2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
Deialdia, dirulaguntzak emateko desgaitasuna duten pertsonen familiei, lantegi okupazionaletara eramateko garraioa ordaintzeko. Laburpena
DDBN kodea: 934616.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/934616).
Dirulaguntza hauen deialdia ikusgai egonen da Garinoaingo Udalaren egoitza elektronikoan: https://garinoain.sedelectronica.es/info.0.
Interesdunek, betetzen badituzte onuradun izateko deialdian ezarritako baldintzak, 2026ko azaroaren 25era arte eskatzen ahalko dituzte laguntzak.
Pertsona bakoitzari gehienez 500 euro ematen ahal zaizkio.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Garinoainen, 2026ko urriaren 5ean.–Ordezko alkatea, Asier Ormazabal Ezcurra.
Iragarkiaren kodea: L2613234