.
    • Aplikagarria denean, ebaluazio-prozesuan txertatu dira enpresa edo erakunde parekatuko prestakuntzan lortutako ikaskuntzaren eta jardunaren ebidentziak.

–Komunikaziorako konpetentzia:

  • Ideiak modu egituratuan eta ulergarrian adierazi dira, komunikazio-testuingurura egokitutako formalitate-mailarekin hitz egiteko gaitasunarekin.
  • Ebaluazio-epaimahaiaren galderei emandako erantzunak egokiak eta koherenteak izan dira.

VI. ERANSKINA.–LEHEN PROBAREN A ZATIRAKO ZEHAZTAPENAK

Proba praktikoa

Lehen probaren A zatiaren helburua da egiaztatzea izangaiek prestakuntza zientifiko nahikoa dutela eta lortu nahi duten espezialitateari dagozkion arlo, irakasgai edo moduluak irakasteko behar diren berariazko lanerako trebetasun teknikoak menderatzen dituztela.

Izangaiek egin beharreko probak ariketa bat baino gehiago izan ditzake, dagokien haztapenarekin.

Beharrezkoa bada, epaimahai bakoitzak izangaiei jakinaraziko dizkie, nahikoa aurrerapenarekin, ariketak garatzeko beharko diren bitarteko teknikoak, agiriak, materiala eta bestelako alderdi zehatzak.

Espezialitate bakoitzerako proba praktikoek berariazko ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko espezialitateak.

1. atala.

590-001 Filosofia.

Proba praktikoa, espezialitatearen gai-zerrendarekin edo curriculumarekin loturikoa. Ariketa bat edo gehiago edukiko du, honako hauen artean:

–Testu filosofiko bat iruzkintzea.

–Gai etiko eta filosofikoak iruzkintzea eta aztertzea.

–Gai logiko edo epistemologikoak iruzkintzea eta aztertzea.

590-003 Latina.

Proba praktikoak hiru itzulpen-ariketa hauek izanen ditu:

–Testu bat, hitz lauz edo neurtitzetan, itzultzea hiztegirik gabe.

–Hitz lauzko testu bat, hiztegiaren laguntzaz itzultzeko eta iruzkin sintaktiko eta estilistikoa, soziokulturala eta historikoa egiteko, autorearen ezaugarrien arabera betiere.

–Neurtitzetan emandako testu bat, hiztegiaren laguntzaz itzultzeko eta iruzkin fonetiko eta morfologikoa eta metrikoa egiteko.

590-004 Gaztelania eta Literatura.

Hau izanen da proba praktikoa: proposatutako testu batetik abiatuta (literatur testua izan daiteke edo ez), hari buruzko galderak erantzutea. Literatur testua aukeratuz gero, espezialitateko curriculumean edo gai-zerrendan ageri den obra edo autore esanguratsu batena izan beharko du.

Galderak alderdi zehatzei buruzkoak zein iruzkintzeko eta aztertzeko alderdi orokorrei buruzkoak izan daitezke. Bi kasuetan, planteatutako gaiak edozein mailatakoak izanen dira (pragmatikoa, lexiko-semantikoa, morfosintaktikoa eta fonologikoa), proposatutako testuaren esanahi globalerako duten garrantziaren arabera.

590-005 Geografia eta Historia.

Proba praktikoan, ariketa hauetako bat edo batzuk egin beharko dira:

–Agiri historiko bat aztertzea eta iruzkintzea, hala nola testua, mapa, irudia, grafikoa eta abar.

–Geografiaren arloko agiri bat aztertzea eta iruzkintzea, hala nola testua, irudia, planoa, diagrama edo estatistika.

–Artearen Historiarekin lotutako agiri bat aztertzea eta iruzkintzea. Agiria testua eta/edo irudia izan daiteke.

590-006 Matematika.

Proba praktikoan, problema eta ariketa batzuk ebatzi beharko dira, zenbait estrategia erabilita. Horretarako, espezialitateko gai-zerrendako edo curriculumeko eduki multzo bakoitzari dagozkion kontzeptuak eta prozedurak aplikatu eta erabili beharko dira:

–Aritmetika eta aljebra.

–Analisia, funtzioak eta grafikoak.

–Zenbakizko kalkulua.

–Geometria.

–Estatistika eta probabilitatea.

Kalkulagailua erabiltzen ahalko da, baina ezin da programagarria izan.

590-007 Fisika eta Kimika.

Proba praktikoan, espezialitateko gai-zerrendarekin eta/edo curriculumarekin lotutako galderei edo kasu praktikoei erantzun beharko zaie. Zati hauek izanen ditu:

–Problema irekiak ebaztea. Horretarako, fisikaren arloko kontzeptuak, legeak eta teoriak aplikatu beharko dira.

–Problema irekiak ebaztea. Horretarako, kimikaren arloko kontzeptuak, legeak eta teoriak aplikatu beharko dira.

–Lan zientifikoko prozedurei buruzko galderei erantzutea, edo espezialitateko gai-zerrendarekin eta/edo curriculumarekin lotutako teknika esperimentalak deskribatzea.

Problema edo galdera kopuru bera jarriko da espezialitateko bi irakasgaietarako.

Kalkulagailua erabiltzen ahalko da, baina ezin da programagarria izan.

590-008 Biologia eta Geologia.

Proba espezialitateko gai-zerrendarekin eta/edo curriculumarekin lotuta egonen da, eta izangaiek honako hauek egin beharko dituzte:

–Problema irekiak ebaztea. Horretarako, biokimikari, ekologiari edo gai zelular eta organikoei buruzko kontzeptuak, legeak eta teoriak aplikatu beharko dira.

–Mapak interpretatzea eta zeharrebaki geologikoak interpretatzea eta egitea.

–Ingurumen-arloko kasu batetik abiatuta, horri buruzko galderei erantzutea.

590-009 Marrazketa.

Proba espezialitateko gai-zerrendarekin eta/edo curriculumarekin lotuta egonen da, eta izangaiek honako hauek egin beharko dituzte:

–Adierazpen grafikoko edo koloreko konposizio laua egitea paperean.

–Epaimahaiak irudikapen grafikoko sistemei buruz proposatzen dituen problemak edo ariketak ebaztea.

Izangaiek marrazteko eta neurtzeko egoki irizten dituzten tresnak eraman beharko dituzte probara, kontuan hartuta arkatza, argizarizko pinturak, tintak edo bestelakoak erabil ditzaketela, baina inolaz ere aglutinatzaile likidoak edo likatsuak (ur-pintura, olio-pintura eta abar).

590-011 Ingelesa.

Proba praktikoak bi ariketa izanen ditu:

–Hizkuntzaren erabilera funtzional eta praktikoaren gaineko ariketak (alderdi pragmatikoak, lexiko-semantikoak, morfosintaktikoak eta/edo fonologikoak).

–Testu baten iruzkin linguistikoa edo literarioa.

590-017 Gorputz Hezkuntza.

Proban ariketa bat edo batzuk jarriko dira; helburua da jakitea izangaiek gaitasun pedagogikoa eta didaktikoa duten arloko eduki espezifikoei buruzko proposamenak diseinatzeko.

590-018 Hezkuntza-orientazioa.

Proban esku-hartze bat diseinatu beharko da, kasu praktiko bati erantzuteko. Horretarako, elementu zientifikoak eta trebetasun teknikoak aplikatu beharko ditu izangaiak, arlo hauei buruzkoak: ebaluazio psikopedagogikoa, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuari laguntzea, orientazio akademiko eta profesionala, tutoretza-planari laguntzea, aniztasunari erantzuteko neurri eta programei laguntzea edo Hezkuntza-orientazioan diharduen profesionalaren gaitasun profesionalekin lotutako beste alderdi batzuk.

590-019 Teknologia.

Proba espezialitateko gai-zerrendarekin eta/edo curriculumarekin lotuta egonen da, eta izangaiek honako hauek egin beharko dituzte:

–Espezialitateko gai-zerrendarekin eta/edo curriculumarekin zerikusia duten problemak eta aplikazio-ariketak ebaztea, arreta berezia eskainiz informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriei.

–Proiektu baten aplikazio didaktikoa (problema bati erantzuteko) edo epaimahaiak planteatutako objektu edo sistema tekniko baten azterketa.

590-057 Euskal Hizkuntza eta Literatura (Nafarroa).

Proposatutako testu batetik abiatuta (literatur testua izan daiteke edo ez), izangaiak hari buruzko galderak erantzun beharko ditu. Literatur testua aukeratuz gero, espezialitateko curriculumean edo gai-zerrendan ageri den obra edo autore esanguratsu batena izan beharko du.

Galderak alderdi zehatzei buruzkoak zein iruzkintzeko eta aztertzeko alderdi orokorrei buruzkoak izan daitezke. Bi kasuetan, planteatutako gaiak edozein mailatakoak izanen dira (pragmatikoa, lexiko-semantikoa, morfosintaktikoa eta fonologikoa), proposatutako testuaren esanahi globalerako duten garrantziaren arabera.

2. atala (590 kidegoko espezialitateak, Lanbide Heziketari dagozkionak).

Espezialitate hauetan, lehen probaren A zatiak bi ariketa baditu, idatzizko bat eta trebetasun praktikoen beste bat, idatzizko ariketaren haztapena %30 izanen da, eta abilezia praktikoena, %70.

590-101 Enpresen Administrazioa.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Enpresen Administrazioko espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

590-105 Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Lanerako Prestakuntza eta Orientabideetako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten eta zeharkako gaitasun eta trebetasunekin, lanerako orientazioarekin eta ekintzailetzarekin loturik dauden lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan).

590-106. Ostalaritza eta Turismoa.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Ostalaritza eta Turismoko espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

590-107 Informatika.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Informatikako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

590-108 Esku-hartze Soziokomunitarioa.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Esku-hartze Soziokomunitarioko espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

590-110 Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

590-112 Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuetako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

590-113 Sistema Energetikoen Antolaketa eta Proiektuak.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Sistema Energetikoen Antolaketa eta Proiektuetako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

590-116 Elikagaien Industriako Prozesuak.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Sistema Energetikoen Antolaketa eta Proiektuetako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

590-124 Sistema Elektronikoak.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Sistema Elektronikoetako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

590-125 Sistema Elektrotekniko eta Automatikoak.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Sistema Elektrotekniko eta Automatikoetako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

590-206 Instalazio Elektroteknikoak.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Instalazio Elektroteknikoetako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

590-219 Diagnostiko Kliniko eta Ortoprotesikoko Prozedurak.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Diagnostiko Kliniko eta Ortoprotesikoko Prozeduretako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

590-220 Osasun- eta Laguntza-prozedurak.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Osasun- eta Laguntza-prozeduretako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

590-221 Merkataritzako Prozesuak.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Merkataritzako Prozesuetako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

590-222 Administrazio-kudeaketako Prozesuak.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Administrazio-kudeaketako Prozesuetako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

590-225 Komunitatearentzako Zerbitzuak.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Komunitatearentzako Zerbitzuetako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

590-227 Sistema eta Aplikazio Informatikoak.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Sistema eta Aplikazio Informatikoetako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

590-231 Ekipo Elektronikoak.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Ekipo Elektronikoetako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko espezialitateak.

592-007 Euskara.

Izangaiek egin beharreko probak zenbait ariketa izan ditzake:

–Entzunezko ulermena lantzeko bi ariketa.

–XX. edo XXI. mendeko literaturako edo kazetaritzako testu batetik abiatuta, idatzizko ulermena eta idazmena lantzeko ariketa bat.

–Gaitasun lexikoa, fonetikoa eta gramatikala lantzeko ariketa: zenbait jarduera praktiko ebatzi beharko dira.

592-008 Frantsesa.

Izangaiek egin beharreko probak zenbait ariketa izan ditzake:

–Entzunezko ulermena lantzeko bi ariketa.

–XX. edo XXI. mendeko literaturako edo kazetaritzako testu batetik abiatuta, idatzizko ulermena eta idazmena lantzeko ariketa bat.

–Gaitasun lexikoa, fonetikoa eta gramatikala lantzeko ariketa: zenbait jarduera praktiko ebatzi beharko dira.

592-011 Ingelesa.

Izangaiek egin beharreko probak zenbait ariketa izan ditzake:

–Entzunezko ulermena lantzeko bi ariketa.

–XX. edo XXI. mendeko literaturako edo kazetaritzako testu batetik abiatuta, idatzizko ulermena eta idazmena lantzeko ariketa bat.

–Gaitasun lexikoa, fonetikoa eta gramatikala lantzeko ariketa: zenbait jarduera praktiko ebatzi beharko dira.

Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko espezialitateak.

Espezialitate hauetan, lehen probaren A zatiak bi ariketa baditu, idatzizko bat eta trebetasun praktikoen beste bat, idatzizko ariketaren haztapena %30 izanen da, eta abilezia praktikoena, %70.

598-001 Sukaldaritza eta Pastelgintza.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Sukaldaritza eta Pastelgintzako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

598-002 Estetika.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Estetikako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

598-004 Ibilgailuen Mantentze-lanak.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Ibilgailuen Mantentze-lanetako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

598-005 Mekanizazioa eta Makinen Mantentze-lanak.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Ibilgailuen Makinen Mekanizazioko eta Mantentze-lanetako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

598-010 Soldadura.

Lehen probaren A zatian, ariketa edo kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumarekin zerikusia dutenak. Proban honako hauek sar daitezke: dokumentuen azterketa eta iruzkin teknikoa; gai, problema eta kasuak ebaztea; simulazioak; trebetasun teknikoak edo instrumentalak erakustea; edo proiektu, proposamen edo jarduketa tekniko-profesional edo didaktiko bat diseinatzea, espezialitateko egoera errealekin lotua eta praktikara eraman daitekeena ingurune profesional batean, ikasgelan edo ikastetxean. Ariketak edo kasuak eremu batekin edo batzuekin lotuta egonen dira (eremu horiek aipatuta daude Ibilgailuen Soldadurako espezialitateko irakasleek irakasten dituzten lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio-irizpideetan), bai eta, hala dagokionean, modulu horiei lotutako konpetentzia-estandar profesionalekin eta horiek osatzen dituzten konpetentzia-elementuekin ere.

VII. ERANSKINA.–BIGARREN PROBARAKO ZEHAZTAPENAK: PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA ETA UNITATE DIDAKTIKOA

1.–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko programazio didaktikoa egiteko araudia, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko datan indarrean dagoena.

–217/2022 Errege Dekretua, martxoaren 29koa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren antolamendua eta gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituena.

–243/2022 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, Batxilergoko gutxieneko ikasketak eta antolamendua ezartzen dituena.

–71/2022 Foru Dekretua, ekainaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena.

–72/2022 Foru Dekretua, ekainaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena.

–64/2022 Foru Agindua, abuztuaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan dauden ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen dituena.

–67/2022 Foru Agindua, abuztuaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan dauden ikastetxeetan Batxilergoko irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen dituena.

–79/2022 Foru Agindua, irailaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan dauden ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko etapetan eskaini beharreko aukerako ikasgaien curriculuma arautzen duena.

–164/2016 Ebazpena, maiatzaren 11koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak ematen dituena etapako helburu nagusiak lortzeko moduko hezkuntza-neurri bereziak behar dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako Curriculum Egokituko Programaren antolamendua eta funtzionamendua arautzeko.

–103/2023 Foru Agindua, azaroaren 2koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculum-aniztasuneko programak arautzen dituena.

–53/2023 Foru Agindua, ekainaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko era arautzen duena.

–45/2023 Foru Agindua, maiatzaren 10ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko era arautzen duena.

–69/2023 Foru Agindua, abuztuaren 21ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako hezkuntza inklusioa arautzen duena.

–14/2026 Foru Dekretua, otsailaren 25ekoa, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamendua, zehazki ikasketa hauek ematen dituztenena: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Arte Irakaskuntzak, Hizkuntzak, Kirol Irakaskuntzak, Helduen Hezkuntza eta Hezkuntza Berezia.

–40/2026 Foru Agindua, uztailaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketarako eta funtzionamendurako Erregelamendua garatzen duena.

–333/2026 Ebazpena, maiatzaren 26koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarraibideak onesten baitira 2026-2027 ikasturtean arautzeko zer antolaketa eta funtzionamendu izanen dituzten Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek.

2.–Lanbide Heziketako programazio didaktikoa egiteko araudia, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko datan indarrean dagoena.

–3/2022 Lege Organikoa, martxoaren 31koa, Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzkoa.

–659/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena.

–Foru Agindua, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako Sistemaren A, B, C, D eta E graduen ebaluazioa arautzen duena, eta Ebazpena, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, foru agindu hori garatzen duena.

–Heziketa-zikloen eta espezializazio-ikastaroen tituluak ezartzen dituzten eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituzten errege dekretuak, eta Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan haien egitura eta curriculuma finkatzen edo aldatzen dituzten foru dekretuak (abenduaren 11ko 108/2024, 109/2024 eta 110/2024 foru dekretuak barne), aplikatzekoa den guztian, baita Lanbide Heziketako programa espezifikoen curriculum-araudia.

–474/2026 Ebazpena, uztailaren 9koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Lanbide Heziketaren Sistemako D eta E graduetako eskaintzak ematen dituzten ikastetxeen funtzionamendurako 2026-2027 ikasturterako jarraibideak, oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako zikloei eta espezializazio-ikastaroei dagozkienak, Nafarroako lurralde-eremuan.

–535/2026 Ebazpena, abuztuaren 7koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena Nafarroako Lanbide Heziketaren Sistemako graduetako eskaintzak ematen dituzten ikastetxe publikoetako antolakuntza eta funtzionamendua arautzeko, Lanbide Heziketako irakaskuntzei eta programa espezifikoei dagokienez, 2026-2027 ikasturtean.

3.–Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakaskuntzetarako programazio didaktikoa egiteko araudia, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko datan indarrean dagoena.

–1/2019 Errege Dekretua, urtarrilaren 11koa, oinarrizko ebaluazio printzipio komun batzuk ezartzen dituena araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzetako B1 eta B2 tarteko mailak eta C1 eta C2 maila aurreratuak ofizialki ziurtatzeko probetarako.

–68/2018 Foru Dekretua, abuztuaren 29koa, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu zen Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoko araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen oinarrizko mailaren, tarteko mailaren eta maila aurreratuaren curriculumak ezartzen dituena eta abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretua Nafarroako Foru Komunitatera egokitzen duena.

–440/2024 Ebazpena, urriaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzetako ziurtapen-probak egiteko zehaztapenak, eta ezartzen baitira igoera- eta ziurtapen-betebeharrak, 2024-2025 ikasturterako.

–394/2026 Ebazpena, ekainaren 8koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Iruñeko eta Tuterako hizkuntza-eskola ofizialen antolaketa eta jarduna 2026-2027 ikasturtean arautzeko jarraibideak onesten dituena.

–424/2026 Ebazpena, ekainaren 23koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna arautuko duten jarraibideak.

4.–Programazio didaktikoa.

4.1. Programazio didaktikoak, kidego eta espezialitate guztietan, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko bat hartu beharko du testuinguru gisa, 2026-2027 ikasturtean, eta parte hartzen den espezialitatearekin lotutako arlo, irakasgai, modulu edo eremu baten curriculumari buruzkoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko datan indarrean dagoen curriculuma kontuan hartuta.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko irakaskuntzetako programazio didaktikoen kasuan, elementu hauek identifikatu beharko dira: ikasgaiaren edo, kasua bada, eremuaren identifikazioa, kasu guztietan maila zehaztuta; etaparen helburuak; funtsezko konpetentziak; konpetentzia espezifikoak, lotutako deskriptore operatiboak eta konpetentzia bakoitzerako kontuan hartzen diren ebaluazio-irizpideak; oinarrizko jakintzak eta haien sekuentzia edo denbora-banaketa; kalifikazio-irizpideak eta berreskuratzeko sistemak; metodo pedagogikoak, material eta baliabide didaktikoak barne; desberdintasunei erantzuteko neurriak.

Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko espezialitateetan, honako hauek zehaztu beharko dira: irakaskuntza-modalitatea, ikasturteko hizkuntza-jarduerak, helburuak, gaitasunak eta hizkuntza-jarduera bakoitzaren edukiak, elkarren arteko lotura eta ikasturtean zehar izanen dute denbora-sekuentziazioa adierazita. Halaber, metodologia eta baliabide didaktikoak ere zehaztu beharko dira, honako hauen erabilera egokia barne hartuta: ebaluazio-teknologiak, ebaluazio-prozedura eta -tresnak, kalifikazio-irizpideak, jarduera indargarriak eta aniztasunari erantzutea.

Lanbide Heziketako irakaskuntzei buruzko programazio didaktikoen kasuan, arau hauetan ezarritakoa hartu beharko da kontuan: Foru Agindua, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako Sistemaren A, B, C, D eta E graduen ebaluazioa arautzen duena; Ebazpena, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, foru agindu hori garatzen duena; 474/2026 Ebazpena, uztailaren 9koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Lanbide Heziketaren Sistemako D eta E graduetako eskaintzak ematen dituzten ikastetxeen funtzionamendurako 2026-2027 ikasturterako jarraibideak, oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako zikloei eta espezializazio-ikastaroei dagozkienak, Nafarroako lurralde-eremuan; eta 535/2026 Ebazpena, abuztuaren 7koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena Nafarroako Lanbide Heziketaren Sistemako graduetako eskaintzak ematen dituzten ikastetxe publikoetako antolakuntza eta funtzionamendua arautzeko, Lanbide Heziketako irakaskuntzei eta programa espezifikoei dagokienez, 2026-2027 ikasturtean.

Izangai batek programazioa Lanbide Heziketako irakaskuntzetara bideratzen badu, prestakuntza-eskaintza baten curriculum indardunean oinarritu beharko da, eta nahitaezkoa da helburuko espezialitateak irakaslana izatea programazioaren xedeko lanbide-moduluan, eremuan edo proiektuan.

Programazioak honako hauek bete beharko ditu: ikaskuntzaren emaitzak eta inplikatutako ebaluazio-irizpideak identifikatu, antolatu eta denboran kokatu beharko ditu, edo amaierako gaitasunak eta ebaluazio-irizpideak, kategoria hori duten curriculumetan; haiek garatzeko beharrezkoak diren edukiak zehaztu, aplikatzekoa den curriculumarekin bat; irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerak ezarri, baita metodologia, espazioen eta denboren antolaketa eta materialak eta baliabideak ere; eta ebaluazio-sistema definitu, honako hauek zehaztuta: ikaskuntzaren eta jardunaren ebidentziak, ebaluatzeko prozedurak eta tresnak, balorazio- eta kalifikazio-irizpideak, eta errefortzuko eta berreskurapenerako neurriak. Halaber, programazioan jaso beharko dira banakako desberdintasunei erantzuteko eta irisgarritasuna bermatzeko beharrezkoak neurri metodologikoak, antolamendukoak eta ebaluaziokoak.

Programazioan berariaz adieraziko da nolako ekarpena egiten dion lanbide-moduluak, eremuak edo proiektuak zikloko konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak eta enplegagarritasunerakoak garatzeari, eta, hala dagokionean, nolako lotura dagoen konpetentzia-estandar profesionalekin edo konpetentzia-unitateekin, terminologia horri eusten dioten curriculumetan.

Heziketa-zikloetako lanbide-moduluei buruzko programazioetan, enpresako edo erakunde parekatuko prestakuntza txertatu beharko da moduluaren garapenaren curriculumean, eta identifikatu beharko da zer ikaskuntzaren emaitza eta ebaluazio-irizpide garatuko diren ingurune horretan, guztiz edo zati batean, zer prozedura erabiliko diren koordinazioa eta jarraipena egiteko, eta nola txertatuko diren ebaluazio-prozesuan prestakuntza-ingurune bakoitzean lorturiko ikaskuntzaren eta jardunaren ebidentziak. Espezializazio-ikastaroetan, aurreikuspen hori txertatuko da baldin eta curriculumean jasotzen bada enpresa edo erakunde parekatu batean prestakuntza eginen dela.

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu nahi dutenen kasuan, programazioa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari edo Batxilergoari buruzkoa izan daiteke, edo, espezialitate batzuetan, baita Lanbide Heziketako irakaskuntzei ere, baldin eta hautatutako espezialitateak irakaslana badu irakaskuntza horietan.

Hezkuntza-orientazioko eta Komunitatearentzako Zerbitzuetako espezialitateei dagozkien programazio didaktikoen kasuan, izangaiek urteko lan-plana aurkezten ahalko dute. Plan horretan gutxienez esku-hartze psikopedagogikoko 10 programa sartu, zehaztu eta garatu beharko dira. Hain zuzen, programa horiek ikasturte batean ezarriko dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako etapetako batean, izangaiak aukeratuta.

Hezkuntza Orientazioko profesional espezialistaren urteko lan-plana da Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetako hezkuntza-orientazioa arautzen duen urriaren 29ko 66/2010 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako zereginak betetzean garatu behar dena (145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2010eko azaroaren 29koa).

Urteko lan-plan horretan, urteko lan-planaren helburuak, edukiak, jarduerak, prozedurak, baliabideak, jarraipena eta ebaluazioa zehaztu beharko dira. Era berean, aurrerago azaldu diren programazio didaktikorako betebehar formalak bete beharko ditu.

4.2. Alderdi formalak:

Programazio didaktikoak eta, egokia denean, urteko lan-planak gehienez ere 50 orrialde zenbakitu izanen ditu, DIN-A4 formatuan, lerroarte arruntarekin, 12 puntuko Arial letra erabiliz, konprimatu gabe. Grafikoetan eta tauletan gutxienez 10 puntuko Arial letra erabiltzen ahalko da. Irudietan eta antzekoetan, bestelako letra-tamaina eta letra-tipoa erabiltzen ahalko da. Argazki-oinetan, orri-oinetan eta goiburuan Arial ez den beste letra mota bat eta aipatutako tamainetakoak ez direnak erabiltzen ahalko dira. Azalaren diseinua libre da, baita kontrazalarena ere, baina nahitaez jaso behar dira izangaiaren izena, abizenak eta NANeko edo identifikazio-agiriko zenbakia. Programazio didaktikoaren azala, kontrazala eta aurkibidea ez dira zenbatuko 50 orrialde horien barnean. Izangaiak bere borondatez eranskinak edo material lagungarriak gehitzen baditu, ulertuko da baimendutako orri kopuruaren barruan daudela, eta horiek ere aipatutako ezaugarri teknikoak bete beharko dituzte. 10 unitate didaktiko izan beharko ditu, gutxienez.

Unitate didaktiko horiek zenbakituta eta garatuta egon beharko dute, eta epaimahaiak unitate didaktikoaren aurkezpenaren eta defentsaren jarraipena egin ahal izateko informazio nahikoa eduki.

4.3. Unitate didaktikoen ordez ezin dira ikaskuntza-egoerak erabili; izan ere, "unitate didaktiko" terminoa ez dator curriculumari buruzko arauditik, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan definitzen baita. "Ikaskuntza-egoerak" terminoa, berriz, curriculumean agertzen da, eta unitate didaktikoaren barruko irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerak planteatzeko modu gisa ulertu behar da.

4.4. Programazio didaktikoak hiperestekak edo QR kodeak baditu, epaimahaiak ez du kontuan hartuko eta ez du baloratuko horien bidez atzitu daitekeen informazioa.

5.–Unitate didaktikoa.

Oro har, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzetarako unitate didaktikoen kasuan, elementu hauek zehaztu beharko dira unitate didaktikoaren defentsan: ikaskuntzaren helburuak, dagozkien funtsezko konpetentziak eta konpetentzia espezifikoak, deskriptore operatiboak, oinarrizko jakintzak, irakaskuntza-jardueren sekuentzia, metodo pedagogikoak, landuko diren ikaskuntza-egoerak, estrategiak eta espazio zein denboren antolaketa, material eta baliabideak, ikasleen banakako desberdintasunei erantzuteko neurriak, ebaluazio-prozedura eta -irizpideak, eta konpetentzien garapenarekin duten lotura.

Oro har, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakaskuntzetarako unitate didaktikoen kasuan, hauek zehaztu beharko dira: hizkuntza-jarduera bakoitzaren helburu orokor eta espezifikoak, jardueren sekuentzia, metodologia, eta ebaluazio-tresna zein -irizpideak.

Oro har, Lanbide Heziketako irakaskuntzei buruzko unitate didaktikoen kasuan, honako hauek zehaztu beharko dira: ikaskuntzaren emaitzak eta inplikatutako ebaluazio-irizpideak, edo amaierako gaitasunak eta ebaluazio-irizpideak, kategoria hori duten curriculumetan; haiek garatzeko beharrezkoak diren edukiak; irakaskuntza- eta ikaskuntza-jardueren sekuentzia eta, kasua bada, errefortzuko eta berreskurapenerako jarduerena; alderdi metodologikoak eta antolamendukoak; espazioen eta denboren antolaketa; materialak eta baliabideak; eta banakako eta irisgarritasuneko desberdintasunei erantzuteko neurriak. Halaber, zehaztu beharko da nolako ekarpena egiten dion unitateak konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak eta enplegagarritasunerakoak garatzeari, eta, hala dagokionean, nolako lotura dagoen konpetentzia-estandar profesionalekin edo konpetentzia-unitateekin, terminologia horri eusten dioten curriculumetan.

Ebaluazioari dagokionez, honako hauek baloratzeko aukera ematen duten ikaskuntzaren eta jardunaren ebidentziak identifikatu beharko dira: inplikatutako ebaluazio-irizpideak eta ikaskuntzaren emaitzak, ebaluaziorako prozedurak eta tresnak, balorazio- eta kalifikazio-irizpideak eta errefortzuko eta berreskurapenerako jarduketak. Baldin eta unitatean inplikatutako ikaskuntzaren emaitzak edo ebaluazio-irizpideak enpresa edo erakunde parekatuko prestakuntzan garatzen badira, guztiz edo zati batean, modu koherentean jaso beharko da nola lortuko eta komunikatuko diren prestakuntza-ingurune horretan lorturiko ikaskuntzaren eta jardunaren ebidentziak, eta nola txertatuko diren ebaluazio-prozesuan.

Era berean, Lanbide Heziketako irakaskuntzei buruzko unitate didaktikoen kasuan, haiek beste modu batera artikulatzen ahalko dira, lan-unitate, erronka, proiektu, ikaskuntzako lanbide-egoera edo plangintza didaktikoko beste unitate baliokide batzuen gisa, betiere zehatz identifikatzen badira ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak, edo amaierako gaitasunak eta ebaluazio-irizpideak, kategoria hori duten curriculumetan, eta koherenteak badira programazio didaktikoarekin.

Hezkuntza-orientazioko eta Komunitatearentzako Zerbitzuetako espezialitateetan, izangaiek, aukeran, ikastetxe batean esku hartzeko programa bat garatzen ahalko dute, hezkuntza-orientazioko eta orientazio psikopedagogikoko lantalde batean, eskolako zerbitzu psikopedagogikoetan, eskolako kabinete psikopedagogikoetan edo bestelako unitate baliokideetan.

Iragarkiaren kodea: F2613987