216. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Euskara ikasteko beken deialdia 2025/2026. Laburpena

DDBN kodea: 934650.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/934650).

Etxarri Aranazko Udalak dirulaguntzak emango ditu 2025/2026an euskara ikastaroa egin duten Etxarri Aranazko biztanleentzat.

Etxarri Aranatzen, 2026ko urriaren 9an.–Alkatea, María Saez Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2613235