2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZANGOZA
Oposizio-lehiaketa, batetik, garbiketa-zerbitzu orokorretako bi plaza betetzeko, lan-kontratu finkokoak, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren. Atzera egitea
Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren Gobernu Batzordeak, 2024ko urriaren 30ean hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko garbiketa-zerbitzu orokorretako bi plaza, lan-kontratu finkokoak, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren.
Deialdia 2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an.
Bukaturik deialdian izena emateko epea, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren Gobernu Batzordeak ez du onetsi eta argitaratu izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Hortaz, bat etorriz horri buruz dagoen jurisprudentziarekin, ez da sortu inolako eskubide subjektiborik norbanako edo taldeentzat.
Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko azaroaren 25eko erabaki baten bidez, 2024ko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zen; plaza hauek barne hartzen zituen:
–Lanpostuak: garbitzaileak (13., 17., 20. eta 22. plazak, %100eko lanaldiarekin). E maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Berariazko ordezte-tasa, 31/2022 Legearen 20. artikulua. Betetzeko aurreikuspena: 2025-2026.
Erabaki hori 2024ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 24an.
Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren Gobernu Batzordearen 2024ko abenduaren 20ko erabaki baten bidez, onetsi ziren 13., 17., 20. eta 22. plazen deialdiaren oinarriak, aurreko deialdiko oinarri berberekin.
Erabaki hori eta dagozkion oinarriak ez dira argitaratu Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Bestalde, toki-administrazioei aplika dakiekeen baliabide publikoen kudeaketaren ekonomia- eta eraginkortasun-printzipioak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 1. eta 317. artikuluetan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), gomendatzen du alda dadila aipatu deialdia, alde batetik, garbiketa-zerbitzu orokorretako bi plaza, lan-kontratu finkokoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzekoa, sortzen diren beharrei erantzutearren, zeina onetsi baitzen Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren Gobernu Batzordearen 2024ko urriaren 30eko erabaki baten bidez, eta 2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, azaroaren 28an. Aldaketaren xedeak izan behar du, hain zuzen ere, plaza kopurua handitzea, 2024ko enplegu publikoaren eskaintzan gehitutako plazak sartuta.
Deialdi hori aztertu ondoren, egiaztatu da ez dituela errespetatzen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan barne-igoerarako plazen erreserbaren arloan ezarritako xedapenak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua); eta hori, 1. eta 2. artikuluen arabera, zuzenean aplikatzekoa zaie Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoari eta haren langileei.
Ikusirik 2024an onetsitako deialdian ez dela sortu inolako eskubide espektatibarik, eta atzemandako akatsak saihesteko eta aukera egonik plaza berak iragartzeko, 2024ko enplegu publikoaren eskaintzan onetsitakoekin batera, eta hori guztia barne-igoerarako plazen erreserbaren arloan ezarritako xedapenei jarraikiz, Zangozako Udalaren Zahar Egoitza erakunde autonomoaren Gobernu Batzordeak honako erabaki hau hartu du:
ERABAKIA:
Lehena.–Atzera egitea deialdi honetan: deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko garbiketa-zerbitzu orokorretako bi plaza, lan-kontratu finkokoak, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren (deialdi hori onetsi zen Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren Gobernu Batzordearen 2024ko urriaren 30eko erabaki baten bidez, eta 2024ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abenduaren 24an).
Bigarrena.–Interesdunei komunikatzea garbiketa-zerbitzu orokorretako plaza horiek (9 eta 10 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan) betetzeko deialdi publikoa eginen dela, aurreikuspenen arabera, 2026ko ekitaldian.
Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Zangozan, 2026ko urriaren 7an.–Lehendakaria, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2613107