120. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIZKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Olaizko Kontzejuak, 2026ko otsailaren 25ean egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026. urteko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea); hartara, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezakete, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Olaitzen, 2026ko maiatzaren 25ean.–Kontzejuko burua, Ángel Chocarro García.

Iragarkiaren kodea: L2608021