120. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Lapoblaciongo Udalak, 2026ko maiatzaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lapoblación-Meanon, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2608511