120. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 22a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
32/2026 FORU DEKRETUA, ekainaren 3koa, otsailaren 19ko 24/2014 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zer zerbitzu eta jardueratan eska daitezkeen prezio publikoak.
1.1.3. Foru Aginduak
46/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 41/2015 Foru Agindua, otsailaren 16koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana. Agindu haren bidez onetsi zen 560 eredua, "Elektrizitatearen gaineko zerga berezia. Autolikidazioa" izenekoa, eta ezarri ziren hori aurkezteko modua eta prozedura.
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1897/2026 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
371/2026 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 284/2026 Ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita dirulaguntza deialdi bat, Nafarroako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleendako euskarazko kultur jarduerak egiteko 2025-2026 ikasturtean (Id.: 867708). Aldaketaren xedea da akats bat zuzentzea entitate eskatzaileetako biri emandako diru-kopuruetan. DDBN kodea: 867708.
379/2026 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita udalei, oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei laguntzak emateko deialdi bat, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontrata dezaten 2026-2027 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizarte eta hezkuntza arloan egiten diren inklusio proiektuetan esku hartzeko. DDBN kodea: 903114.
540/2026 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita maiatzaren 6ko 432/2026 Ebazpena, Osasun Departamentuak ikerketa proiektuak sustatzeko dirulaguntzen 2026ko deialdia onetsi zuena. DDBN kodea: 904036.
1210/2026 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Teknologia Elektronikoaren Katedrak deitutako gradu amaierako lan eta master amaierako lan hoberentzako sariak emateko deialdia onesten da.
1297/2026 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, deialdia onesten da sariak emateko ongarritze nitrogenatuaren eta bioestimulazio begetalaren arloei buruz 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetan egindako ikasketa amaierako lan hoberenei.
1.7. BESTELAKOAK
1089E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, erakunde autonomo honen funtsezko gutxieneko zerbitzuen funtzionamendua bermatzen duena eta haiek emateko behar diren langileak zehazten dituena, SIETESS sindikatuak 2026ko maiatzaren 29rako (lanaldi osoa) iragarritako greba dela-eta, zeinak 2026ko maiatzaren 28tik aurrera izanen baitu eragina, gaueko txanda motaren arabera.
1351E/2026 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2026ko ekainaren 15eko 08:00etatik 2026ko ekainaren 19ko 22:00etara egitekoa den greba dela-eta erakunde autonomo honen funtsezko gutxieneko zerbitzuen funtzionamendua bermatzen duena eta haietan arreta emateko behar diren langileak zehazten dituena.
253E/2026 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita Murillo el Cuendeko udal mugartean dagoen umetarako zerramen zerri-ustiategi baten aldaketa-proiektua, egokitzapeneko nabea tokiz aldatzeko xedea duena, aldaketa ez-funtsezko eta ez-nabarmen bat dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 31. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 3/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Agropecuaria San Fermín SLU da.
258E/2026 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Tuterako udal mugartean beira laua fabrikatzen duen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetan eskatu den aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Guardian Industries Navarra SLU da.
259E/2026 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita plater prestatuak egiten dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetan eskatutako aldaketa. Instalazioa Funesko udal mugartean dago eta haren titularra Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro SL da.
416E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen integratua ematen baitzaio Zarrakazteluko udal mugartean zerriak gizentzeko dagoen instalazio bati. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ingurumen baimen integratuari buruzko proiektuan eta espediente administratiboaren gainerako agirietan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta, edozein kasutan, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintza eta neurriak. Instalazioaren titularra Granja Valtriguera SL da.
22E/2026 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Iguzkitzako balorazio txostena onesten duena.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen familia-langileen bi plaza, lan-araubide finkoan. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABARTZUZA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
ABLITAS
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
AMESKOABARRENA
Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
AÑEZKARKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
ARANARATXE
Ordenantza, arautzen dituena ur horniduraren prezio publikoak. Behin betiko onespena
ARTAXOA
Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
BAKAIKU
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
BERRIOBEITI
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
BURLATA
26-00777 gora jotzeko errekurtsoa, lanpostuko osagarria parekatzea ukatu izanaren kontra
ZARRAKAZTELU
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
CASCANTE
Lurraren kontribuzioa eta herri-lurren kanona borondatez ordaintzeko epea. 2026ko lehen seihilekoa
Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
DEIKAZTELU
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
EZKIROZKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
EZKAROZE
Aldaketa 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
GALARKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
IBARGOITI
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
TXULAPAIN
Akats-zuzenketa, 2026ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean
LAPOBLACIÓN
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
LAPOBLACIÓNGO KONTZEJUA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
MARAÑÓN
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
MURILLO EL FRUTO
Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
OBANOS
Eskudantziak alkatetzari eskuordetzea
OIEREGIKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
OLAIZKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
GETZEKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
SAN ADRIÁN
Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
SAN ADRIÁNGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CÁRCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
26-00631 gora jotzeko errekurtsoa, 2026ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka
SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA
2026ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
ERREGERENAKO MANKOMUNITATEA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
Erabakia, onesteko kudeaketa-esleipena egitea Aezkoako Batzarre Nagusiari, familia-kontziliazioko zerbitzua kontrata dezan
2026ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, okupatu aurreko aktak egiteko, proiektu honi dagokionez: goi-hornidurako sarearen Iraizozko adarra berritzeko obren proiektua