158. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

374/1999 FORU AGINDUA, azaroaren 3koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Maisu-maistren kidegoko Euskal Filologia (Nafarroa) eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko Euskal Hizkuntza eta Literatura espezialitateetarako gai-zerrenda berariazkoak onesten dituena. Gai-zerrenda horiek kidego horietan sartzeko hautapen prozeduretan eta kidego horietako funtzionarioek aipatu espezialitateak hartzekoetan aplikatuko dira.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle funtzionarioen kidegoetan sartu eta espezialitateak hartzeko arauak ezartzen dituen ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuak bere 22.2 artikuluan ezartzen du Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak, eskumenak dituzten Autonomi Elkarteei galdetu ondoren, kidego eta espezialitateetarako gai-zerrendak ezarriko dituela, Autonomi Elkarteetako hizkuntza ofizialen espezialitateei dagozkienak salbu, haien lurralde esparruaren barruan.

Halaber, aipatu Errege Dekretuaren 23. eta 24. artikuluetan ezartzen da espezialitate bakoitzaren gai-zerrendak bi zati desberdin izanen dituela: A zatia, espezialitatearen esparru kultural, zientifiko, tekniko edo artistikoen berezko ezagupen berariazkoak biltzen dituena, eta B zatia, gai didaktikoak eta hezkuntzari buruzko gai orokorrak biltzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitatean, Nafarroako Euskal Filologioako eta Euskal Hizkuntza eta Literaturako gai-zerrendak daude, euskarari buruzkoak, Nafarroako hizkuntza den aldetik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 9. artikuluan eta Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean ezarritako ofizialtasuna duena.

Horiek horrela, beharrezkoa da espezialitate horien berariazko gai-zerrendak onestea, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuaren 23. eta 24. artikuluetan finkaturiko betebeharren arabera.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.b) artikuluan esleitutako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Maisu-maistren kidegoko Nafarroako Euskal Filologia espezialitatearen A zatia, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuaren 23. artikuluan aipatzen dena, osatzen duen berariazko gai-zerrenda onestea. Gai-zerrenda hori kidego horietan sartzeko hautapen prozeduretan eta kidego horietako funtzionarioek aipatu espezialitateak hartzekoetan aplikatuko da, Foru Agindu honen I. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

2. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko Euskal Hizkuntza eta Literatura espezialitatearen A zatia, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuaren 24. artikuluan aipatzen dena, osatzen duen berariazko gai-zerrenda onestea. Gai-zerrenda hori kidego horietan sartzeko hautapen prozeduretan eta kidego horietako funtzionarioek aipatu espezialitateak hartzekoetan aplikatuko da, Foru Agindu honen II. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

3. Foru Agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epearen barruan.

4. Foru Agindu hau eta bere eranskinak igortzea Idazkaritza Teknikora, Idazkaritza Teknikoko Araubide Administratiboaren Atalera, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera (Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Bulegoa eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasleen Bulegoa), Euskara Zerbitzura, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzura eta Zerbitzuak Ikuskatu eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hiruan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA

Maisu-maistren kidegoko Euskal Filologia (Nafarroa) espezialitateko berariazko gai-zerrenda, kidego horretan sartzeko hautapen prozeduretan eta bertako funtzionarioek espezialitate hori hartzeko aplikatuko dena

1.-Hizkuntzen arloaren oinarrizko curriculum-diseinua: funtsezko ezaugarriak. Hizkuntzen didaktikari buruzko oinarrizko irizpideak, arloaren oinarrizko curriculum-diseinuaren barruan daudenak.

2.-Hezkuntza elebidunari buruzko ohar orokorrak: programa eta printzipio pedagogikoak. Murgiltze programak: printzipioak eta ezaugarriak. Bestelako programa elebidunen azalpen laburra: trantsiziokoak, mantentzekoak...

3.-Euskararen A ereduko irakaskuntza Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzan (I). Ohar didaktiko orokorrak etxeko hizkuntzaren, inguru soziolinguistiko hurbilaren eta hizkuntz eremuaren arabera (eremu euskalduna, mistoa edo ez-euskalduna).

4.-Euskararen A ereduko irakaskuntza Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzan (II). Sekuentziazio irizpideak. Hasierako ziklorako, erdiko ziklorako eta goi ziklorako helburu eta edukien proposamena. Metodologiaren inguruko proposamenak. Ebaluaziorako irizpideak.

5.-Euskararen B eta D ereduetako irakaskuntza Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzan. Ohar didaktiko orokorrak etxeko hizkuntzaren, inguru soziolinguistiko hurbilaren eta hizkuntz eremuaren arabera (eremu euskalduna, mistoa edo ez-euskalduna).

6.-Euskararen B eta D ereduetako irakaskuntza Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzan (II). Sekuentziazio irizpideak. Hasierako ziklorako, erdiko ziklorako eta goi ziklorako helburu eta edukien proposamena. Metodologiaren inguruko proposamenak. Ebaluaziorako irizpideak.

7.-Hizkuntza murgiltze ereduen bidez irakasteko irizpide orokorrak eta proposamen zehatzak. Programa horiek garatzeko baliabide didaktikoak.

8.-Hizkuntza bereganatu eta garatzea. Hizkuntza bereganatzearen azalpena, analisia eta interpretazioa: komunikazioaren hastapenak, komunikazioaren garapena. Hizkuntza gaitasunaren garapenaren azalpena, analisia eta interpretazioa: sei urte bitarte eta sei urtetik hamabira bitarte.

9.-Irakurtzen eta idazten ikastea (lehen urratsak). Idatzizko hizkuntza eta haren "berreraikuntza" prozesua: nola bereganatzen duten haurrek objektu idatzia. Eskuhartze didaktikoa irakurtzen eta idazten ikasteko prozesuan: zer irakatsi? (edukiak eta sekuentziazioa), nola irakatsi? (orientazio didaktikoak, jarduera motak). Irakurtzea eta idaztea eskolako ohituretan.

10.-Ahozko komunikazioa eta haren didaktika. Ahozko komunikazioa: ahozko komunikazioa azaltzeko markoa eta haren inplikazio didaktikoak. Ahozko komunikazioaren didaktika: zer irakatsi?, ahozko komunikazioak berarekin daramatzan prozedura, kontzeptu eta jarrerak; nola irakatsi?, ahozko komunikazioa gelan lantzeko printzipio metodologikoak eta proposamenak.

11.-Irakurriaren ulermena eta haren didaktika. Irakurriaren ulermena: irakurriaren ulermena azaltzeko markoa eta haren inplikazio didaktikoak. Irakurriaren ulermenaren didaktika: zer irakatsi?, irakurriaren ulermenak berarekin daramatzan prozedura, kontzeptu eta jarrerak; nola irakatsi?, irakurriaren ulermena gelan lantzeko printzipio metodologikoak eta proposamenak.

12.-Idazmena eta haren didaktika. Idazmena: idazmena azaltzeko markoa eta haren inplikazio didaktikoak. Idazmenaren didaktika: zer irakatsi?, idazmenak berarekin daramatzan prozedura, kontzeptu eta jarrerak; nola irakatsi?, idazmena gelan lantzeko printzipio metodologikoak eta proposamenak.

13.-Metodo nozio-funtzionalak. Haien oinarrizko kontzeptuen eta funts teorikoen deskripzioa. Ezaugarri nagusiak eta irakaskuntza-ikastea jarduerak antolatzeko modua. Adibidetzat har daitekeen unitate didaktiko bati buruzko iruzkina.

14.-Hizkuntzen irakaskuntza zereginen bidez. Haren oinarrizko kontzeptuen eta funts teorikoen deskripzioa. Ezaugarri nagusiak eta irakaskuntza-ikastea jarduerak antolatzeko modua. Adibidetzat har daitekeen unitate didaktiko bati buruzko iruzkina.

15.-Hizkuntzen irakaskuntza proiektu edo sekuentzia didaktikoen bidez. Haren oinarrizko kontzeptuen eta funts teorikoen deskripzioa. Ezaugarri nagusiak eta irakastsi-ikasteko jarduerak antolatzeko modua. Adibidetzat har daitekeen unitate didaktiko bati buruzko iruzkina.

16.-Hizkuntzen irakaskuntza tailerren bidez. Haren oinarrizko kontzeptuen eta funts teorikoen deskripzioa. Ezaugarri nagusiak eta irakatsi-ikasteko jarduerak antolatzeko modua. Adibidetzat har daitekeen unitate didaktiko bati buruzko iruzkina.

17.-Testuak: kontzeptua. Testuaren ezaugarriak: egokitasuna, koherentzia, barnelotura, zuzentasuna, aurkezpena eta estilistika. Testu edo testu sekuentzien motak eta haien ezaugarri desberdinak. Testuaren ikuspuntuaren ondorio didaktikoak.

18.-Izen sintagma: egitura. Izena eta izenordaina. Determinatzaileak: mugatzaileak, zenbatzaileak eta nolakotzaileak. Adjektibo sintagma: izenondoa eta izenlaguna. Aposizioa. Deklinabidea.

19.-Aditz sintagma: egitura. Komunztadura kasuak. Adberbio sintagma: aditzlagunak, aditzondoak. Atributua. Aditza: moldeak eta jokaerak, sailkapena eta markak, zalantzazko komunztadurak, aspektua, euskal aditzaldiak, aditz laguntzaile motak, aditz moduak laguntzailearekin, aditz trinkoak, alokutiboak.

20.-Perpausa. Perpaus bakuna: Perpaus motak eta egitura (hitzen ordena). Perpaus elkartua: koordinatuak eta txertatuak.

21.-Euskaltzaindiaren ortografia-arauak: eskola mailan bereziki esanguratsu suertazten diren zenbait arau eta gomendio; adibidez, zenbakien idazkera, zenbakien deklinabidea, hitz elkartuen osakera eta idazkera, munduko toki izenak, zenbait adizkiren erregimena eta abar.

22.-Euskal dialektologiaren ikuspegi orokorra. Nafarroako euskararen ezaugarri nagusiak.

23.-Haur literatura (I): kontzeptua. Haur literaturaren motak. Haur literaturaren historia unibertsaleko idazle eta joerarik garrantzitsuenak. Haur literatura gaur egun: joera, idazle eta lan garrantzitsuenak.

24.-Haur literatura (II): euskarazko haur literatura. Bilakaera historikoa: idazle eta joerarik garrantzitsuenak. Gaurko egoera: idazle eta joerarik garrantzitsuenak. Irakurtzeko ipuinaz haratago: kontatzeko ipuinak, jolasteko baliabideak: kantak, asmakizunak, aho-korapiloak eta beste batzuk; poesia, antzerkia, ahozko beste adierazpen batzuk.

25.-Literatura eskolan: zer?, zertarako?, nola? Haur literatura erabiltzea irakurtzeko zaletasuna eta ohitura bultzatzeko. Literatura erabiltzea esperientzia zabaltzeko, mundua interpretatzen duten eskemak osatzeko eta baloreak eratzeko. Literatura erabiltzea literatur trebetasuna garatzeko.

II. ERANSKINA

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Euskal Hizkuntza eta Literatura espezialitateko berariazko gai-zerrenda, kidego horretan sartzeko hautapen prozeduretan eta bertako funtzionarioek espezialitate hori hartzeko aplikatuko dena

H I Z K U N T Z A

a) Testuei buruzkoak:

1.-Testua (I). Testuaren kontzeptua. Testuaren ezaugarriak: egokitasuna, koherentzia, barnelotura, zuzentasuna etab.

2.-Testua (II). Testu motak edo generoak. Sailkatzeko irizpideak. Testu mota edo genero desberdinen ezaugarri orokorrak (testualak eta morfosintaktikoak).

3.-Argumentazio testuak (iritzi generoak). Generorik garrantzitsuenak hezkuntzaren ikuspuntutik. Haien ezaugarri nagusiak (didaktikaren ikuspegitik). Iritzi generoren bat lantzeko proposamen didaktiko bat/batzuen azalpena eta balorazio kritikoa.

4.-Azalpen testuak (informatiboak edota akademikoak) eta narrazio testu errealistak (fikziozkoak ez direnak: albistea, kronika, narrazio historikoa...). Generorik garrantzitsuenak hezkuntzaren ikuspuntutik. Haien ezaugarri nagusiak (didaktikaren ikuspegitik). Iritzi generoren bat lantzeko proposamen didaktiko bat/batzuen azalpena eta balorazio kritikoa.

5.-Fikziozko testu narratiboak. Generorik garrantzitsuenak hezkuntzaren ikuspuntutik. Haien ezaugarri nagusiak (didaktikaren ikuspegitik). Iritzi generoren bat lantzeko proposamen didaktiko bat/batzuen azalpena eta balorazio kritikoa.

6.-Testu deskribatzaileak, preskriptiboak eta iragarpenekoak. Generorik garrantzitsuenak hezkuntzaren ikuspuntutik. Haien ezaugarri nagusiak (didaktikaren ikuspegitik). Iritzi generoren bat lantzeko proposamen didaktiko bat/batzuen azalpena eta balorazio kritikoa.

b) Morfosintaxiari buruzkoak:

b.1) Izenaren morfologia

7.-Izen mugatua edo mugagabea, singularra edo plurala. Determinazioa: artikuluak, erakusleak, posesiboak. Indeterminazioa: zehaztugabeak.

8.-Izen-sintagmaren osaera.

9.-Izenaren deklinabidea: hondarkiak eta postposizioak. Kasu gramatikalak eta haien erlazioa aditzarekin; leku-denborazko kasuak eta beste kasu marjinal batzuk; bi genitiboak.

10.-Erakusleak. Haien motak. Flexioa/Pertsonalak eta posesiboak. Indartuen erabilera.

b.2) Aditzaren morfologia:

11.-Aditz sistema. Aditz iragankorrak eta iragangaitzak. Aditzaren eta izenaren arteko komunztadura.

12.-Aditzaren forma nominalak eta haien eraketa: erroa, partizipioa (eta eratorriak), aditz-izena.

13.-Aditz trinko eta perifrastikoak. Haien arteko aldeak. Adizki pertsonal batean sartzen diren elementuak: aurrizkiak, artizkiak eta atzizkiak.

14.-Aditz laguntzaile iragankorra eta iragangaitza. Euskalkien araberako desberdintasunak. Aldiak, moduak. Aspektua.

15.-Tratamenduak aditzean. Alokutiboak. Ekialdeko eta mendebaldeko euskalkien arteko desberdintasunak.

16.-Adberbioak eta postposizioak. Eratzeko moduak eta motak.

b.3) Joskera:

17.-Perpausa eta haren elementuak. Ergatiboa eta subjektuaren determinazioa.

18.-Koordinazioa eta menperakuntza euskaraz: desberdintzeko erabil daitezkeen irizpideak. Perpaus koordinatuen motak. Juntagailuak: partikulak eta hizkiak.

19.-Konpletiboak eta zehar galderak. Erlatibo-perpausak.

20.-"Bait" aurrizkia. Perpaus kausalak eta kontsekutiboak.

21.-Baldintzazkoak eta kontzesiboak. Aldiak eta moduak.

22.-Konparaziozko esaldi eta perpausak.

23.-Hitzen ordena perpausan. Galdegaia.

c) Lexikoa:

24.-Lexikoaren arazoa: neologismoa eta mailegua. Moldatze arazoa. Latinaren eta hizkuntza erromanikoen eragina euskal hitzetan.

25.-Hitzen eraketa: elkarketa eta eratorpena. Euskararen izen eta aditz bidezko hitz-elkarketen ezaugarriak, forma eta zentzuaren aldetik.

26.-Izenen aurrizki eta atzizkiak.

d) Fonologia eta ortografia.

27.-Euskararen sistema fonologikoa eta haren gauzatze desberdinak.

28.-Bokalak eta diptongoak. Aplikatzen diren arauak. Hasperenketa: non egiten den. Haren banaketa.

29.-Kontsonanteak: herskariak eta txistukariak; ozenak (sudurkariak, urkariak eta dardarkariak; bustiak edo sabaikariak, balio adierazkorrarekin edo testuinguruaren ondoriozkoak.

30.-Euskal azentua eta haren modalitateak. Doinu egintzak.

31.-Ortografia. Beste hizkuntza batzuen sistemek eragindako ohitura zaharrak. Euskaltzaindiaren araudi ortografikoa, gerra zibilaren aurrekoa eta ondokoa. Gaurko arauak: Arantzazuko (1968) eta Bergarako (1978) bilerak. Azken arau eta gomendioak (Leioa, 1994 eta gerokoak).

e) Beste alderdi batzuk (Linguistika, Soziolinguistika...):

32.-Euskararen gaurko egoera: lurraldea, hiztunak eta gizarte maila, orokorrean eta Nafarroan.

33.-Hizkuntzaren geografia historikoa. Haren mugak aldatzeko eragina izan duten faktoreak. Euskal Herrian, bereziki Nafarroan, beste hizkuntza bateko hiztun-taldeak sortzeko eragina izan duten faktoreak.

34.-Inguruko hizkuntzak Antzin Aroan, Erdi Aroan eta garai modernoetan. Haien eragina euskararen gainean.

35.-Euskararen aniztasuna: berdintasunak eta aldeak. Euskalkien sailkapena.

36.-Nafarroako euskalkiak eta haien ezaugarriak.

HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA

a) Alderdi orokorrak:

37.-Oinarrizko curriculum-diseinua hizkuntzen arloan: ezaugarri nagusiak. Arloaren oinarrizko curriculum-diseinuaren funtsezko kontzeptuak. Arloaren oinarrizko curriculum-diseinuaren barruan dauden oinarrizko kontzeptuak, hizkuntzen didaktikari buruzkoak.

b) Hizkuntzaren irakaskuntza leku elebidunetan:

38.-Euskararen irakaskuntza Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzan. Indarra duten arauak. Curriculumaren egokitzapen eta moldaerak, hizkuntza ereduen, inguruabar soziolinguistikoen eta ikasleen lehenengo hizkuntzaren edo etxeko hizkuntzaren arabera (H1).

39.-Aurreko gaian aipatutako egoeretatik (hizkuntza eredua, H1 eta inguruan bestelako hizkuntzak egotea) heldu diren gogoeta didaktikoak. Euskara egoera desberdinetan irakasteko irizpide orokorrak eta proposamen zehatzak. Programa horiek aurrera eramateko baliabide didaktikoak.

c) Komunikatzeko trebetasunak eta haien didaktika:

40.-Ahozko komunikazioa eta haren didaktika. Ahozko komunikazioa: ahozko komunikazioa azaltzeko markoa eta haren inplikazio didaktikoak. Ahozko komunikazioaren didaktika: zer irakatsi?, ahozko komunikazioak berarekin daramatzan prozedura, kontzeptu eta jarrerak; nola irakatsi?, ahozko komunikazioa gelan lantzeko printzipio metodologikoak eta proposamenak.

41.-Irakurriaren ulermena eta haren didaktika. Irakurriaren ulermena: irakurriaren ulermena azaltzeko markoa eta haren inplikazio didaktikoak. Irakurriaren ulermenaren didaktika: zer irakatsi?, irakurriaren ulermenak berarekin daramatzan prozedura, kontzeptu eta jarrerak; nola irakatsi?, irakurriaren ulermena gelan lantzeko printzipio metodologikoak eta proposamenak.

42.-Idazmena eta haren didaktika. Idazmena: idazmena azaltzeko markoa eta haren inplikazio didaktikoak. Idazmenaren didaktika: zer irakatsi?, idazmenak berarekin daramatzan prozedura, kontzeptu eta jarrerak; nola irakatsi?, idazmena gelan lantzeko printzipio metodologikoak eta proposamenak.

43.-Gramatikari buruzko hausnarketa eta komunikatzeko trebetasunen garapena. Gramatikari buruzko hausnarketa: gramatikari buruzko hausnarketa azaltzeko markoa eta haren inplikazio didaktikoak. Gramatikari buruzko hausnarketaren didaktika: zer irakatsi?, gramatikari buruzko hausnarketak berarekin daramatzan prozedura, kontzeptu eta jarrerak; nola irakatsi?, gramatikari buruzko hausnarketa gelan lantzeko printzipio metodologikoak eta proposamenak.

d) Metodoak:

44.-Hizkuntzak irakasteko metodo tradizionalak. Haien oinarrizko kontzeptuen eta funts teorikoen deskripzioa. Ezaugarri nagusiak eta irakatsi-ikasteko jarduerak antolatzeko modua. Adibidetzat har daitekeen unitate didaktiko bati buruzko iruzkina. Balorazio kritikoa: ekarpenak eta mugak.

45.-Metodo nozio-funtzionalak. Haien oinarrizko kontzeptuen eta funts teorikoen deskripzioa. Ezaugarri nagusiak eta irakatsi-ikasteko jarduerak antolatzeko modua. Adibidetzat har daitekeen unitate didaktiko bati buruzko iruzkina.

46.-Hizkuntzen irakaskuntza zereginen bidez. Haren oinarrizko kontzeptuen eta funts teorikoen deskripzioa. Ezaugarri nagusiak eta irakatsi-ikasteko jarduerak antolatzeko modua. Adibidetzat har daitekeen unitate didaktiko bati buruzko iruzkina.

47.-Hizkuntzen irakaskuntza proiektu edo sekuentzia didaktikoen bidez. Haren oinarrizko kontzeptuen eta funts teorikoen deskripzioa. Ezaugarri nagusiak eta irakatsi-ikasteko jarduerak antolatzeko modua. Adibidetzat har daitekeen unitate didaktiko bati buruzko iruzkina.

L I T E R A T U R A

a) Helduentzako literatura:

a.1) Euskal literatura: historia

48.-Inskripzio zaharrak. Euskararen erdi aroko lekukotzak. Erdi aroko idatz-zatiak eta haien balioa literatur lekukotzaren aldetik.

49.-XVI. mendea: literatura idatziaren sorrera. Etxepare, Leizarraga; errefrauen bildumak: Oihenart, Garibai etab.

50.-XVII. mendea: Axular eta Lapurdiko eskola.

51.-XVIII. mendea: Gipuzkoa: Larramendi eta haren eragina. Kardaberaz, Mendiburu.

Iparraldea: Etxeberri Sarakoa.

Nafarroa: Lizarraga Elkanokoa.

52.-XIX. mendea: Bizkaia: Mogeltarrak. Joan Antonio eta haren "Peru Abarka". Joan Jose eta Bizenta Mogel.

53.-XIX mendea: Erromantizismoa. Etxahun, Iparragirre, Bilintx.

54.-XX. mendea: gerra aurreko prosa: Txomin Agirre. Gerra ondokoa, diktaduran.

55.-XX. mendea: Poesia: Aitzol eta "Euskaltzaleak". Poesiaren berrikuntza: Lizardi eta Lauxeta.

56.-XX. mendea: eleberriaren eraldaketa (1955-1969). J. Etxaide, Txillardegi, J. Mirande.

57.-XX. mendea: poesiaren berrikuntza. Gabriel Aresti.

58.-XX. mendea: antzerkia: idazle garrantzitsuenak.

a.2) Euskal literatura gaur egun.

59.-Prosa azken hamarkadetan: Ramon Saizarbitoria, Anjel Lertxundi, Juan Mari Irigoien, Bernardo Atxaga etab.

60.-Euskal poesia gaur egun: Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Mikel Lasa, Jose Antonio Artze "Hartzabal" etab.

a.3.) Helduentzako literaturaren didaktika.

61.-Literatura eskolan: zer?, zertarako?, nola? Proposamen didaktikoak helduentzako literaturaren inguruan. Klasikoak irakurtzea eta horretarako abiapuntu didaktikoa. Obra garaikide eta gaur egungoak irakurtzea; horretarako abiapuntu didaktikoa.

b) Gazteentzako literatura:

62.-Gazteentzako literatura: kontzeptua. Gazteentzako literaturaren motak. Generorik garrantzitsuenak. Gazteentzako literaturaren bilakaera historikoa: obren helburu eta ezaugarrien aldaketak.

b.1) Gazteentzako euskal literatura

63.-Gazteentzako euskal literatura gaur egun (I): idazle bereziki garrantzitsuak (Mariasun Landa, Bernardo Atxaga, Patxi Zubizarreta eta Juan Kruz Igerabide). Obra garrantzitsuenak. Ezaugarri nagusiak. Haien balioa literaturaren eta didaktikaren aldetik.

64.-Gazteentzako euskal literatura gaur egun (II): beste idazle garrantzitsu batzuk (adibidez: P. Añorga, A. Arana, P. Aristi, J. Arretxe, A. Epaltza, M. Garmendia, K. Izagirre, F. Juaristi, M. Lopez Gaseni, J. Iturralde, A. Lertxundi, X. Mendiguren E., A. Ormaetxea, J. Sagastizabal...). Obra garrantzitsuenak. Ezaugarri nagusiak. Haien balioa literaturaren eta didaktikaren aldetik.

b.2) Bestelako hizkuntzetan idatzitako gazteentzako literatura

65.-Gazteentzako literaturako klasikoak: idazle eta obrarik garrantzitsuenak. Ezaugarri nagusiak. Haien balioa literaturaren eta didaktikaren aldetik.

66.-Gazteentzako literatura garaikidea eta gaur egungoa: idazle eta obrarik garrantzitsuenak. Ezaugarri nagusiak. Haien balioa literaturaren eta didaktikaren aldeetatik.

b.3) Gazteentzako literaturaren didaktika:

67.-Gazteentzako literatura eskolan: zer?, zertarako?, nola? Gazteentzako literatura erabiltzea irakurtzeko zaletasuna eta ohitura bultzatzeko. Literatura erabiltzea esperientzia zabaltzeko, mundua interpretatzen duten eskemak osatzeko eta baloreak eratzeko. Literatura erabiltzea literatur trebetasuna garatzeko.

68.-Gazteentzako literaturari buruzko proposamen didaktikoak (I). Klasikoak irakurtzea eta horretarako abiapuntu didaktikoa.

69.-Gazteentzako literaturari buruzko proposamen didaktikoak (II). Obra garaikide eta gaur egungoak irakurtzea eta horretarako abiapuntu didaktikoa.

Iragarkiaren kodea: A9911314